Irailaren 2tik 12ra egingo den Iruñeko Hipika Saria Nafarroako hipikaren historian inoiz antolatu den ekitaldirik jendetsuena izango dela iragarri dute.
Ziudadelan izango da ekitaldia, Iturramako sarbidearen ondoan. Horretarako gunea prestatzen hasi dira egunotan, lurra hondarrez estaliz. Ekitaldiak hiriburura 2.000 lagun erakarriko dituela aurreikusi du udalak, eta sariak Espainiako estatuko hipikako zirkuituan garrantzia izango duela azpimarratu du. Horrela, hipikak Iruñean izan duen tradizioa berreskuratu nahi dute, eta hiriko ondare “turistiko eta kulturala” hedatu.
200.000 euroko aurrekontua dute antolatzaileek, eta horietatik 35.000 jarriko ditu Iruñeko udalak. Geratzen den dirua nork jarriko duen, ordea, ez du esan nahi izan Enrique Maya alkateak. Herritarren artean eta udaleko oposizioan zalantzak sortu ditu asmoak. EH Bilduk sariari buruzko informazioa ezkutatzea egotzi dio udal gobernuari, egindako galderei erantzun ez edo epez kanpo erantzuten diela esanez.
Koalizioak azpimarratu duenez, «berdeguneak dituen espazio publiko batean eta Iruñeko harresiak bezalako kultura-ondare babestua protagonista duen esparru batean horrelako kirol-ekitaldi handi bat antolatzeko, Lorategi Zerbitzuaren aldeko txostena behar da, gutxienez, eta Vianako Printzea Erakundeari aldez aurretik kontsulta egin behar zaio harresitutako multzoan izan dezakeen eraginari buruz».
Euskalerria Irratiak jaso duenez, Iruñeko Udaleko Hirigintza zinegotzia Nafarroako hipika Federazioko kidea da, eta UPNko zinegotzi ohi eta parlamentari ohi bat, Amaia Otamendi, arduratzen ari da proiektuaz.
Asteazkenean informazioa ezkutatzen ari dela ukatu zuen Mayak EH Bilduren salaketari erantzunez, baina ez zuen sariaren babesleen inguruko informaziorik eman: “Hasieratik daki jende guztiak hipika lehiaketa hori egingo dela”.
Israelgo Estatuko saskibaloi taldeak ostiralean jokatuko du Gasteizen, eta mobilizatzera deitu du Palestinarekin Elkartasunak.
Iñigo Cabacas Herri Harmaila taldea eta Athleticen arteko harremana nahaspilatuta dago azkenaldian. Iñigo Cabacas Herri Harmailako Iñigorekin hitz egiteko aukera izan dugu astelehenean.
Saskibaloi talde israeldarraren eta Baskoniaren arteko lehia bertan behera uztea exijitzeko manifestua aurkeztu du Palestinaren aldeko mugimenduak. Euskal Herriko 40 saskibaloi klub, talde zein Baskoniako zaletuen taldek, kirol munduko 91 pertsona ezagunek eta Gasteizko 65... [+]
Kirol klub batean aritu nahi duen haurrak ez duela zertan Eskola Kirola egin dioen epaiari helegitea jarriko dio orain Gipuzkoako Diputazioak. Umeak nahi duen kirola aukeratzeko askatasuna batetik, helburu hezitzaile eta integratzaileak bultzatzen dituen eredua bestetik,... [+]
Euskal selekzioaren ofizialtasuna lortzera bidean urratsa eman du Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak, Euskadiko Federazioa eskubide osoko kide izatea onartuta. “Lorpen historikoa da”, zioen Euskadikoak pasa den abenduaren 28an, baina zuhurtziaz mintzo zen,... [+]
Lapurdiko Makean egin du Euskal Selekzioa Orain elkarteak lehenengo biltzar nagusia. Iazko udan Frantziako selekzioarekin jokatzeari uko egin ziotela iragarri zuten Ipar Euskal Herriko hamabost pilotarik osatzen dute gaur gaurkoz ekimena, zeinak helburu duen, besteak beste,... [+]
Euskadiko Selekzioa lortzea, ezbairik gabe, lorpen historikoa izan da. Baina horretan geratzen bada, euskaldun askorentzat –ni barne, nafarra bainaiz– egunik ilunena eta tristeena izango da. Lehenengo egunetako poza eta berotasuna gozatu ondoren, itzul gaitezen... [+]
Hainbeste urte borrokan horren atzetik ibili ondoren, 34 urte, hain zuzen, oso pozik gaude orain egun batzuk, abenduaren 28an Inuzente egunean, Iruñean, Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak antolatu zuen batzarrean hartu zen erabakiagatik. Zeren ondo bidean,... [+]
Otsailaren 7an, Maccabi Tel Aviv taldeak Baskoniaren aurkako partida jokatzeko asmoa du Gasteizen. Palestinarekin Elkartasuna Plataformak salatu du Israelek kultur eta kirol ekimenak palestinarren aurkako krimenak estaltzeko erabiltzen dituela. Aurpegi zuriketaren aurka,... [+]
2002an ikusi zituen lehenengoz hamaika emakume kamiseta zuri-gorriarekin San Mamesen. Bere ametsa egia bihurtzeko aukerak errealak zirela ulertu zuen Garazi Muruak. Athleticeko nesken taldeko kapitaina izatera iritsi zen, baina lesio batek behar baino lehen ekarri dio... [+]
Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]
Donostian 2024ko martxoan jokatutako futbol partiduaren aurretik Ertzaintzak egindako kargetan, Amaya Zabarte zaleaz gain bigarren pertsona bat zauritu zuten, ustez foam pilota batekin begian jota. Orain, kasu hori ere ikertzeko agindu du Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak.
Espainiako Federazioak salatu du ez zaiola parte hartzen utzi iragan asteburuko Nazioarteko Pilota Federazioaren biltzar nagusian, eta hori “bidegabekeria” dela. Biltzar hartan onartu zuten, bozketan, Euskadiko federazioa nazioartekoaren eskubide osoko kide gisa... [+]
Bizilagunekin plataformak gogor kritikatu du Donostia 2030eko munduko futbol txapelketaren egoitzetako bat izatea, Marokok, Portugalek eta Espainiak antolatuko duten edizioan. “Hiria munduko mapan kokatzea” eta “lehen mailako kirol ikuskizuna herritarrei... [+]
Euskadiko Euskal Pilota Federazioa eskubide osoko kide izatea onartu du Nazioarteko Pilota Federazioak, larunbatean Iruñean egindako batzarrean. Ofizialtasuna lortzeko bidean urrats handia da, "lorpen historikoa", Euskadiko Federazioak adierazi duenez, baina... [+]