“Azken egunetan” hainbat herrialderen ordezkariak Turkian izan direla salatu du nazioarteko ekimenak, Erdoganen gobernua presionatzeko ontzidia ez dadin itsasoratu. Askatasunaren Ontzidiak adierazi du ez duela “onartuko” debekurik, eta apirilaren 24an, asteazkena, irteteko asmoa iragarri du astelehen gauean.
Gaueko 21:00etan zabaldu dute oharra Askatasunaren Ontzidiaren Koalizioak nazioarteko ekimenak eta horren parte den Rumbo a Gaza (Gazara Bidean) Espainiako Estatu mailako antolakundeak. Lehenik eta behin, “aurreikusitako planarekin” aurrera jarraitu eta apirilaren 24an itsasoratzeko asmoa jakinarazi dute. Jarraian, itsasoratzea ekiditeko “presio politikoak” salatu dituzte.
“Hainbat herrialdek bisitatu dute Turkia azken egunetan, norabide horretan presionatzeko”, ziurtatu dute. Oharrean ez dira herrialde horiek zehazten, baina Istanbulen diren euskal aktibistek honako mezua bidali diote ARGIAri: “Alemania, Britainia Handia, AEB eta Israelgo gobernuak Turkiako gobernua presionatzen ari dira ontzidia ez ateratzeko. Ahalik eta lasterren ateratzeko asmoa dugu, baina antolakuntzak informazioa pasatzeko eskatu digu, eta protestak egin badaitezke, hobe”.
Debekurik onartzeko asmorik ez
Itsasoratzeko debekurik ez duela “onartuko” iragarri du Askatasunaren Ontzidiak oharrean. Argudiatu du ekimena “konprometituta” dagoela Palestinako herriarekin, “Nazioarteko Zuzenbidearen defentsarekin”, eta berriki genozidioa ekiditeko Israeli laguntza humanitarioa sartzen uztea exijitu dion Nazioarteko Justizia Auzitegiaren ebazpenarekin.
Egoeraren aurrean, hiru aldarrikapen egin ditu Palestinarekiko elkartasun ekimenak. Batetik, “Gazara sartzeko askatasuna” exijitu du, salatuta Israelek ez duela eskubiderik “jatorrizko aduanaren [kasu honetan, Turkiaren] ziurtagiria duen laguntza kontrolatzeko”. Zentzu horretan, ekimenak hasieratik jakinarazi du ez duela Israelekin “koordinatzeko edo lankidetzan aritzeko” inongo asmorik. Bestetik, “koherentzia” eskatu diote Europar Batasunari, eta Israel burutzen ari den “genozidioaren” eta nazioarteko legediaren urraketen “konplize izateari utzi” diezaiola.
Israelen “abordatze biolento” baten arriskua
Azkenik, “nazioarteko uretan nabigatzeko askatasuna” exijitu dute, “Israelek iragarri duen abordatze biolentoaren aurrean”. Hori ekiditeko “babesa” eskatu dio Rumbo a Gazak Espainiako Gobernuari. Izan ere, Istanbulen dauden ontzidiko euskal aktibistek ARGIAri bidalitako kronikan jakinarazi dutenez: “Israelgo 12 telebista kateak zabaldu du, Israelgo Armadako iturriak aipatuz, uneotan Shayetet 13 izeneko unitatea espresuki trebatzen ari direla Askatasunaren Ontzidia abordatzeko. Unitate horrek berak hil zituen 400 pertsona Gazako Al-Shifa ospitaleko sarraskian, Hibai Arbide kazetariak sare sozialetan ohartarazi duenez”.
Hiru militante euskaldun ari dira parte hartzen Askatasunaren Ontzidian, Turkiatik Gazara laguntza humanitarioko 5.500 tona material eraman nahi dituen nazioarteko ekimena: Pili Revilla, Agus Gorbea eta Mikel Zuloaga ‘Mikelon’. Apirilaren 18an hartu dute Bilbotik... [+]
Gazara doan Adkeniz itsasontziaren irteera eragozteko Israelen ahaleginek beste traba bat jarri dute. Gazako itsas-blokeoa hautsi nahi duen misioaren paturako behin betikoa izan liteke.
Istanbul. Apirilak 25, osteguna.
Zazpigarren eguna Istanbulen. Arazoak bata bestearen atzetik jaso ditugu egun hauetan, eta esan behar dugu ostiralean ezingo dela abiatu Askatasunaren Ontzidia. Irtengo gara, baina ez orain. Presio izugarriak jasaten ari gara. AEBetatik,... [+]
Astelehen gauean iragarri zuen antolakuntzak ontzidia apirilaren 24an, asteazkenez, itsasoratuko zela, baina gutxienez ostiralera arte atzeratu dute irteera.
Hiru militante euskaldun itsasoratuko dira Gazara bidean apirilaren 21ean, Turkiatik irtengo den Askatasunaren Ontzidian: Pili Revilla, Agus Gorbea eta Mikel Zuloaga ‘Mikelon’. Ostegunean hartu dute Bilbotik Istanbulera eraman dituen hegaldia, eta bi egun lehenago... [+]
Munduko dozenaka erakundek osatzen dute Askatasunaren Ontzidia eta bere helburua da 2007az geroztik Israelek Gazari jarritako blokeoa haustea. Iragan urriaren ondoren blokeo hori erabat areagotu da, eta flota horrek Gazara iristeko saioa egingo du datozen egunetan.