300 pertsonatik gora –Ahotsa.info-ren kalkuluetan– bildu ziren larunbatean, 10, Noainen Hondakinen Makroinstalazioaren aurkako Koordinadorak deituta, Iruñerriko mankomunitateak Imarkoainen –Elorz bailara– eraiki asmo duen planta hirukoitzaren kontrako protesta azaltzera.
Antolatzaileek adierazi dute bailara bizigarri, iraunkor eta atsegin batean bizi nahi dutela, ez dutela onartzen Iruñerriaren ipurdi bihurtzea. Elortzibarrek dagoenekoz bertan dauzka aireportua, Pirinioetarako autobidea, A15 autobidea, Nafarroako Ubidea, Garraioaren Hiria eta trenbideak: "Orain gainera eskualdeko 360.000 biztanleen zaborrak ekarri nahi dizkigute. Aski da!".
Manifestazioan garbi utzi zuten beren nahia ez dela Iruñerriko Mankomunitateak instalazio berria beste leku batera eramatea: Koordinadoraren ustez hondakinak tratatzeko hiru instalazio berri eraikitzea "akats negargarri bat izan daiteke, urte askotarako galaraziko duena hiri hondakinen kudeaketa iraunkor, eraginkor eta Europako bezala Espainia eta Nafarroako legeak errespetatuko dituena".
Sustrai Erakuntzako kide Pablo Lorentek RRR Compañia ingurumen elkartearen webgunean azaldu duenez, Imarkoainen eraiki nahi duten instalazio handia funtseaz hiru planta ezberdinez osatuta egongo litzateke. Batetik, berezita –edukiontzi marroian– bildutako organikoa tratatuko duen konpost planta. Bigarrenik, edukiontzi horian bildutakotik bereizteko ontziak, beste gai birziklagarriak eta inerte birziklaezinak. Eta hirugarrenik, TMB Tratamendu Mekaniko Biologikorako planta bat, nahastuta bildutako zaborretako hondakin organikoak egonkortzeko.
Iruñerriak konpostatze planta bat behar duela onartzen du Lorentek berezi bildutako organikoarentzako. Ontzi arinen edukiontzi horiaren edukia bereizteko –birziklagarriak batera, birziklaezinak bestera– planta dagoenekoz badauka Mankomunitateak Gongoran, eta Koordinadorak salatzen duenez nahiko berria da, txukun funtzionatzen du eta oraindik hondakin gehiago tratatzeko ahalmena badauka; horrelako instalazioa mesprezatu eta berria eraikitzea diru xahuketa iruditzen zaie.
Bigarrenarekin batera hirugarren plantak dakar herritarrontzako arazorik handiena. Gaur Iruñerriak gaikako bilketan daukan tasa ahularekin –%17,1– TMB bat den eraikin garesti batek ez luke lortuko hartan sartutakoaren %5 baino gehiago probetxugarri izatea; nahastuta sartzen den organikoak ez du kalitaterik ematen ongarritzat erabiltzeko daraman kutsaduragatik eta biltegi batean laga behar izatera dago kondenatuta.
Bilketa on bat ezartzetik, hain zuzen, hasi beharko luke Iruñerriak Koordinadoraren esanetan. Organikoaren %78,7 zaborretan nahastuta botaz gero hortik ez dagoelako probetxuzko ezer ateratzerik ezta makinarik garestienarekin ere.
Larunbateko manifestazioaren amaierako ekitaldian antolatzaileek aipatu zuten hondakin planta berrien aferarekin nahastuta egon daitekeen beste gai bat ere: operazio inmobiliario bat, Ahotsa.info-k bildu duenez: "Mankomunitateak darabilen gardentasun eza eta inposizioa ere salatu zituzten, 'proiekturik gabe eta alternatiben azterketa ez tekniko eta ez ekonomikorik egin gabe' aritzea eta 'legeak eskatzen duen herritarren parte hartzerik gabe', zertarako eta makro planta batuk ezartzeko eta bide batez Nasuvinsari arazo bat konpontzeko".
Sustrai Erakuntzak urrian plazaratutako agiri batean salatzen zuen Imarkoaingo plantak erabaki eta ezartzeko prozedura: "Mankomunitateak Iruñerriko hondakin-planta erabakitzeko modu ilunaren aurrean".
Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.
Legearen arabera, erabiltzen ez diren zabortegi guztiek itxita eta zigilatuta egon beharko lukete 2008tik. Ekologistak Martxan taldea Eusko Legebiltzarrean izan da legea bete dadila eskatzeko: azaroaren 12an Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren batzordean... [+]
Atez atekoa oinarri, Arabako Errioxako Kuadrillan Kripan eta Eltziego herriek Araba osoko daturik onenak dituzte hondakinen gaikako bilketan eta horien birziklapenean, eta Europak ezarritako gutxienekoetara heltzen diren bakarrak dira. Laster, kuadrillako herri gehiagotara... [+]
Adimen artifizialak bost milioi tona hondakin elektroniko sortu ditzake 2030a baino lehen, Nature Computational Science aldizkariak argitaratu duen txosten baten arabera. Ikertzaileek ekonomia zirkularreko estrategia bat ezartzearen beharra nabarmendu dute.
Hondakinak tratatzeko Artaxoako plantara Zubietako erraustegitik milaka tona lixibiatu modu ilegalean eraman izanaz galdetu dio EH Bilduko parlamentari Mikel Oterok, Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburu Mikel Jauregiri. Iragan... [+]
Donostiako Udalak iragan osteguneko udalbatzarrean iragarri zuen moduan, zaborren tasa % 26,5 igoko du, 2025eko urtarriletik aurrera, Hondakinen 7/2022 Legeak horretara behartzen duela argudiatuta. Eguzkik, ordea, salatu du legea kostuei begira aplikatzen duela soilik, eta... [+]
Mikel Jauregi sailburuaren esanetan Eusko Jaurlaritzak ez du "inolako arau hausterik atzeman" Ekondakinek Zubietako erraustegitik Artaxoako zabortegira bidalitako lixibiatuetan. Hala, ez du sozietate publikoa zigortuko, Nafarroako Gobernuak eskatu bezala.
Zubietako erraustegitik Artaxoara eramaten zituzten lixibiatuengatik, Ekondakini zigor espedientea irekitzeko eskatu zion ekainean Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzari.
Berrerarabili, zaharberritu, konpondu, eraldatu… Behar duguna baina gehiagorekin bizi garelako agian…
Nafarroako Ecofert Sansoain enpresa itxita dago 20.000 tona hondakin toxiko legez kanpo jasotzeagatik Zubietako (Gipuzkoa) erraustegitik eta Tuterako (Nafarroa) Oleofat enpresatik.
Artaxoako Ecofert enpresara baimendu gabeko hondakinak eramateagatik, Zubietako Ekondakin enpresari zigor-espedientea abian jartzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailari. Jose Maria Aierdi Nafarroako Ingurumen kontseilariak jakinarazi duenez,... [+]
Maiatzaren 18an, larunbatez, Zubietako Erraustegiaren aurkako martxa antolatu du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak (EAM). Lasarte-Oriatik abiatuko da, Okendo plazatik 11:00etan.