Irungo bizilagunen borrokak fruituak eman ditu: Udalak ez ditu zuhaitzak moztuko

  • Iazko haize bortitzen ondorioz Irungo Artia auzoan hiru zuhaitz erori zirela-eta, kale horretako beste 47 ezki moztu nahi zituen Udalak, baina bestelako alternatiben alde hilabeteak borrokan daramate bizilagunek, eta Udalak azkenean iragarri du ez dituela zuhaitzak moztuko.


2020ko ekainaren 25ean - 15:08
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Ezkien defentsan auzotarrek sortu zuten Artiako Lagunak plataforma pozik dago Udalaren erabakiarekin, baina erne jarraituko dutela adierazi dute, besteak beste nabarmenduz ekaitzengatik eta mozketengatik falta diren ezkiak ordezkatu egin beharko lituzkeela Udalak. Gainera, Udalari egotzi diote gardentasunik gabe jokatu izana eta ez dute ahazten arrazoi justifikaturik gabe 47 ezki moztu nahi zituela: “Erabaki guztiz desorekatua”.

Bestalde, Arartekoaren bidez hainbat dokumentazio eskatu zioten Udalari Artiako Lagunek, eta oraindik ez dute dokumentazio hori jaso.

Ez moztu, bilatu alternatibak

Zuhaitzen egoera aztertzeko bigarren txosten bat iragarri du Irungo Udalak, eta ezkiak kontserbatzeko eta arriskua murrizteko neurriak hartuko dituztela jakinarazi du.

Moztu ordez, zuhaitzak egoki kimatzeko (“orain arte egin ez dena”) eta egonkortzeko eskatu zuten hasieratik Artiako Lagunek, haizeak bota ez ditzan. Ingurumenari eta auzoari berari ezkiek mesede handia egiten diotela argi dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ezkia
Irungo Udalak ez ditzan 47 zuhaitz moztu, borrokan jarraitzen dute bizilagunek

Iazko haize bortitzen ondorioz Irungo Artia auzoan hiru zuhaitz erori zirela-eta, kale horretako beste 47 ezki moztu nahi ditu Udalak, baina erabakia “guztiz desorekatua” dela eta alternatibak badirela sinetsita daude bizilagunak. “Zuhaitz hauek sasoi onean... [+]


2018-07-19 | Jakoba Errekondo
Lasaigarri

Lehen pasean soilik ikusten genituen, baina egun bizikide gero eta ugariagoak ditugun uso-tortoilen urruka eta urruma artean ari naiz. Belarrietako jolasa ezkien (Tilia spp.) azken loreen usainak janzten du. Ekaitzean, trumoi artean. Urtea gainbehera abiatu den seinale, eguna... [+]


2013-07-18 | Jakoba Errekondo
Ezki lorea

Matricaria chamomilla, larranbiloa etxeero da. Izango zen. Orain ere denetan balitz hobe bai. Noiz edo noiz urdaila baretu beharra izango da. Euskaldunon botikinean ezaguna behintzat bada, eta gure imaginariotik ez dugu erabat erauzi.

Botika kutxa horretan larranbiloak lagun... [+]


Eguneraketa berriak daude