Asteburuan Iruñeko Sanferminetan izandako sexu eraso larria salatu dute ehunka herritarrek astelehenean. Udaletxe Plazan egin dute elkarretaratzea Gora Iruñea eta Eraso Sexisten aurkako Emakumeen Plataformak deituta. Hainbat udal ordezkari ere han ziren.
“Intentsitate handiko sexu erasoa” salatu dute mobilizazioan. Uztailaren 9tik 10erako gauean, 19 urteko neska bat Alde Zaharreko lokal bateko komunean erasotu zuten hainbat mutilek. Publikatutako informazioen arabera, neskaren lagunek lortu zuten hura komunetik ateratzea, atea behartuta. Salaketa jarri du neskak eta ikerketa abian da.
Plataformak eta Gora Iruñea elkarteak adierazi dute ugariak direla Sanferminetan emakumeek jasaten dituzten erasoak, eta horiek guztiak salatzeko deia egin diete emakumeei: ukipenak, irainak, piropo sexistak, eraso fisikoak, nahiz begirada desegokiak, guztiek eredu berari erantzuten diotela salatu dute: “Muga hor dago. Emakumeok ez dugu zertan gustoko ez dugun ezer onartu”, adierazi du Zuriñe Altabe Plataformako kideak. “Ezetza ezetz da”, borobildu du.
Modu horretako erasoei erantzun soziala eman behar zaiela nabarmendu dute mobilizazioaren deitzaileek, “herritar guztien ardura baita bestelako jendarte eredu bat bultzatzea, indarkeria sexista gaitzetsiko duena eta emakumeok sufritzen ditugun erasoei erantzuna emango diona”.
Udaletxe Plazako elkarretaratzeaz gain, astelehen gauerdian, Alde Zaharreko tabernek ordu erdiz musika kendu dute erasoa salatzeko.
Honakoa dio Arartekoak argitaratu duen ikerlanak. Jarrera matxisten inguruko azterketak Euskadiko nerabe eta gazteetan jarri du fokua. Diskriminazio gehien gertatzen diren espazioak kalea eta sare sozialak dira.
Opariak erosteaz batik bat emakumeak arduratzen direla diote azterketek. Durangoko Azokan murgilduta eta Gabonak gertu, gai aproposa dirudi inkestek erakusten duten errealitateaz, gizonek jartzen dituzten aitzakiez eta emakumeek duten "zama mental ikusezina"... [+]
Haur literaturako pertsonaietan aniztasun falta dagoela eta estereotipo eta rol sexistak gehiegitan erreproduzitzen direla ondorioztatu du Parean elkarteak, azterketa egin ostean. Sustraietatik eraldatuz dokumentala atera du orain, ikerketaren emaitzak, ipuin gomendioak eta haur... [+]
Zumaiako Mugimendu Feministak jakin duenez, txosnagunean bi eraso sexista izan dira, eta taberna batean eraso homofoboa. Elkarretaratzea egingo dute asteartean, 19:00etan.
Jostailuen interneteko iragarkiek genero rol eta estereotipo gehiago erreproduzitzen dituzte, telebistako iragarkiek baino. Hori da Kataluniako Ikus-entzunezkoen Kontseiluak egin duen txostenaren ondorioetako bat. Hamar estereotipo errepikatuenak zerrendatu dituzte, horien... [+]
Naiara Vink EHUko ikerlariaren doktoretza tesiak agerian utzi du Espainiako Estatuko emakumezko berriemaile eta aurkezleek bizi duten presio estetiko sexista. Zein da egoera Euskal Telebistan eta nola irauli daiteke? Sei euskal kazetariri bota diegu galdera.
Eta zuk, txikitxo, honetan [kirol zehatz batean] jokatzen duzu?”. Horixe galdetu zion irakasleak nazioarteko emakume jokalari bati, gizonez betetako entrenatzaileen formakuntza-saioan. Esaldiaren paternalismoaz mintza ninteke, edo maila hartako kirolari hori bere esparruan... [+]
Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiak Diskriminazioa eta aniztasuna EAEn ikerlana argitaratu du. Bertan agertzen diren datu ugarien artean, bat hauxe: azken urtean pairatutako diskriminazioetan, gehien agertu direnak adinari eta desgaitasunei lotutakoak izan dira. Grafikoan... [+]
Aita sinpatikoak izeneko zutabe bat argitaratu zenuen aldizkari honetan bertan, duela ia hamahiru urte. Eta, nolabait, haren segidakoa izan daiteke orain idazten hasi zaren beste hau: Seme sinpatikoak. Oraingoan, arestiko izenburuak agertzen duenez, semearen roletik ari zara,... [+]
Mendekotasunen bat duten emakumeek askotan ez dute tratamenduetara jotzen, zigor soziala saihesteko. Eta tratamendua hasten duten emakumeen erdiek sentitu izan dute uzteko gogoa, batez ere gizonez osatutako taldeetan konfiantza falta sentitzen dutelako eta askotan jarrera... [+]
Ikasgela bateko gazteek egindako gogoeta institutu guztira zabaldu eta azkenean ikastetxe guztiak egin du bat aldarrikapenarekin: gonaz jantzita agertu dira Oñatiko neska-mutilak, arropak ez duelako generorik. Goienak kontatu duenez, elkartasuna adierazi nahi izan diote... [+]
15 urteko mutil bilbotarrak aspaldiko desioa bete zuen urriaren 27an: eskolara gona jantzita joatera ausartu zen, baina ikaskideen irainak jasateaz gain, hirugarren ordurako ikastetxeko psikologora bidali zuen irakasleak. Psikologoak, ikasleari galdetu ostean bere burua mutil... [+]