Iruñeko hilketa matxista salatzeko elkarretaratze jendetsuak egin dituzte

  • 51 urteko gizonezko bat epailearen aurretik igaroko da astelehen honetan, 47 urteko emakume bat labankadaz hiltzea egotzita. Larunbatean izan zen hilketa, Iruñeko Anayak tabernan; bertako bazkide eta bikote ziren gizona eta emakumea. Astelehen arratsaldean beste hilketa bat oroitzeko elkartuko dira Iruñean: 15 urte beteko dira sanferminetan Diego Yllanesek Nagore Laffage hil zuenetik.

Emakumeen Mundu Martxak deituta elkarretaratzea egin zuten igandean urteko laugarren hilketa matxista salatzeko. Argazkia: Ahotsa.info.

2023ko uztailaren 03an - 11:52
Azken eguneraketa: 14:58

2023an lau emakume hil dituzte Euskal Herrian genero indarkeriari lotuta. 2003an zenbaketa egiten hasi zirenetik, 121 emakumezko. Azkena larunbatean izan zen, Iruñeko Ermitagaña auzoko Anayak tabernan. 51 urteko gizon batek bere burua entregatu zuen udaltzaingoan, eta aitortu zuen eztabaida baten ostean bere bikotekide eta tabernako bazkide zen 47 urteko emakumea hil zuela, labankadaz. Andrearen gorpuak arma zuriaren zauriak zituen. Astelehenean deklaratuko du gizonak Iruñeko Instrukziozko 3. Epaitegian, baina aurreratu dute hilketa matxista leporatzen diotela. Sekretupean dago sumarioa.

Elkarretaratze jendetsuak egin dituzte hilketa matxista gaitzesteko. Astelehenean minutu bateko isilunea egin dute Nafarroako Parlamentuan, 12:00etan. Emakumeen Mundu Martxak deituta, igande arratsaldean Iruñeko udaletxe aurrean ehunka lagun bildu ziren hilketa salatzeko, “Emakumeon kontrako indarkeriarik ez” lelopean, eta “nazkatuta” daudela errepikatu zuten. 47 urteko andrearen familiari elkartasuna adierazi zioten, tartean hildakoaren lau seme-alabei. “Indarkeriarik gabeko bizitzak aldarrikatzen ditugu, bizitza duinak. Sistema hau iraultzeko borrokan jarraituko dugu, feminismoak sistema patriarkala suntsitzen duen arte”, azpimarratu du Emakumeen Mundu Martxak. Larunbat iluntzean, berriz, Itaia Iruñerriak antolatu zuen elkarretaratzea, hilketa gaitzesteko.

Igande goizean instituzioek deituta egin zuten elkarretaratzea, eta Iruñeko Udalak eta Nafarroako Gobernuak indarkeria matxista salatu zuten. Erakundeek jakinarazi dute emakumeen aurkako indarkeria gelditzeko lanean jarraituko dutela.

Nagore Laffageren hilketatik 15 urte

Beste hilketa matxista batengatik elkarretaratzea egingo dute astelehenean, 19:00etan Iruñeko Vinculo Plazan.Astelehen Lilak elkarteak deitu du, eta “Beragatik, denentzat, justizia eta ordaina. Haien ahotsak gara. Beste bat ere ez!” lelopean Nagore Laffage oroitzeko elkartuko dira. Uztailaren 7an 15 urte beteko dira Jose Diego Yllanesek 20 urteko emakumea hil zuenetik.

Orduan Yllanesek 27 urte zituen, eta mediku psikiatra zen. 2008ko sanferminetan Iruñeko Iturrama auzoko etxebizitza batean hil zuen Laffage, gizonarekin sexu-harremanak izateari uko egin ostean. Egun berean atxilotu zuten gizona, eta onartu zuen berak hil zuela. 12 urte eta erdiko espetxe-zigorra ezarri zioten; 2018an baldintzapean aske geratu zen, arlo pribatuan lan egiteko baimenarekin, Eitbk gogorarazi duenez. 2020tik aske dago baldintzarik gabe.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
2025-01-28 | Julene Flamarique
Nafarroako Emakume Gazteen kontrako Sexu Indarkeriari buruzko I. Azterketa
Erradikalizatzen ari den matxismoari aurre egiteko fokua gizonengan jartzea proposatu dute

Sexu-erasotzaile gehienak biktimaren inguru sozialekoak direla eta “kaleko bortxatzaile mamuaren ideiatik” aldendu beharra dagoela nabarmendu du Nafarroako Emakume Gazteen kontrako Sexu Indarkeriari buruzko I. Azterketak. Ikerketak gazteengan jarri du arreta,... [+]


2025-01-24 | Julene Flamarique
Genero indarkeriaren biktima den emakume baten eta haren bost alaba-semeen etxegabetzea salatu dute Burlatan

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, gizarte-zerbitzuek ez dute bestelako aukerarik eskaini, kaltetuak eskaera bat baino gehiago egin badu ere. “Legearen, erasotzailearen eta erakundeen aurrean” emakume horrek pairatzen duen erabateko babesgabetasuna... [+]


2025-01-23 | Euskal Irratiak
Erizainen erdiak genero eta sexu indarkeria jasaten du lanean

Bi erizainetatik batek lanean eraso sexistak jasaten dituela azalerazi du Erizainen Ordenak joan den urte bukaeran egin ikerketak. 21.000 erizainek ihardetsi dute, sektore pribatu, publiko eta liberaletik. Hauetan 2.500 gizonak dira.


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


2025-01-14 | Leire Ibar
Gernikako mugimendu feministak salatzailea babestu du Mario Lópezen aurkako epaiketaren lehen egunean

Gernikako saskibaloi taldeko entrenatzaile ohiaren aurkako epaiketa hasi da astearte honetan Bizkaiko Auzitegian. Fiskaltzak 14 urteko espetxe eskaera egin du, eta akusazio partikularrak hamazortzikoa, sexu abusuak leporatuta. Lópezen defentsak adierazi du entrenatzaile... [+]


Instagrameko ‘Denuncias Euskal Herria’ kontuak sexu erasoen ia 500 testigantza jaso ditu azarotik

Indarkeria matxistari buruzko testigantzak jasotzeko Instagram kontua 2024ko azaroan jarri zuen abian emakume talde anonimo batek. Espainiako Estatuan Cristina Fallarás kazetariak abiatutako #Cuentalo egitasmoan oinarritu dira. Emakumeek, testigantza anonimoen bidez,... [+]


2025-01-13 | ARGIA
Gernikako entrenatzaile ohiaren aurkako epaiketa asteartean hasiko da

Fiskaltzak hamalau urteko espetxe zigorra eskatu du Mario López saskibaloi entrenatzaile ohiarentzat. Akusazio partikularrak hemezortzi urtekoa eskatu du. Gernika-Lumoko Sare Feministak elkarretaratzea deitu du Bilboko epaitegi aurrean. Lópezi 1998 eta 2001 artean... [+]


2025-01-07 | Leire Ibar
Barakaldoko hilketa matxista salatzeko asteartean mobilizazioak antolatu dituzte

84 urteko andrea erail zuen bere semeak urtarrilaren 3an euren etxebizitzan. Kolpeka hil zuela azaldu dute zenbait iturrik. Astearte arratsaldean egingo dira elkarretaratzeak Barakaldon eta Euskal Herriko lau hiriburutan.


2025-01-03 | ARGIA
Surf irakasle batentzat 85 urteko kartzela zigor-eskaera, adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik

Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.


2024-12-31 | ARGIA
Zarautzen terapia kontsulta duen gizon bat atxilotu dute, emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita

Getariako etxebizitza batean egin dio eraso, Segurtasun Sailaren arabera. Emakumea astero joaten zen terapia naturaleko kontsultara, eta Ertzaintza ikertzen ari da ea antzeko ekintzen biktima gehiago dauden.


2024-12-31 | Julene Flamarique
Akusazioak hemezortzi urteko espetxe-zigorra eskatu du Mario Lopez Gernikako entrenatzaile ohiarentzat

Sexu erasoak 1998an hasi ziren, biktimak 13 urte zituenean. 2003an kluba utzi bazuen ere, emakumeak iaz salatu zituen sexu erasoak, Mario Lopezek taldeko entrenatzaile gisa jarraitzen zuela. Orain 18 urteko espetxe-zigorra eskatzen du akusazioak, fiskaltzak baino lau urte... [+]


2024-12-27 | ARGIA
Gutxienez 5.212 eraso matxista salatu dituzte aurten EAEn, iaz baino %8 gehiago

2024ko azarora bitarte 683 sexu eraso salatu dituzte, iaz baino %16,7 gehiago, Emakunderen arabera. Familia barruko indarkeria salatu duten emakumeen kopurua ere handitu da (975 izan dira), baita bikotekide edo bikotekide ohiek egindakoa ere (3.554).


2024-12-23 | Julene Flamarique
Emakumeak nola bortxatu aholkuak partekatzeko 70.000 partaideko Telegram kanal bat atzeman dute Alemanian

Mundu osoko 70.000 gizonek baino gehiagok hartzen dute parte emakumeak nola drogatu eta bortxatu hitz egiteko txat-talde batean. Alemaniako ARD irrati publikoko bi kazetarik egin dute ikerketa urtebetez eta erakutsi dute kasu batzuetan biktimak bikotekideak, arrebak eta amak... [+]


Gizon bati espetxe zigorra ezarri diote, Donostian emakume bat bortxatzen saiatzeagatik

Gipuzkoako Auzitegiak urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri dio gizon bati, emakume bat bortxatzen saiatzeagatik. Epaiketa asteazkenean egin zuten, eta, hasi aurretik, gizonak gertakariak onartu eta akordioa erdietsi zuen Fiskaltzarekin eta akusazio partikularrarekin, zigorra... [+]


Eguneraketa berriak daude