Isilik egoteak zenbat balio du?


2020ko irailaren 03an - 08:34

Mendiari nahita su ematen diotenean, kalte ikaragarriak barneratzen ditu gizarteak, baina su-emaileak agertzen ez direnez, ezta erretakoa ikusi eta usaintzen, denbora gutxian ahaztu egiten ditu. Antzeko zerbait gertatzen da torturak salatzen direnean.

Publikoki torturak salatzen direnean, konturatzen gara, noraino barneratzen duen gizarteak, gai honi buruz, “sistemak” berak, abian jartzen duen iritzia. Horretarako erabiltzen ditu, esperientzia handiko ministro, zein sailburu, epaile eta “aditu” sorta, denak hedabide organikoen laguntzaz noski. Eta esan beharra dago, lortzen dute bere helburua.

Demokrazia espainiarrean –Euskal Herrian zer esanik ez– ez dago eta ez da izan torturarik. Hori da emaitza. Arrazoia axiomatikoa da, eta ikara emateko modukoa: “Ez dago torturarik, ezin direlako frogatu”.

Demokrazia anker honetan gauza harrigarri asko ikusi arren, bai Madrilen, baita Iruñean eta Gasteizen, asko ditugu oraindik ikusteko.

Francoren garaian ere torturak eta hilketak ez zegoen frogatzerik. Orduan ez, baina orain bai, “betiko” demokrata batzuk –ez denak– deitoratzen hasi berriak dira, Francoren aginteko sarraskia. Baina, beste asko ez, demagun Felipe González-GAL afera. Diotenez, atzera begiratzeak, demokrazia arriskuan jartzeko bidea omen. Nazkagarria ere ba da.

Ez gara gu bakarrak horrelako arazoetan murgildurik bizi garenak. “Irabazleen” arraza politiko unibertsala da eta beraien hastapen ideologikoak horrelako emaitzak dauzka. Hitlerren garaiko kontzentrazio eremuetan ere, gas kamerak, esterilizazioak, etab. ez zegoen frogatzerik. Komisio “neutral” bat ibili zen Alemanian, ikerketa egiten, suediar batek zuzendua. Ez zuen ezer aurkitu. Horregatik, Goebbelsek lasai arraio zioen; Hirugarren Reich-a kaltetzeko asmakizunak zirela, salaketa haiek.

"Orduan jakingo dugu gaur ezinezkoa dena; zergatik gure Herri txiki honetan, ehunka torturatu izanak ditugun, baina aldiz, torturatzaileak, bat bakarrik ez"

Baina halako batean (1945.urtean) armada sobietarrak, ez omen zen eta frogatzerik ez zegoen errealitate haiek, ez zeudenak, aurkitu zituen. Eta jakina, orduan bai, bazeuden.

Antzeko zerbait gertatuko da denbora gutxi barru, hemen Euskal Herrian. Orduan jakingo dugu gaur ezinezkoa dena; zergatik gure Herri txiki honetan, ehunka torturatu izanak ditugun, baina aldiz, torturatzaileak, bat bakarrik ez.

Galdera garbia da, agian Goebbels jaunak, Hitler eta Francok bezala ez zekien ezer? Gauza bera gertatu da F. González, J.A. Ardantza eta beste presidente guztiekin; inork ez zekien eta ez daki ezer.

Hamarkada batzuk geroago, telebistaren aurrean eseri eta denok “Holocaust” ikusi genuen. Frogatzerik ez zegoena, ikerketak ikusi es zuena. Hirugarren Reich-a kaltetzeko asmatu zen kalumnia, alegia.

Ustez denak dakigu, duguna eraberritzen dugunean, hura mantentzeko asmoekin egiten dugula. Horregatik demokrazia espainiarrean, Frankismoaren antzera, torturak frogatzea ukatzen duen legea, alderdi politiko “demokratikoen” bedeinkazio guztiekin emandakoa da.

Ez da hiritarra –tarteka bozka eskatzen zaion hori– torturari atea itxi behar diona eta torturarik egon ez dadin, daudenak argitu behar dituena. Estatuaren eta bere kolaboratzaileen lana da hori. Espetxeak eta tortura baitira demokraziaren “termometroa” . Legearen jiteak legegilearen eitea erakusten duen bezala, agerian husten du, Estatuaren benetako natura.

Demokraziaren oinarria, giza eskubideak eta elkarrizketa baldin badira, pertsona hamar egunez “desagertu” lezakeen Estatua ez da gizatasunaren Estatua. Beraz, zein demokrazia edo zein estatu da, herritarrak terrorismoaren erasotik defendatzearen izenean, torturatutako presoekin eta haien sufrikarioekin bat egiten ez duena? Zertarako defenditu, defenditzen ez gaituen demokrazia?

Espetxean, kanpokoen solidaritatea da hezur hautsiak eta haragi mailatuak poliki-poliki sendatzen dituena. Baina beste aldetik, beti garden, justu eta “baketsu” agertzen den zinismo hori da, presoaren gau hotzetan ezintasunen negarra eragiten duena. Amorrazioa eta etsipenaren iturri mikatza. Arima txikitzen duena. Eta azkenik, biolentzia sortzaile. Bai jauna, biolentzia sortzaile.

Bizitza espetxean luzea da. Tortura jasan duenak, azkenean, bere torturatzaileari baino gehiago, bere ezintasunean lagundu behar lioketen, baina gutxietsi egiten dutenak, gorrotatzera iritsiko da. “Betiko demokratak” eta betiko demokraten demokrazia.

Alderdi politiko eta hitzarmenen demokrazia. Hauteskunde eta Lege Biltzarraren demokrazia. Hainbeste urtez, boterearen gailurrean zigorgabetasun osoz, demokrazia usteltzen dabiltzan demokratak. Atzo tortura jasan zutenen kontura, gaur auhenka eginez, berak martiri irudietan agertzea lortu dutenak. Bere torturaren frogak eskatzen dizkiotenak, frogarik egotea, berek eragotzi eta gero.

Asko eta asko, ehunka dira. Nik gaur 1985eko azaroaren 26an, Guardia Zibilak atxilotu zuen Mikel Zabaltza daukat gogoan.

María Chivite Navascués baita Iñigo Urkullu Rentería, Nafarroa eta Euskadiko lehendakariak, gaur egun, ezin zarete gorde eta isilik egon.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Autonomia, urrats berria

EHBaik Autonomia estatutu baterako proposamena prestatu du, gure nazioaren burujabetza osorako bidean etapa gisa.


Ardi moztaileak

Uharteko artzain egunean azaldu zuten Euskal Herriak nazioarteko ardi mozketa txapelketatan aritzeko onarpena lortu duela. Ofizialtasuna Eskoziako 2023ko munduko txapelketan etorri zen, euskal moztaileek aurkeztutako dosierra eta bertan egindako defentsa bikainaren ondorioz... [+]


2024-12-11 | Itxaro Borda
Opari

Segur aski, gutariko gehienek jada erosiak dituzte, han eta hemen, Eguberrikari banatzeko opariak. Olentzeroren bisita gautar hori hitzordu handia baita, bereziki haurrentzat. Denak prestatzen dira urteko garai emankor horretarako: Bilbo sutan agertzen da, Gasteiz, Iruña... [+]


Ateratzeak, elkartasunaren zirkua eta alzheimer politikoa

Zerk harritu zintuen gehien kartzelatik atera zinenean? Galdetu didate maiz azken urte eta erdian.

Bilboko kaleak turista eta bi hankadun txakurrez lepo daudela ikusteak, adibidez? Edo egoera politikoaren aldaketak? Lehenengoak akitu eta amorratu nau, badago zer borrokatzen... [+]


Behar direlako tituluak

Benetan nahasia da euskara ikasteko dirulaguntzen kontu hori. Euskara ikasi nahi duen herritarrak leihatila bat baino gehiagotara jo beharko du egin nahi duen ikastaroa zenbat kostatuko zaion eta dirulaguntzak nondik, nola eta noiz lortuko dituen jakiteko. Oraindik ere dirua... [+]


Ez kontzeptuak

Hizkuntza matematikoa ondo ulertu eta interpretatzeak badu garrantzia ikasketa prozesuan; horixe esan ohi diegu guk geure ikasleei, bederen. Matematiken lengoaia unibertsala da, eta oro har, interpretaziorako errore marjina txikia izan ohi da. Nekez marraztuko genuke hiruki bat... [+]


Teknologia
Esaten dena...

Beharbada gizakion ahultasunetariko bat gehiengoari entzuteko eta kasu egiteko dugun joera da. Ziur gure espeziearen garapenaren ezaugarri garrantzitsua izan dela, eta beharrezkoa biziraupenerako. Baina digitalizazioarekin, dugun ezaugarri horrek zaurgarriagoak bilakatu... [+]


Materialismo histerikoa
Zatitzaileak

Bileretan denetarik elkartzen gara, eta bilerek berek nolakotzen gaituzte unean, bakoitzak bere rola izaten baitu, bere boteretxoa (edo haren falta), adina, bizitzako momentua. Baina beti-beti daude isiltzen direnak. Letek kantatzen zigun handitzean ikasiko genuela isilik... [+]


Emakumeak, herri indigenak eta natura: giza eskubideen aldeko borrokaren lehen lerroan

Gure eskubideak, gure etorkizuna, orain! lelopean, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunak 76 urteetako ondarea ospatzen du. Egunak mundu baketsuagoa, berdinzaleagoa eta jasangarriagoa eraikitzearen alde egitea du xede. Hala ere, aurrerapenak ospatzen diren bitartean, babesturik... [+]


Ikusezin

Tabernan zaude, barran, eskatu nahian. Mostradorean beste pertsona batzuk ere berdin. Laster izango da zure txanda, baina zuri tokatu arren, zerbitzariak ez dizu galdetu ea zer nahi duzun, salto egin dizu eta zure atzean etorri den gizona atenditu du. Ergel aurpegia geratu... [+]


2024-12-04 | Maialen Arteaga
Barruko zera honi

Barruan dudan zera honi idatzi nahiko nioke. Pandemiatik ia bost urte beteko dira, eta garai hartan gazteak ginenak hasi gara, gazte izaten jarraitzen badugu ere, bestelako espazio batzuetan orbitatzen. Etxebizitza, bizi proiektua, amatasuna, lana, osasuna... elkarrizketetako... [+]


2024-12-04 | Tere Maldonado
Biraka jarraitzen du gurpilak

Gogoratzen al duzue? Legebiltzarreko %90ak onartu zuen Hezkuntza Akordioa duela bi mende –barkatu, bi urte–. Ezkerraren biltzarkideen erreakzioa euforiaren eta neurriko gogobetetasunaren artean mugitu zen. Onarturiko dokumentuaren arabera, zentro pribatuek diru... [+]


2024-12-04 | Karmelo Landa
Durangok dakarrena

Egotea egitea da. Hala dio aurten Durangoko Azokak, eta egia da, azokaren beraren kasuan behintzat eta Euskal Herria aintzat hartuta. Dagoeneko 59. azoka da aurtengoa, eta urtero egote hutsak frogatzen du euskara, euskal kultura, euskal nazioa egiteko modua dela Durangoko... [+]


Eguneraketa berriak daude