Hogei txirrindulari taldek parte hartuko dute astelehenean Ordiziako Klasikoaren 99. edizioan, horien artean Israel Premier Tech-ek. Goierriko Palestinaren Lagun Sareak deituta, elkarretaratzeak egingo dira lasterketa hasi aurretik eta amaitzean.
"Israel-Premier Tech taldeak estatu sionistaren zuriketa gauzatuko du Ordiziako Klasikoan", salatu dute. "Arazoa zein den galdetuko duzue batzuek, kirolariak besterik ez direla-eta", dio Palestinaren Lagun Sareak, hedabideetara igorritako mezuan. "Talde hau Ordiziara Israelgo enbaxadore bezala dator. Sylvan Adams, taldeko jabe nagusiak, garbi utzi du behin baina gehiagotan bere helburua Israelen irudia hobetzea dela, mundu osoan geroz eta kritika gogorragoak jasotzen dituen bitartean palestinarren giza eskubideen etengabeko urraketagatik".
"Israel ezin dugu normalizatu kirolen bidez", dio prentsa-oharrak. "Palestinarrak egunero tirokatzen eta beren lurretatik kanporatzen dituzten bitartean gure herrira irribarre lagunkoi batekin azaltzen zaizkigu israeldar kirol taldeak. Europako txapelketetan normaltasunez ari diren bitartean, palestinarrei euren lurretan bizi zein kirola normaltasunez egitea ukatzen zaie sistematikoki". Israelgo kirol taldeak "normaltasunez" gonbidatzeak Palestinarren kontrako proiektuari bultzada handia ematen diola gaineratu du Lagun Sareak, "proiektu koloniala estatu normal bezala ikustea lortzen baitu".
Hori horrela, palestinar herriari babesa agertzeko elkarretaratzeak deitu dituzte astelehenerako, txirrindularien aurkezpenean, irteerean eta helmugan.
Parte hartze polita
Vincenzo Nibali, Miguel Angel Lopez, Esteban Chavez, Juan Ayuso, Alessandro De Marchi eta Simon Yates ziklistak Ordizian izango dira astelehenean. Alejandro Valverde espainiarra izena emandakoen zerrendan dago oraingoz, baina ez dute erabat baieztatu lehian izango den, Iñaki Gurrutxaga kazetariak Goierriko Hitzan plazaratutako artikuluan irakurri daitekeenez.
Duela ehun urte, 1922an, jokatu zen Ordiziako Probaren lehen edizioa, eta datorren urtean egingo da 100.a. Aurtengoa, hortaz, hainbat ekimen jasoko duen ospakizunen abiapuntua izango da.
Palestinarekin Elkartasuna plataformaren ekimenez, txirrindularitzarekin lotura duten 70 bat pertsonak eskatu dute talde sionistak ez dezala txapelketan parte hartu, eta lortu dute.
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]
Gizarte palestinarrarekin elkartasunean luzatutako Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak kanpainak "baterajotze nazionalera" deitu du otsailaren 15erako Carrefourrek Hego Euskal Herrian dituen bost merkataritza zentrotan.
Ehunka pertsona mobilizatu ziren Maccabi Tel Aviv talde israeldarrak Gasteizen jokatu duela gaitzesteko. «Israelgo Estatuaren normalizazioari» ekarpena egiten diola kritikatu diote Baskoniaren zuzendaritzari.
Israelgo Estatuko saskibaloi taldeak ostiralean jokatuko du Gasteizen, eta mobilizatzera deitu du Palestinarekin Elkartasunak.
Munduarenak ere egin du, sinbolo bat delako aspaldi, zeren eta historian lehenago ere egin dira genozidioak eta egingo dira gehiago (zorte txarra, aizu, han jaiotzea egokitu zaizu), baina Palestinarenak ezaugarri bereziak ditu:
Ehunka pertsona mobilizatu dira ostiralean Santutxun ireki berri dutenMcDonald’s jatetxearen itxiera eskatzeko. Enpresa amerikarraren aurkako boikot kanpainan aktiboki parte hartzea eskatu du mobilizazioa deitu duen Bilbo-Palestina herri ekimenak.
Abenduaren 13an mobilizazioa antolatu dute Santutxun (Bilbo), enpresa amerikarra palestinarren aurkako genozidioaren parte dela salatzeko. Auzoko kideek azpimarratu dute ez dutela nahi auzoan sarraskiari sostengua ematen dion enpresa multinazionalik.
Gabonetan “mahaian sionistarik ez esertzeko” galdegin du taldeak. Boikotaren eraginez, supermerkatu kate frantziarrak behera egin du salmentetan, eta berriki Jordanian saltokiak itxi ditu.
Palestinarekin Elkartasunak "sionistekin harreman oro etetera" deitu du. Kanpaina bat jarri dute abian Euskal Herriak Israelgo estatu terroristaren bizirautea bermatzen duten harreman militar, diplomatiko eta kulturalak seinalatu eta hauen etetea exijitzeko. Pasa den... [+]
Israelek gosea erabiltzen du palestinarren aurkako gerra-arma gisa, eta nekazaritza-produktuak mundu osoan merkaturatzen ditu.<
Espainiako Defentsa Ministerioaren 6 milioi euroko esleipen publikoak jaso ditu aurten enpresak. Margarita Robles ministroaren arabera, urriaren 7tik ez diote "armarik saldu edo erosi Israelgo Estatuari", baina indarrean zeuden kontratuei eutsi diete. Elbit Systemsek... [+]
Larunbatean Makean izanen da Hamza Abuhamdia, Parisen bizi den palestinar queer-a, Palestinaren aldeko topaketaren kari. Israelek bideraturiko pinkwashing-ari buruzko tailerra eskainiko du –bat-bateko euskarazko itzulpenarekin– arratsaldeko 15:30ean. LGBT pertsonen... [+]
Urtebete pasa da palestinar erresistentziak burua altxatu eta Israelek inoiz egin duen ofentsibarik bortitzena hasi zuenetik. Tamalez, egoerak okerrera egin du, Israelek bere ofentsiba areagotu baitu palestinar lurrez harago, Libano, Siria, Yemen edota Iranen aurkako eraso... [+]