Alarma egoera arautzen duen errege dekretuak agintzen du etxegabetze prozedurak eten egin behar direla.
Udaltzaingoak Iruñeko Kale Nagusiko etxebizitza bloke bateko bost familia etxetik atera zituen asteartean. Etxebizitzako sei etxebizitzetatik bost okupatuta zituzten, eta, haiek esandakoaren arabera, duela bi hilabetetik zeuden han. Etxegabetzea eguerdiko 12:00ak aldera hasi zen, eta arratsaldeko 17:00ak ingurura arte luzatu zen. Denbora horretan, etxean bizitzen ari zirenek euren gauzak jaso ahal izan zituzten.
Eraikina okupatzen zuten pertsonek ziurtatu zuten duela astebete inguru polizia han izan zela, identifikatu egin zituela, eta alarma egoera amaitu arte han gera zitezkeela esan ziela. Asteartean, ordea, polizia itzuli egin zen, eraikina husteko.
Navarra Sumak udalaren ohar batean adierazi duenez, okupazioa aste honetako astelehen gauean egin zuten; eraikinean zeuden pertsonek, ordea, ia bi hilabete zeramatzatela esan zuten.
Espainiako Gobernuak onartu zuen errege dekretuak etxegabetzeak geldiarazten ditu alarma egoera amaitu eta sei hilabetera arte. Hipotekak Kaltetutakoen Plataformatik salatu dute, okupazio data edozein dela ere, pertsona bat etxebizitza batetik ateratzea etxegabetze bat dela, eta kritikatu dute etxegabetzea espediente administratibo baten edo espediente judizial baten tramitaziorik gabe gertatu dela, errege dekretuari kasurik egin gabe.
Mikel Buil, Ahal Dugu-k parlamentuan duen bozeramaileak ere, etxegabetzea kritikatu du: "lotsagarritzat" hartu du, eta erabakia "erabat gaitzesten" duela adierazi du.
Etxera itzuli ahal izan diren arren, joan den azaroan kaleratu zuten Astrabuduko familia berriz ere arriskuan dago. Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatuak salatu du mailegu-enpresa berriz ere saiatzen ari dela kanporatzea gauzatzen, oraingoan, desokupazio-enpresa bat... [+]
Azken egunak garrantzi handikoak izan dira Bartzelonan, etxebizitzaren aldeko mugimenduarentzat eta espekulatzaileen aurkako borrokarentzat. Urtarrilaren 28an, polizia-armada batek Raval auzoko Massana Zaharrari [zentro sozial okupatua] eraso egin zion goizaldean, aurrez abisatu... [+]
Lau urte eta erdira arteko kartzela-zigorrak eta 25.000 eurorainoko isunak eskatzen dituzte auzipetuentzat. Duela lau urte, etxe-kaleratze bat gelditzen saiatu ziren Herrandarren kalean.
70 urteko emakume bat eta bere biloba bota zituzten euren etxetik, baina hura bereganatu dute berriz. Etxea defendatzeko konpromisoa azaldu du Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak.
Genero-indarkeriaren biktima den emakume bat eta haren bost seme-alabak, horietatik hiru hemezortzi urte beherakoak, etxetik bota nahi izan dituzte ostegunean. Erabakia aurrera eramateko baldintzarik ez zegoela argudiatuta ez dute kaleratzea burutu, baina beste data bat... [+]
Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, gizarte-zerbitzuek ez dute bestelako aukerarik eskaini, kaltetuak eskaera bat baino gehiago egin badu ere. “Legearen, erasotzailearen eta erakundeen aurrean” emakume horrek pairatzen duen erabateko babesgabetasuna... [+]
Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.
Auzoko familia bat etxea galtzeko arriskuan dagoela salatu du Berriozarreko Hipotekak Kaltetuen plataformak, hipoteka 600 eurotik 1.150 eurora igo eta gero. Familiarentzako irtenbide bat eskatu du plataformak.
Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]
Palestinatik aberriratu eta urtebetera, Espainiako Gobernuak jakinarazi du familien harrera programa ez duela gehiago finantzatuko eta aterpetxe eta hostaletako egonaldia abenduaren 31n etengo diela. Urtarriletik aurrera Gasteizko Udalak Gazako bost familien ostatuaren gastuak... [+]
Lau hilabeteko eta lau urteko bi ume dituen familia bat etxetik bota dute astelehen goizean Bilbon. AZET Etxebizitza Sindikatua azken egunotan etxegabetzea bide judizialetik geldiarazten saiatu bada ere, astelehen goizean bota ditu poliziak etxetik. Manifestazioa deitu dute... [+]
Polizia etxegabetzea geratu nahi zituzten herritarren aurka oldartu da eta hainbat lagun zauritu ditu. Azkenean, etxegabetzea atzeratu duela jakinarazi du epaitegiak.
Enplegua izanik ere hipoteka ordaindu ezin dutelako Laboral Kutxak etxegabetuko dituela salatu du Auzoan Bizik. Ostegun goizean "erresistentzia” egitera deitu du etxebizitza sareak.
Mailegu enpresa batek emakumeari "iruzur" egin diola salatu du Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, eta mobilizatzeko deia egin du Astrabuduako etxegabetzea gelditzeko. 10:30ean agertu dira segizio judiziala eta Ertzaintza etxegabetzea gauzatzeko,... [+]