Ispilua txikitu zaigu

  • Sakoneko galdera, egungo osasun-larrialdia gizateriaren zain dauden egitura politiko eta sozial berriak prestatzeko laborategitzat har ote daitekeen, horixe da  galdera.


2020ko apirilaren 17an - 07:40
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Agambek[1] ondo azaltzen du bere artikulu eztabaidatuan  botereak ezarritako izu kolektiboari esker, salbuespen-egoera, kudeaketa-normaltasun bihurtzeko duen arriskua. Horrela, Gobernuek ezarritako askatasunaren muga, gizarteak bizi duen segurtasun nahiaren izenean onartzea baino ez da gelditzen. Onartzen da askatasunaren galera segurtasun on beharrez. Hori baita agintezko hartu emanen trukea: estatu aparatuek segurtasun “faltsu” bat eskaintzen diote norbanakoari, honek, askatasunen murrizketa eta eskubideen galera onar ditzan. Ustezko segurtasunaren izenean onartzen da polizia-estatua indartzea,  espazio publikoaren militarizazioa, herritarren etxeratze-agindua, norbanakoen askatasunen urraketa, hori bai, teknologia aparatuen etengabeko loriatze itsuak lagundurik: tekno-kapitalismoaren botere trama indartzeko eta zabaltzeko bitartekoak dira gizarte globalean; eta bitartean, gizarte global horretako kontrol-mekanismoak gehiago sofistikatzen dira, geolokalizazio-gailuen erabilera bultzatuz kutsatuta egon daitezkeenen datuak lortzeko adibidez, edota konfinamendu-neurriak betetzen ote diren egiaztatzeko, Ekialdeko herrialde batzuetan jadanik egin duten bezala. Eskala planetarioan, oraingoan, osasunaren izenean, totalitarismo demokratikoaren zantzuak  nabarmendu dira.

Koronabirusa ordenu ekonomikoaren sintomatzat jo ezkero, bizi dugun garai hiper-liberalaren metafora bihurtu zaigu. Muturreko gizarte neoliberalen ondoeza adierazten duen sintoma. Bere eraginez, jendartearen isolamendua eta urrutiramendu soziala ezarri da, kontrola eta diziplinamedua jomuga duen diskurtso politiko eta soziala zabaldu, pitzadura handirik  gabe barneratuz gizartean, modu globalean. Barneratu dugu gure etxeetako hormen artean giltzapeturik egoteko agindua, edozelako desobedentzia[2] legez ez ezik, baita etikoki ere kondenatua izango zenaren mehatxupean. Salbuespena gizarte arau bihurtzeko arriskua, lehen baino argiago ikusi dugu oraingoan.

"Koronabirusa ordenu ekonomikoaren sintomatzat jo ezkero, bizi dugun garai hiper-liberalaren metafora bihurtu zaigu. Muturreko gizarte neoliberalen ondoeza adierazten duen sintoma"

Koronabirusak erakutsi diguna da kapitalismoa (teknozientifikoa)[3]  eta demokraziaren (demokraziaren pribatizazioa)[4] arteko lotura ondo hautsi/ txikitu/birrindu dela honezkero. Demokrazia, komunitatearen beharrizanen oinarritik birsortze premia larria dagoela. Sintomak esaten diguna da, jadanik, eliteen neurrira egindako Mundu Zoriontsu neoliberalaren ispilua txiki-txiki (txikitu) egin dela. Sintomaren modu Ego-distonikoa (Freud) omen. Hasieran, ondoeza eramangarria egiten zuen egokitze faltsua baldin bazegoen, orain eraman ezina bihurtu da, eusten ari ziren lotura faltsu guztiak txikitu ondoren. Pandemiak, mundu zoriontsu hiperliberalaren eraman ezina azaleratu du. Birus txiki batek, munduan dena, bere osotasunean, agerian utzi baitu, mundu neoliberalaren gezurra eta kondena, kolapsoa eragin duen sistemaren agorraldia agerira ekartzeko. Birus txiki horrek, honetara ekarri gaituzten egiturazko baldintzak auzitan jartzeko beharra sortu du. Norbanako bakoitzak ikusi eta bizitzen ari dena errealitatearen gaindosia baita. Ezin litezke jada mundu neoliberalaren ahalguztidun fantasiak[5] luzaroan mantendu. Subjektibotasun neoliberala[6] auzitan jartzeko garaian sartuta gaude honezkero, hau da, finantza ordenuari eta merkatu sistemari funtzionala egin zaion subjektibotasun mota auzitan jartzeko garaia iritsi da. Subjektibotasun neoliberala hamarkadetan erein, zabaldu eta gobernatua izan baldin bada, hori guztia merkatuen finantza sistemaren onuran egin da, norberatasunak merkantilizatuz eta subjektuak bahituz. Oraingoan, ordenu neoliberalak zerabilkien mundu zoriontsuaren pantaila hautsi/txikitu/birrindu denean, sortutako neurriz kanpoko ondorio eta konpondu ezinak angustia globala eragin dute. Izuak, agintearen bidea zuritzen du beldurraren gizartean. Errebelazioa, estalkia altxa denean gertatu da, eta orain, birusak eragin duen gaitzaren izena zein den badakigu, kolapso ekologikora eraman gaituen muturreko kapitalismo basatiaren ordenu sozialari genion morrontza.

Birusak eragin duen  errealitate-gaindosiak, zentzu horretan, estalkia kentzen lagundu lezaguke, fantasiazko mundutik jendetza esnarazten, eta kapitalismo neoliberalaren errealitate ankerra norbere begiekin ikusten. Norbere begiekin ikusten, gizateria beste galaxia batzuetara eramateko ameskeria elikatzen dutenen asmoen eroa (gizateria homologatu eta robotizatzeko bidetik) arrisku bizian jartzen gaituela denoi; edota energia mugagabekoi erabiltzeko boterea dutenek sortzen duten kolapso ekologikoaren ondorio larriekin jabetuz. Errealitatearen gaindosian, botereak, beti ere, kapitalaren alde jokatzen duela erakutsi digu, jendea konfinatu eta espazio publikoaren jabe eginez, baina aldi berean, langileen bizitzak sakrifikatzeko gai izango diren boteretsuen onurak ondo babestuz erabaki ekonomikoen on beharrez. Mozorro neoliberalaren azpian beti egon da kapitalaren Bioboterea. Eta indar kezkagarri hori, boterearen estrategiak, metafora belikoekin elikatzen dihardu behin eta berriz, gizarte narratiba faltsuak eta interesatuak (eliteen mesedetara betiere) birsortuz.

"Pandemiak, mundu zoriontsu hiperliberalaren eraman ezina azaleratu du. Birus txiki batek, munduan dena, bere osotasunean, agerian utzi baitu, mundu neoliberalaren gezurra eta kondena, kolapsoa eragin duen sistemaren agorraldia agerira ekartzeko"

Michel Foucaultek[7] Bioboterearen genealogia aztertu zuen gobernagarritasun-teknika gisa. Haren ikerketak segurtasun-gizarteen sorrera historikoaren zirriborro bat egiten du, populazioen bizi-prozesuak kontrolatuz, jaiotza-tasa, heriotza-tasa, demografia eta pandemiak, oraingoan gertatu den bezala. Bioboterearen mezua da gizarteek, talde gisa, gaixotasunaren aurkako borroka bat bideratzen ari direla (narratiba belikoaren metafora). Haatik, Biopolitikaren kezka, ez da hainbeste bere populazioaren ondasun komunagatik duen kezka, ezta sortuko zaion babes errukarria, ezpada,  sakonagoa den izuaren kezka da. Hots: birus ezezagun batek kutsatzearen izua da sakoneko beldurra. Bereziki gizateria osoak partekatzen dugun birusa delako, eta, neurri batean, informazioaren gaindosiak elikatu duena delako. Zeren eta birus horrek, erregimen heteropatriarkal eta teknokapitalistaren egiturazko geruza guztiak eraldatu ditzakeen arrisku bizia ekarri baitu. Bat-batean, klase pribilegiatu, kultur hegemonikoko gizon zuri heterosexuala arrisku biraleko ingurune batean murgilduta dago. Odenu ekonomikoaren zaurgarritasun horrek estatuen segurtasun-dispositibo guztiak indar handienez aktibatu ditu.[8]

Bereziki eta haatik, SARS-CoV-2ren pandemia, ez da osasun publiko globaleko arazo bat izatera mugatzen, baizik eta arazo sozial ikaragarria ere bada, erronka etiko bat, erronka ekonomiko bat, gertaera geopolitiko bat eta gertaera subjektibo bat. Tokian tokiko ondorioak eragiteaz gain subjektu bakoitzarentzat ondorio partikularrak izango ditu, norbanako politikoaren kontzientzia eraginez. Beldurrak sustatutako obedientzia itsu baten ordez, gure borondatezko berrogeialdiak, zaintzen eta afektuen, konfiantzaren, elkar laguntzaren, eta komunitate-hausnarketaren bide partekatuari darraikio, bizitza duina erdigunean jartzeko, hori dugu oraingoz komunitate bizitzaren  euskarririk eta sendagarrik indartsuena.

______________________________________

[1] “La invención de una epidemia”, Ficción de la Razón. https://ficciondelarazon.org/2020/02/27/giorgio-agamben-la-invencion-de-una-epidemia/

2. ”Habitar la desobediencia: incubando la insurrección en tiempos pestilenciales (análisis de urgencia)”,

 V. Gutierrez , La voragine.net. Pandemia testuinguru horretan desobedientzia bizitzeak askotan esan nahi du behekoen arteko elkartasuna bizitzea. Norbere arduratik, desobedientzia bizitzeko hainbat modu eraikitzaile azaltzen ditu.

3. Teknozientzia kapitalismoaren indar nagusia, teknozientziaren norbanakoa hibridoa eta konplexua da, lan talde eta ikerketa sare ugarik osatzen dute: teknikariek, ingeniariek, militarrek, zientzialariek, politikariek eta abarrek. Teknozientziak nagusitasun politiko eta militarrerako balio du, boterearen eta aberastasunaren sinonimoa da.

4. Goikoetxea Jule, Demokraziaren pribatizazioa, Txalaparta, 2017

5. Zentzu horretan, ahalguztiduntasuna botere mugagabe bati dagokio. Agintari politiko eta enpresari al askoren uste ahalguztidunak, herrialde baten "salbatzailea" izateak, sarritan, itsutasuna edo ezintasuna ezkutatzen du bestea ikusteko eta hautemateko.

6. Merlin, Nora: La colonizacion de la subjetividad, Letra Viva

7. ”Del biopoder a la biopolitica”, Lazaretoa Maurizio, https://www.multitudes.net/Del-biopoder-a-la-biopolitica

8. ”Un virus y sus metáforas: gramáticas militares, fronteras territoriales y estrategias económicas del biopoder”,   Idazlanaren ondorioetan egileak azaltzen duen ikuspegi laburtua.

 

 

 

 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-03-11 | Joan Mari Beloki
Euskal Herria Europa berrian

Ukrainako gudaren amaierak ondorio sakonak ekarriko ditu Europa osora. Europako elite ekonomikoek beren indar guztia jarri dute guda-zelaian eta galdu egin dute. Galtzaileek, elite globalistek, beren egitasmo kuttuna galduko dute, Europako Batasuna, eta Bruselatik europar... [+]


Euskara bihotzean eta erdara ezpainean

Azterketak amaitzearekin batera ohikoak bihurtu dira ikasleriaren artean, urteko garai honetan merkeak diren hegaldiak hartu eta adiskideekin bidaiatzea. Horrela egin dut neuk ere eta Londresera joateko aukera izan dut. Ildo beretik, bertan “euskaldun” pilarekin egin... [+]


Hezkuntzaren merkantilizazioa eta noraezaren aurrean, HezkuntzArtea sortu da!

Ez dakit nondik hasi, egia esan. Ordezkoa naizen heinean –irakaskuntzan ikasturte gutxi batzuk daramatzat lanean– eskola ugari ezagutu ditut Nafarroa, Bizkai eta Araban zehar. Lankide izan ditudan irakasleekin euskal eskolak dituen gabezien inguruan hitz egiten... [+]


EAEko Osasun Saila mediku euskaldun bila

Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak argi dio: ez ditu mediku euskaldunak aurkitzen, eta euskarazko osasun arreta ezin da bermatu mediku egoiliar (formazioan dauden espezialista) gehienak kanpotarrak direlako. Mediku euskaldunak bilatzea perretxikotan joatea... [+]


Zilbor-hestea

Gogo eta gorputzaren zilbor-hesteak: bi kate. Bi kate, biak ebaki beharrezkoak: bat gorputzaren bizitzeko, bestea gogoaren askatzeko”. Hala dio Mikel Laboaren kantak; hala izan da belaunaldiz belaunaldi, egun arte.

Gogoan dut nire gurasoak askotan joaten zirela... [+]


Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


2025-03-07 | Laia Alduntzin
Hezkuntza gotorleku

Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]


2025-03-06 | Haizea Isasa
Kasu, ez gitxu lo!

“Kasu, ez gitxu lo!”. Gure denbora eta manerekin baina heldu gira.

Azaroaren 25ean Baionako elgarretaratzera joan ez joan eta autoak nola partekatu pentsatzetik (joan-jina bi oren), bat-batean Lartzabalen elgarretaratze bat antolatu genuen, eta 47 emazte bildu!... [+]


Feminista sindikalista ala sindikalista feminista

Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an nazioarteko egun bat bezala deklaratu zuen eta haren jatorriaren hipotesi ezberdinak diren, Martxoaren 8aren iturria berez emazte langileen mugimenduari lotua da.


2025-03-05 | Gorka Menendez
Ordezkapen Handia

Aurrekoan, ustezko ezkertiar bati entzun nion esaten Euskal Herrian dagoeneko populazioaren %20 atzerritarra zela. Eta horrek euskal nortasuna, hizkuntza eta kultura arriskuan jartzen zituela. Azpimarratzen zuen migrazio masifikatua zela arazoa, masifikazioak zailtzen baitu... [+]


2025-03-05 | Itxaro Borda
Espantuka

Ez dut beti ulertzen nola aritzen ahal diren lur planeta honetako zati okitu, zuri, gizakoi eta kapitalistako aho zabal mediatikoak, beraiena, hots, gurea, zibilizazioa dela espantuka. Berriak irakurtzen baldin baditugu, alta, aise ohartuko gara, jendetasuna baino, barbaria dela... [+]


C2ko ikasleei eskerrak

Administrazioko hainbat gai, LGTBI+ kolektiboko kideen beharrizanak, segurtasun subjektiboa, klima aldaketa, gentrifikazioa, ikus-entzunezkoak erabiltzeko modu berriak, audientzia-datuak jasotzeko moduak, dislexia, ikuspegi pedagogiko aktibo eta irisgarriak, literatur... [+]


Elebitasunaren tranpa

Auzitan jar ez daitekeen baieztapen orokor eta eztabaidaezinaren gisan saldu digute hizkuntzak jakitea printzipioz ona dela, baina baditu bere "ñabardurak", edo esanahi ezkutuagokoak. Hemengo ustezko elebitasun kontzeptuaren azpian dagoen baina kamuflatzen den... [+]


2025-03-05 | Karmelo Landa
Gure esku dagoena

Otzandu egin gara, katalanak eta euskaldunok, ekaitzaren ondoren. Saiatu ginen, bai; sendo ekin genion, eta gogor kolpatu gaituzte; ezin izan genien gure helburu zuzen, ezinbesteko, sakratuei eutsi. Eta porrotaren mingostasuna dastatu dugu, eta bigundu egin gara irabazleen... [+]


Eguneraketa berriak daude