Islandiako parlamentuan emakumeak ez dira gehiengoa izango

  • Larunbatean egin dira hauteskundeak Islandian, eta lehen zenbaketak egin ostean iragarri dute hautetsien gehiengoa (%52) andrazkoak izango direla. Europako herrialde batean hori gertatzen den lehen aldia izango litzateke, baina akatsak egon dira kontaketetan: 33 emakume beharrean, 30 egongo dira eserlekuetan.


2021eko irailaren 27an - 10:38
Azken eguneraketa: 12:40
Katrin Jokobsdottir Islandiako lehen ministroa. Argazkia: Islandiako Gobernua
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Larunbat honetan egin dira Islandiako hauteskundeak, eta lehen zenbaketen ondoren, herrialdeko agintariek emaitza historikoak aurreikusi dituzte. “Albiste nagusia da emakumezkoak lehen aldiz gehiengoa direla Islandiako Legebiltzarrean, eta lehen aldiz gertatu dela hori Europan. Oso berri ona da”, adierazi du Gudni Johannesson herrialdeko presidenteak.

Halere, notiziak gutxi iraun du. Kontaketetan akatsak egon dira, eta badirudi emakumezkoek ez dutela gehiengorik lortuko Islandiako Gobernuan. Legebiltzarrak 63 aulki ditu, eta lehen datuen arabera, horietako 33 emakumezko hautagaientzako izan behar ziren (%52); orain zabaldu denez, 30 izango dira andrazkoentzako (%47,6) eta 33 gizonezkoentzako. 

Historikoa izango lirateke emaitzak, hasierako aurreikuspenak bete izan balira. Izan ere, Europan ez da inoiz gertatu emakumeek betetako aulkiak gehiengoa izatea legebiltzar batean. Suediak dauzka daturik parekideenak, eserlekuen %47 baitituzte emakumeek. Mundu mailan bost herrialde heltzen dira kopuru horietara, baina guztiak Europatik kanpo daude: Ruandan emakumeak %61 dira; Kuban, %53; Nikaraguan %51; eta Mexikon zein Arabiar Emirerri Batuetan, %50.

Beste herrialde askotan bezala, Islandian ez dago emakume legebiltzarkideentzako kuotarik. Baina politikarien artean emakumezko eta gizonezkoen arteko berdintasunetik hurbil daude. Are gehiago, Islandia izan zen 1980. urtean emakumezko presidentea aukeratu zuen lehen herrialdea: 1996ra arte agintean egon zen Vigdis Finnbogadottir.

Martxoan, Munduko Ekonomia Foroak hamabigarren aldiz jarri zuen Islandia podiumaren gorenean, emakume eta gizonezkoen arteko berdintasunari dagokionez. BBC kateak jaso duenez, herrialdea lehena izan da parekidetasuna bultzatzeko hainbat neurri onartzen: aitatasun eta amatasun baimen bera eskaintzeaz gain, 1961ean onartu zuen gizon eta emakumeentzako soldata parekidetasuna arautzen duen legea.

Jóhannesson presidenteak hurrengo pauso gisa iragarri du emakumeak legebiltzarrean gehiengoa izatea: "Eskerrak ematen dizkiet emakumeen eskubideen alde etengabe borrokatu diren guztiei. Gudua oraindik ez da irabazi, baina harro gaude generoen arteko berdintasunaren bidea globalki zuzentzeaz". Azkenean, ordea, ez dituzte lortu espero zituzten emaitzak.

Hauteskundeetako datuak

Islandiako Gobernua hiru alderdiren koalizioak osatuta egon da orain arte: Ezkerreko Mugimendu Berdea, Independentziaren Alderdia eta Alderdi Progresista. Katrin Jokobsdottir ezkerreko liderra izan da koalizioko lehen ministroa, eta oraingo bozetan ere gehiengoa lortu du hautesontzietan.

RÚV Islandiako hedabideak bigarren kontaketaren ondoren zabaldu berri ditu bozketako datuak. Progresistek 4.448 boto lortu dituzte; independenteek, 3.897; eta berdeek, 1.978. Koalizioak, orokorrean, botoak irabazi ditu, eta gobernuan sendotu egingo du bere lidergoa. Baina hiru alderdien artean, eskuineko taldeek ezkerrak baino boto gehiago irabazi dituztenez, horrek kolokan jarri du batasunean Ezkerreko Mugimendu Berdeko Jokobsdottirrek beteko duen papera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Islandia
Islandian milaka emakumek kaleak hartu dituzte genero-berdintasuna eskatzeko

Protestak jarraipen masiboa izan du, eta Katrin Jakobsdóttir lehen ministroak ere bat egin du lanuzteekin. Herrialdeko soldata arrakala eta genero indarkeria salatu dituzte.


Zorioneko daude azken baleak: baliteke guk bizia barkatzea, milaka zuhaitzek baino CO2 gehiago biltzen dutelako

Islandiak jakinarazi berri du 2024tik goiti ez duela gehiago balearik ehizatuko. Luzaz horien sarraskia salatzeko piztutako protestengatik ez bezala, orain islandiarrek amore eman bide dute baleak bizirik ikustera uharteraino hurbiltzen diren turisten diruagatik. Baina, gainera,... [+]


Eiríkur Örn, idazlea
“Faxistei boto ematen dietenak ez dira gure etsaiak, haien politikak baizik”

Eiríkur Örn Norðdahl (Reykjavik, 1978) idazle islandiarra Ilska (Makurkeria) izenburuko bere laugarren eleberriari esker iritsi zaigu Islandiatik kanpoko irakurleoi. Lituaniako herrixka bateko juduen sarraskia abiapuntu hartuta, xenofobiari eta populismoari... [+]


2018-01-03 | Miren Osa Galdona
Urte berriarekin, debekatuta dago lan berdina egiteagatik emakumeei gutxiago ordaintzea Islandian

Legez arautu dute soldata berdina lortzeko eskubidea Islandian. Urte berriarekin batera, lan berdina edo balio bereko lana egiteagatik ezingo zaie gutxiago ordaindu emakumeei. Soldata berdintasuna legez bermatzen duen lehen herrialdea da.


Katrín Oddsdóttir. Islandiako konstituzio berriaren egileetakoa
“Islandiako konstituzioaren testua ez da iraultzailea, egiteko prozesua ordea bai”

2008ko krisialdiaren ondoren, askotariko erreakzioak egon ziren munduko bazter askotan. Gehienetan herri mobilizazioek izan zuten garrantzia, sakoneko aldaketak eskatzen zituzten mugimenduak. Islandian prozesu eratzaile eta legegile batek hartu zuen erreleboa, eta herritarren... [+]


Islandiako emakumeek 14:38ean utzi dute lanpostua soldata berdintasuna eskatzeko

Islandiako milaka emakume 14:38ean atera dira lanetik astelehenean, sindikatuek eta mugimendu feministak antolatutako protestan. Soldatetan batez beste emakumeek gizonek baino gutxiago kobratzen dutela salatu nahi dute, eta ezberdintasunari amaiera jartzeko eskatu.


‘The oath’: krimen nordikoen zaleentzat

Islandiatik aurten zer etorriko zen ikusteko zain geunden, iaz Sparrows pelikulak Urrezko Maskorra irabazi ondoren. Oso bestelakoa da Baltasar Kormákur zuzendariaren lan hau.


Islandiaren kasuaz ikasten, erraustegia dela eta

“Antisistema” izateko inolako arriskurik ez duen erakundea da OECDa, Organisation for Economic Cooperation and Development. Argitaratzen duen txosten batean honako hau aurkitu daiteke, Islandiak bere erraustegiak itxi zituenekoa.


2016-05-09 | Gaizka Izagirre
‘Euskal balezaleen triskantza’ dokumentala maiatzaren 12tik aurrera ikusi ahalko da

Euskal balezaleen triskantza duela ia laurehun urte jazo zen hilketa ikertzea helburu duen dokumentala da. Txuri eta beltzik gabeko istorio bat, zuria esateko hamaika hitz dituen herrian.


2016-01-11 | Haritz Rodriguez
Islandia eta euskal baleazaleak: iraganera bidaia hamabost argazkitan

Islandian oraindik geratzen da euskal baleazaleen aztarnarik, baita duela 400 urteko triskantzaren oroimenik ere. Bertako buruzagi baten aginduz hil zituzten hainbat arrantzale euskaldun, eta erreportaje honetan kontatu dizugu gertaturikoa. Argazkion bidez iraganean atzera egin... [+]


2015-12-22 | Haritz Rodriguez
Islandia
Euskal baleazaleen lorratzean

1615ean Islandiara balea ehizatzera joandako euskaldunak sarraskitu zituzten bertako buruzagi baten aginduz. Lau mende geroago lurralde horietan barna bidaia egin du ARGIAk. Euskal baleazaleek uharte hartan izandako presentzia garrantzitsua bertatik bertara ezagutzeaz gain,... [+]


Islandiako lezioa

Sparrows ekoizpen txikia dela seinalatu dute eta egia da. Baina beste jolas dibertigarrietan ez bezala, zeluloidearekin zerikusia duen honetan tamainak ez du hainbeste inporta. Bost axola 320.000 hiztunek bakarrik darabilten hizkuntza batean errodatu izana ere.


Sjón (idazle islandiarra)
"Diruditena baino konplikatuagoak dira herri literaturako istorioak"

Solaskide atsegina da Sigurjón Birgir Sigurdsson, Sjón izenez ezagunagoa den idazle islandiarra. Pasazaite argitaletxeak euskaraz publikatu berri dion Argoren ezpala nobelaren aitzakian hitz egin dugu berarekin Donostian, San Telmo museoan hitzaldi bat eskaini... [+]


Eguneraketa berriak daude