Milaka euskaltzalek elkarrekin abiatu dute 23. Korrika, martxoaren 14ko eguzki epelean eta irribarre harroen babesean, hasiera ekitaldian AEK-ko koordinatzaile Ane Elordik aldarrikatu duen bezala. Irunen euskara Gipuzkoako beste hainbat hiritan baino baztertuagoa izan dela diote, “pasabideko hiri kosmopolita” izanik, baina ostegunean erakutsi dute euskal komunitatea indartsu dagoela. Mezu sekretudun lekukoa Irundik Hendaiarantz pasa dute, eta Santiago zubian ozen gogorarazi dute “mugarik ez” dituela nahi Euskal Herriak.
Ilusioa nabaria da San Juan plazan eta inguruko kaleetan. Beñat Alzaga Bidasoko AEK-ko arduradunak hunkituta dio “Irungo ekosistema euskaldunari” arnasa eman diola Korrika bertan hasteak, eta lehen kilometroa AEKideek egitea lanaren “aitortza” dela. Euskal Herriko hamaika txokotatik joandakoek ere Irun euskaltzalea ezagutzeko aukera izan dute, aurreiritziak albo batera utzita.
“¿Perdona? Yo el euskera no...” erantzun dio adineko emakume batek Gipuzkoa “barrualdetik” etorritako gazte bati, ekitaldia hastekotan zela. Korrika zer den justu-justu dakien beste irundar erdaldun bat ote? Uste ustelak uxatu dizkio andreak, castellano jatorrean: “Animatzera etorri gara, honelako gauzak babestu eta lagundu behar direlako”. Ilusioz daude 78 urteko bi andreak, “gerraosteko alabak”, eurei ukatu zieten hizkuntza aldarrikatzen, euren herrian.
Irunek Gipuzkoako beste herriekin zerikusirik ez duela argitu diote “barrualdeko” gipuzkoarrari, besteak beste, kanpoko jende asko lanera etorri zelako (funtzionarioak, aduanetako langileak, poliziak, guardia zibilak, Renfeko langileak...) eta bertako emakumeekin ezkondu; bi lagunek kontatu dutenez, euskaraz hitz egitea “gaizki ikusita” zegoen, eta bertakoek euskara galdu zuten kanpokoen mesedetan. Irun hiri “kosmopolita” bizi izan zutela diote, mugako herria izateak hori sortzen zuelako, baina aldi berean “pasabidean” egoteak hizkuntza galtzea ere azkartu zuela. Uste dute ez dela behar bezalako transmisioa egin, izan ere, "benetan gertatutakoa jakingo balute, hau ez litzateke eskuindarrez beteta egongo".
Bi andreak euskalduntzen saiatu diren arren (bata ama euskalduna zuena, bestea Gaztelatik etorria), ia 80 urterekin Korrika bezalakoak bultzatzearekin nahikoa dutela diote. Irungo bi euskaltzale Korrikako festan, gazteei lekukoa pasa dietenak, eta euskararen eta kulturaren transmisioa beharrezkotzat jotzen dituztenak. Lehen kilometroa bazterretik txalotu dute, eta furgonetako bozgorailuetatik entzuten den "Oihuka dezagun: harro Irun" leloa ez dute errepikatu, baina ondo ulertu bai.
Irundik Hendaiaranzko Santiago zubiko kilometroa urrunegi geratu zaie oinez gerturatzeko, baina oso ezagun dituzte aldarrikatutako mezuak: "Irun, harrera herria", "Mugarik ez", "Inor ez da ilegala". Joaldun, txalaparta eta Gure Eskuren ikurrin eta Nafarroako bandera artean zeharkatu dute zubia milaka lagunek. Muga horiek salatzeko eta migratzen duten pertsonen eskubideak defendatzeko “Hizkuntza mugarik ez” ekitaldia ere egin zuten AEK-k eta Irungo Harrera Sareak, Korrika hasteko egun batzuen faltan, eta Alzagak oroitu du “hunkigarria eta polita” izan zela. “Onartezina da azal koloreagatik zubia oztopo bihurtzea; zubiak pasabideak dira, kohesiorako egiturak”. Euskal Herria harrera herria dela erakutsi nahi izan dute Korrikan ere.
Irunen ostegun goizetik sartu dira Korrikako giroan, bertakoentzat egun berezia izan baita. Baina hilabetetako lanari “txapela jartzea” izan dela zehaztu du Alzagak. Euskara sustatzeko ekimen herrikoia Irundik hastea “apustua eta erronka” zela aurreratu zuten antolatzaileek, eta “aurreiritziak astintzeko” asmoa zutela. Agian, irundarrek eurek ere aurreiritzi eta konplexu ugari gainditu dituzte, ikusi baitute uste baino biziagoa dela hiriko euskaltzaleen komunitatea. Alzagak harro eta hunkituta baieztatu duenez, Korrika antolatzeak eragin du komunitatea “trinkotzea, jostea, ezagutzea eta elkarlan bideak irekitzea”: “Izugarria izan da ikustea jendea nola igo den olatura, eta aparretatik jaisteko asmorik ez dugu”.
Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak mezua lekukoan sartu eta olatura batzeko deia egin du: “Hurrengo hamaika egunetan harrotu Euskal Herria! Aurrera Korrika!”.
Ingurumen-inpaktuaren berri izateko eta, hurrengo edizioei begira emisioak murrizteko egin du azterketa Lander Crespo klima adituak. Garraioa izan zen Korrikako azken edizioan isurketa gehienen jatorria.
Bilboko Alde Zaharreko Korrika batzordeak auzoan egin zuten ekimen bat baimenik gabe antolatzeagatik udalaren 1.500 euroko isuna salatu du. Ekintza hau arau-hauste larritzat jo zuen udalak, eta auzokideek espazio publikoaren erabilera defendatu dute.
Irundik Baionara, ezin ezkutatuzkoa izan da 23. Korrikak eragindako harrotasuna. ‘Herri Harro’ leloak zentzua hartu duela ikusi dugu lekuko hartzaileen aurpegietan, eta atzetik euskararen alde oihuka aritu diren korrikalariengan. Bakoitzak bere gorputzetik eta bere... [+]
1.700.000 ikustaldi izan ditu EiTBren emanaldiak –Hamaika TBrenak gehitu behar zaizkio–. Pozik agertu dira AEKko arduradunak: “Inoizko Korrikarik erraldoi eta anbiziotsuena lortu dugu, herria harro egoteko modukoa”.
11 egunetan bizipen hunkigarri asko bizi dituela esan du Ane Elordik Euskadi Irratian. “Aje emozionala, bi urtetan egindako lana, kideak ondoan izanik, eskertza, babesa, Euskal Herri osoa Baionan elkartu da... Momentu oso bereziak bizi izan ditugu azken egunean”.
2.700 kilometro eginda, martxoaren 24arekin heldu da Korrikaren lekukoa Baionako Askatasun plazara, eta mezu sekretua irakurri du Garazi Arrulak. Egun osoko festa handia antolatu dute kultur eragileekin auzolanean: Ibil Bedi, Anje Duhalde, Xiberoots, txarangak,... [+]
43 urte igaro dira AEK-k lehenengo Korrika antolatu zuenetik 1980an. Lekukoak egindako ibilbideen, leloen, abestien eta omendutako pertsonen errepasoa jarraian.
Garazi Arrrula Ruiz izan da aurtengo Korrikaren mezugilea. Txalaparta argitaletxeko editorea da tafallarra. Baionan, milaka euskaltzaleren aurrean, esan du euskara ez dela "ez altxor, ez oroitarri, ez toponimia. Euskarak hegemonia hartzeaz ari gara". Eta gehitu du... [+]
AEKren mezua bertako kide Maider Heguyk eta Bixente Claveriek irakurri dute. Erakundeei “hizkuntza politika ausarta eta sendoa” eskatu diete eta ez “brilli-brillizko bilgarria”. Konpromiso eta baliabide gehiago eskatu dituzte. Gogorarazi dute oraindik... [+]
23. Korrika makina bat irudi esanguratsu egiten ari da, eta dagoeneko oso ohituta gaude jendetza ikustera "Harro Herri" leloaren atzetik korrika. Baina gauean zer pasatzen da? Larunbatetan ere, jendea festan dagoen bitartean, lekukoa norbaitek sostengatzen du. Nafarroa... [+]
Korrika egunez egun erakusten ari da pasatzen den txoko guztietan nola pizten duen harrotasun sentimendua, euskaldun izatearen harrotasunarena. Emozio horixe da, batik bat, euskara transmititzen jardun duten adineko pertsona horiena.