Irungo Harrera Sareak Lakaxita gaztetxeko kanpalekua ixtea erabaki du. Egunetako kontua da eta asteazkena baino lehen izan daiteke. Honekin batera aurreratu dute, Lakaxita gaztetxean biltzen diren pertsonak ez direla kalean geldituko.
Santano alkatearen bisitaren ondotik ez dute inolako konponbide edo konpromisorik lortu. Astelehenan bildutako instituzioen arteko mahaian ez zen inolako erabakirik hartu, Harrera Sareak Irungo eta Bidasoa eskualdeko herritarrei datozen egunetan adi egoteko deia zabaldu die.
Harresa Sareko Jon Arangurenekin solastu gara:
Albiste hau Euskal Irratiek zabaldu dute eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.
Ostiral arratsaldeko 15:00etan deportatuko dute Bilbotik Tangerrera doan hegaldi batean, EITBk informatu duenez. Espainiako Auzitegi Nazionalaren arabera, “gaur egun ez dago demandatzailearen bizitzarako edo osotasun fisikorako berehalako arrisku edo arrisku... [+]
Gizona Marokotik zetorren hegaldi batetik iritsi zen eta asiloa eskatu zuen, jazarritako ekintzaile politikoa zelako. Ukatu egin zioten eta gaur deportatu behar zuten, baina atzeratu egin dute. Abokatuek Auzitegi Nazionalaren aurrean aurkezturiko “erreguzko... [+]
Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak urteroko Marea Horia izeneko mobilizazioa egin du zapatuan, Plentzia eta Gorlizko hondartzetan. Horietan bildutako lagunek salatu dute mundu osoko milioika pertsonak, euren jatorrizko herrialdeak utzi eta Europara iritsi nahian,... [+]
Duela gutxi Bilboko Alde Zaharrean kale salmentan ari zirenen aurka Poliziak izandako esku-hartze “neurrigabe eta biolentoa” ikertzeko eta esku-hartze hori “legitimatu eta justifikatu” duen Amaia Arregi Segurtasun zinegotzia kargugabetzeko eskatu du... [+]
Migratuen eta arrazializatuen kolektiboek eta elkarri laguntzeko sareek eta kolektiboek gau osoko kontzentrazioa deitu dute ekainaren 8an Bilbo, Donostia, Gasteiz, Iruñea, Barakaldo, Irun eta Artean, harrera duina aldarrikatzeko.
Ongi Etorri Errefuxiatuak eta Mugak Zabalduz elkarteek ekimen bat abiatuko dute Euskal Herrira ekartzeko “baldintza oso ahuletan” dauden Greziako errefuxiatu kanpamenduetako haurrak. Nafarroako Parlamentuaren aurrean elkartu dira, exijitzeko ume horiei berme eta... [+]
Hilabete baino gehiago igaro da Ukraina eta Errusiaren arteko gerra hasi zenetik. Tarte horretan, milioika pertsonak ihes egin behar izan dute beren herrietatik biolentziatik ihesi. Hala, errefuxiatuen afera lehen lerroan jarri da berriro ere, eta horren inguruan gehiago... [+]
Hiritarron Harrera Sareak kalean lo egitera deitu ditu herritarrak, beste behin ere. Ondarretako La Sirena aterpetxea neguko egun guztietan ireki dezatela eskatzeko protesta gisa, zazpigarren aldiz elkartu dira asteazkenean, hilaren 24an, Gipuzkoa plazan, aldundiaren arkupeetan,... [+]
Urriaren 12an Ziburun trenak atzemandako lau lagunetatik bakarra atera da bizirik. Polizia judizialari zehaztu dio poliziaren kontrolak saihesteko zirela trenbidean.
Hiru sute izan dira uda honetan Hendaiako etorkinen atxikitze zentroan. “Amorruaren politikaren bukaera” eskatzen du etorkinen eskubideen alde dabilen elkarteak. Bizkitartean, zentrotik ateratzea erabaki du Cimadek, hori horrela, ez du bertatik laguntzarik eskainiko.
Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak antolatutako ekimenak helburu bikoitza dauka aurten: alde batetik, mundu osoan milioika pertsonek bizi duten errealitate gogorra agerian jartzea, eta, bestetik, gobernuei eta erakundeei nazioarteko itunetan jasotako giza eskubideak... [+]
Maiatzean, patera batean heldu zen Kanaria uharteetara. Frantziara gurutzatu nahi zuen familia kide batekin elkartzeko asmoz. Hiru hilabetetan, Gipuzkoa eta Lapurdiren arteko mugan hil den hirugarren pertsona da Coulibaly.
Malen Garmendiak bi urte daramatza Greziako Lesboseko migranteen errefuxiatu gunean lanean , ZAPOREAK gobernuz kanpoko elkartearekin.