Israelek 12.000 palestinar baino gehiago erail ditu azken 35 urteetan

  • Palestina historikoaren okupazio-prozesuan hildakoen %87 palestinarrak izan dira, 1987ko Intifadatik 2023ko irailera bitartean. Sionistek 152.000 lagun inguru zauritu dituztela kalkulatzen du NBEk.

Argazkia: AFP
Artikulu hau CC BY-SA 2.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2023ko urriaren 12an - 08:30

Erresistentzia palestinarrak okupatzaile sionistari ustekabean kontraeraso egin eta lau egunera, hildakoak eta zaurituak milaka dira dagoeneko. Urriaren 10ean, goizean, sionistek 3.500 baja aitortu zituzten iturri ofizialetan: 1.000 hildako eta 2.500 zauritu. Borroka hasi eta egun gutxira, Israelgo Estatuak 1973ko Yom Kippur gerraz geroztik ordaindu duen preziorik altuena izaten ari da, izan ere, erregimen sionistak palestinarrek baino odol gehiago isurtzen duen lehen aldia da Palestina askatzeko borrokaren historia osoan. Hala ere, oraingoz, 1.000 palestinar baino gehiago hil dituzte azken egunetako bonbardaketetan, Gazan soilik.

900 palestinar baino gehiago hil dituzte azken egunetako bonbardaketetan

Okupazio sionistak Palestina historikoan utzi dituen heriotzak aztertuz gero, ikus daiteke 1987ko abenduan hasi zen Lehen Intifadatik aurtengo irailera arte hildakoen %87 palestinarrak izan direla. B'Tselem gobernuz kanpoko erakunde israeldarrak bildutako datuak dira, eta 11.652 hildako palestinar zenbatzen ditu guztira. Horri gehitu beharko litzaizkioke joan diren egunetako eta hurrengoetako odoluste guztiak. Okupatzaileek, berriz, 1.766 pertsona galdu dituzte azken hamarkada horietan.

1948an Israel erakunde sionista sortu zenetik, dozenaka milaka pertsona hil dira Palestina historikoan; lurraldea kontrolatzeko asmoz israeldarren kasuan, eta hori berreskuratzeko borrokan palestinarren aldean. Bereziki, eta datuek erakusten duten moduan, Israelen eskuetan erori dira zibil eta borrokalari gehienak. Okupazioak nazioarteko arau guztiak eta joan den mendean zehar sinatu diren akordioak hautsi arren, ez Nazio Batuek ez potentzia kapitalista nagusiek ez dute okupatzaile sionista geldiarazteko borondate politikorik izan. Beraz, palestinarrek beren kabuz defendatu behar izan dute beren burua, eta larrutik ordaindu dute; musulmanak, kristauak, laikoak edo ezkertiarrak izan.

1987ko abenduan hasi zen Lehen Intifadatik aurtengo irailera arte [...] 11.652 hildako palestinar zenbatzen ditu guztira. [...] Okupatzaileek, berriz, 1.766 pertsona galdu dituzte azken hamarkada horietan

Azken 40 urteetako biolentzia mailarik handienak Bigarren Intifadaren sasoikoak dira (2000-2005), 2.664 hildako palestinarrekin. Gero, beste lau talka handi izan ziren: 2008-2009an, 2012an, 2014an eta 2021ean. Oraingoan bezala, Gazako Zerrenda bereziki kolpatua izan da gehienetan, egunerokoan jasaten duen blokeo militar zorrotzaz gain. Orduan, bereizi gabeko bonbardaketak ez ezik, uraren, energiaren, elikagaien zein botiken mozketak ere izaten dira bertan; biztanleriaren erdia haurrak diren lurralde batean.

2008tik hona

Okupazioaren ondorioz azken hamabost urteetan hil diren 6.400 palestinarretatik %84 Gazako Zerrendakoak ziren, NBEren datuen arabera. Eta kopuru horretatik, erdia baino gehiago zibilak ziren, ehunka haur eta adineko barne. Indarren korrelazioan dagoen arrakala erraldoia are lazgarriagoa da 2008tik izan diren zaurituen kopuruari erreparatuz gero: 158.000 kaltetuetatik 152.000 baino gehiago palestinarrak dira. Denbora-tartea are gehiago estutzen badugu, NBEk dio, 2008 eta 2021 artean, 5.739 palestinar hil eta 121.438 zauritu zituztela. Hildako sionistak 251 baino ez ziren izan.

2008tik izan diren zaurituen kopuruari erreparatuz gero: 158.000 kaltetuetatik 152.000 baino gehiago palestinarrak dira

Eraildako palestinarren artean, %22 haurrak izan ziren. Baja sionisten barruan, %48 Israelgo segurtasun-indarretako soldaduak ziren, eta beste %39 "zibil kolonoak", hau da, beren borondatez berriki okupatutako kokaguneetan bizitzea erabaki duten pertsonak. Kokaleku horiek Israelek 1967an Sei Eguneko Gerran okupatu zituen lurraldeetan daude: Zisjordanian, Jerusalem ekialdean eta Gazako Zerrendako aldirietan. Israelgo Estatuak ekonomikoki zein juridikoki saritu egiten ditu palestinarren aurkako erasoak, gisa askotariko basakeriak egiteagatik.

Gazako kontzentrazio-esparrua

Azken egunetakoa Israelen eta palestinarren arteko eskala handiko bosgarren gerra da hamabost urte eskasean. 2005eko gerraz geroztik, Gazako Zerrendan 2,2 milioi biztanle bizi dira pilatuta (5.500 biztanle kilometro karratuko), Palestinako erresistentziaren kontrolpean. Ondorioz, Israelgo Estatuaren erabateko blokeoa jasaten ari dira milioika lagun horiek.

Baja sionisten barruan, %48 Israelgo segurtasun-indarretako soldaduak ziren, eta beste %39 "zibil kolonoak"

AIDA (Association of International Development Agencies) eta OCHA erakundeek lurralde horri buruzko datu beldurgarriak biltzen dituzte, Gazari "munduko eremu irekiko espetxerik handiena" zergatik deitzen zaion ulertzen lagun dezaketenak: 12 eta 16 ordu arteko elektrizitate-etenak daude bertan, etxeen %80k laguntza humanitarioa jasotzen dute, biztanleriaren %81 pobrezia egoeran dago, %47k ez dute nahikoa janari, uraren %97 ez da edangarria, langabezia tasa %47koa da, berreraikuntzarako behar duten zementuaren %44,4 baino ez zaie iristen, laguntza humanitarioaren %44 blokeatzen diete, aireportua suntsituta dago Israelek 2001ean bonbardatu zuenetik, arrantza ere mugatzen diete, eta abar.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Palestina
Boikota Israelgo datilei (eta datil horiek saltzen dituzten supermerkatuei)

Israelek gosea erabiltzen du palestinarren aurkako gerra-arma gisa, eta nekazaritza-produktuak mundu osoan merkaturatzen ditu.<


Frantziak “immunitatea” aitortu dio Netanyahuri, Libanoko su-etenaren truk

Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk "immunitatea", hau da, babes politikoa duela adierazi du Frantziako Kanpoko Aferen ministroak. Israelgo Haaretz eta Maariv komunikabideek jakitera eman dute Libanorekin adosturiko su-etenaren baldintzen artean zuela... [+]


Laguntza humanitarioa, etenda: 130.000 haur elikagai eta botikarik gabe

Save the Children erakundearen esanetan, Gaza iparraldeko 130.000 haur artatu gabe daude 50 egunez, gutxienez.


2024-11-26 | EHU Palestina
EHUn Israelen genozidioa eta apartheidarekin harreman oro aztertu eta eteteko batzordearen alde

Palestinan genozidio bat burutzen ari den Israelgo estatu eta berarekin batera diharduten enpresa eta erakunde guztiekin eteteko asmoz sortu zen EHU Palestina. Israelen inpunitatea Europan eta Estatu Batuetan dituen harreman politiko, militar, ekonomiko, zientifiko zein... [+]


Gobernuarekin kritiko den ‘Haaretz’ egunkaria itotzeko neurriak hartu ditu Israelek, hura desagerraraztea helburu

Egunkariaren editoreak egindako adierazpen batzuen harira hartu du neurria Israelgo Gobernuak. "Netanyahuren erregimena krudela da eta apartheid-a ari da egiten", esan zuen Amos Shocken editoreak Londresen emandako hitzaldi batean, duela hilabete.


Gazako %36 guztiz suntsitu dute, base militarrekin lurraldearen kontrola segurtatzeko

Forensic Architecture erakundearen ondorioetakoa da hori, ikusita Israelgo Armadak nola antolatu duen Gazaren egungo kontrola. Suntsiketa maila hori bakarrik litzateke Gazaren kontrola segurtatzeko, zeren eta, berez, txikitze maila askoz handiagoa da lurraldearen gainerako... [+]


2024-11-22 | Gedar
Espainiako Gobernuak ez ditu harremanak apurtu Elbit Systems armagintza-enpresa sionistarekin

Espainiako Defentsa Ministerioaren 6 milioi euroko esleipen publikoak jaso ditu aurten enpresak. Margarita Robles ministroaren arabera, urriaren 7tik ez diote "armarik saldu edo erosi Israelgo Estatuari", baina indarrean zeuden kontratuei eutsi diete. Elbit Systemsek... [+]


Nazioarteko Zigor Auzitegiak Netanyahu eta Israelgo Defentsa ministro ohi Gallant atxilotzeko agindu du

Gizateriaren aurkako krimenak eta gerra krimenak egotzi dizkie Hagako auzitegiak bi sionistei. Erabakia "antisemitismotzat" jo du Netanyahuk, eta Hamasek, aldiz, "Justiziarako urrats garrantzitsutzat".


2024-11-19 | Leire Ibar
Palestinako genozidioa salatuko du ikasturte honetan ere Gure Haurrak Ere Badira mugimenduak

Azaroak 20an, Haurren Nazioarteko Eguna, ikastetxe sarreretan krespoi belzdun bandera palestinarra eta bi zapata pare jartzea proposatu du hezkuntza arloko ekimen herritarrak. Azaroaren 30etik urtarrilaren 31ra bitartean haur palestinarrentzako elkartasun mezuak jaso eta ondoren... [+]


2024-11-18 | Euskal Irratiak
Palestinar herriari elkartasuna helarazi diote Makeatik

Palestina, mediatikoki aurkeztua ez den bezala, aipatu zen joan den larunbatean Makean, mintzaldi, tailer, merkatu eta kontzertuen bidez.


Israelgo justizia ikertzen ari da ea Netanyahuk bazuen urriaren 7ko Hamasen erasoen berri

Hori da Israelgo hedabideetan azken egunotan bolo-bolo dabilen albistea. Baieztapenaren inguruan auzi ugari daude, eta horietako batzuk ikerketa judizialean aztertzen ari dira. Israelgo Estatuko Fiskaltza urriaren amaieratik ikertzen ari da Benjamin Netanyahu Israelgo lehen... [+]


Hamza Abuhamdia (palestinar ekintzaile 'queer'-a)
“Gorputza da botere kolonialak okupaturiko lehen territorioa”

Larunbatean Makean izanen da Hamza Abuhamdia, Parisen bizi den palestinar queer-a, Palestinaren aldeko topaketaren kari. Israelek bideraturiko pinkwashing-ari buruzko tailerra eskainiko du –bat-bateko euskarazko itzulpenarekin– arratsaldeko 15:30ean. LGBT pertsonen... [+]


2024-11-11 | Leire Ibar
Israelek fosforo zuriarekin gutxienez 24 eraso egin dituela dokumentatu du NBEk

Gazako herritarrei arma kimikoarekin eraso egin izana salatu du NBEren Giza Eskubideen Bulegoak ostiralean argitaratutako txosten batean. Fosforo zuria nazioarteko legedian debekatuta ez dagoen arren, debekatuta dago populazio zibilaren aurka erabiltzea.


Eguneraketa berriak daude