Israel kritikatzen duelako, Estatu Batuak atera egin dira NBEren Giza Eskubideen Batzordetik

  • AEBak Nazio Batuen Erakundeko (NBE) Giza Eskubideen Batzordetik atera dira. Astearte honetan eman du erabakiaren berri Nikki Haleyk, AEBen Nazio Batuetatako enbaxadoreak.

Nikki Haley eta Benjamin Netanyahu 2017ko argazki batean (Argazkia: AEBetako Tel Aviveko enbaxada).

2018ko ekainaren 20an - 09:39

Donald Trumpen administrazioak beste erabaki polemiko bat hartu du astearte honetan: AEBak NBEren Giza Eskubideen Batzordetik aterako direla iragarri du. Erabakiaren arrazoia: organo horrek maiz Israel kritikatu izan duela, palestinarren kontra egiten dituen politikengatik.

Nikki Haley AEBen ordezkariak honakoa adierazi du: “Urte honen hasieratik, iaz egin zuen bezala, Giza Eskubideen Batzordeak bost erresoluzio onartu ditu Israelen kontra, Ipar Korearen, Iranen eta Siriaren kontrakoak gehituta baino gehiago”. Haleyren arabera “neurriz kanpokoa” da Israelen aurkako jarrera hori eta adierazten du NBEren batzorde hori politikoki lerratuta dagoela.

“Giza Eskubideen Batzordeak eraso egin behar badie giza eskubideak babesten dituzten herrialdeei eta aldiz, giza eskubideen aurka egiten duten herrialdeak babestu, orduan Amerikak ez dio inolako sinesgarritasunik emango”, gaineratu du Haleyk.

 

 

Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak txalotu egin du AEBen erabakia Twitter bidez, esanez neurri honekin “nahikoa da” esaten zaiola behingoz NBEren Giza Eskubideen Batzordearen jarrerari.  

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nazio Batuen Erakundea
2024-10-03 | Julene Flamarique
Israelek ‘persona non grata’ izendatu du NBEko idazkari nagusia

Israelgo Atzerri ministroak NBEko idazkari nagusi Antonio Guterresi herrialdean sartzea debekatu diotela jakinarazi du. Katzek Guterresi Iranek Israelen aurka misilekin egindako erasoa “argi eta garbi” ez gaitzestea leporatu dio, baita "terroristak,... [+]


NBEko Batzar Orokorrak gehiengo zabalez agindu dio Israeli okupazioa amaitzeko urtebeteko epean

181 estatu kideetatik 124k babestu dute neurria, eta hamalauk soilik bozkatu dute kontra. Ez da erabaki loteslea, eta ez da espero honen ondorioz Israelek jarrera aldatzerik.


Elikagai-laguntzarako langileak Gazara bidaltzeari utzi dio NBEk, segurtasun eskasagatik

Agorrilaren 27an, Gazan barna elikadura banatzera zihoazen langileei eraso egin diete, beren autoa tirokatuz. Urriaren 7az geroztik NBEko 200 langile baino gehiago hil ditu Israelek Gazan.


Palestinako Estatua errekonozituko dutela iragarri dute Espainiako Estatuak, Norvegiak eta Irlandak

Maiatzaren 28an hartuko dute neurria ofizialki. 1967 aurretiko mugak aitortu dizkiote Palestinari, eta bi estatuen konponbidearen alde lerratu dira. Israelek esan du erabakiak terrorismoa saritzen duela.


2024-05-02 | ARGIA
Rafah bonbardaketaz babesteko biderik ez da existitzen

34.500 palestinar baino gehiago hil ditu Israelek urriaren 7az geroztik Palestinan, eta beste milaka dira desagerturik edota larri kolpaturik. Jarraipena egiten ari gara.


2024-04-19 | Axier Lopez
Palestina ez da NBEko kide izango, AEBak Israelekin lerratu direlako beste behin

Palestina NBEko estatu kide gisa onartzeko ebazpena ostegun honetan bozkatu dute Segurtasun Kontseiluan. Gehiengoa –12 boto– alde agertu bada ere, bi abstentziorekin batera, AEBen ezetza nahikoa izan da proposamena bertan behera uzteko.


Nazioarteko Justizia Auzitegitik Hegoafrika: “Gaza eta bere herritarrak suntsitzeko Israelen intentzioa argia da”

Hegoafrikaren izenean, sei abokatu aritu dira elkarren artean ongi harilkaturiko alegatua osatzen urtarrilaren 11ko goizean, Nazioarteko Justizia Auzitegian, Israelek Gazan buruturiko erasoek genozidio izaera dutela frogatu nahian. Gazako sarraskiari buruzko datu anitz, zenbait... [+]


Israelek su-etena eman dezan gero eta eskaera gehiago nazioartean

Bi hilabeteko erasoetan ia 20.000 palestinar hil ondoren, Israel ez dago Gazako erasoan amore emateko prest eta Zisjordania ere gero eta gogorrago kolpatzen ari da. Israeli egindako su-eten eskaerak gero eta gehiago dira, baina AEBek esan dute Israelek behar duen denbora hartuko... [+]


Energia nuklearraren ekoizpena 2050erako hirukoiztea adostu dute COP28 gailurrean 22 herrialdek

Energia Nuklearra Hirukoizteko Adierazpenak "energia nuklearraren funtsezko papera" aldarrikatzen du kutsadurari eta tenperatura igoerari aurre egiteko. Sinatzaileen artean daude Ameriketako Estatu Batuak, Kanada, Arabiar Emirerri Batuak, Maroko, Suedia edo Frantzia... [+]


2023-11-08 | Karmelo Landa
Estatuen bazka

Palestina, orain. Nazioarteko komunitatea deitzen dugun hori zer den ez dakigu. Agintariek, agindu eta izugarrikeriak egin. Eta nork ekidin halakorik. Zer balio dute hitz, arau, eskubide, arrazoi, zuzenbide eta gizatasun bezalako oinarrizko kontzeptuek horien aurrean, horien... [+]


187 herrialde agertu dira Kubako blokeoa amaitzearen alde, eta soilik bi kontra: Israel eta AEB

Nazio Batuen Batzar Nagusian onartu dute AEBek Kubari ezarritako blokeoa amaitzeko ebazpena: aldeko 187 boto izan ditu, aurkako bi (AEB eta Israel), eta abstentzio bat (Ukraina).


Energiaren enpresa publikoa aldarrikatu dute Turielek, Aretxabalak eta Pascualek

2015ean Nazio Batuen Erakundeak (NBEk) Agenda 2030 programa jarri zuen abian, eta iragan irailean hura nola ari den betetzen aztertu zuten mundu mailako agintariek. Antonio Aretxabalak, Antonio Turielek, eta Unai Pascualek bileraren balantzea egin dute Ctxt agerkarian.


Eguneraketa berriak daude