Iruñeko finala eta borroka ederren ordua

  • Txapeldunaren azken agurra bularrean kolpeka, bertsozalea bakarrik doa kotxera bidean. Sentsazio arraroak, berriak ditu eztarrian korapilatuta. Atea ixtearekin bat, orain bai, orain lasai askatuko du negarra.

Argazkia: Dani Blanco - ARGIA

2022ko abenduaren 21ean - 14:48

5 ordu lehenago Nafarroa Arenan, 13.000 lagunen artean, bat.

16:00 PM

Ainhoa Urienen artikulua irakurriz bazkaldu du bertsozaleak. Ez da ohikoa beregan, baina gosetuta altxa da mahaitik. Gustatu zaio eskaini diotena; osagai guztiak bazituen; gazitik eta gozotik, neurrian; mimoz aurkeztu zaizkiola zalantzarik ez du, baina, egiari zor, ez du erabat ase. Zerbait berriaren gose eta egarri zen. Gaiez aldatuta, ondo bazkaldu du.

16:45 PM

Kafearekin, iritziak trukatzeko beharra sentitu du. Bere txanda iritsitakoan, lehia parekatua ikusten duela esan du, txirrindulariekin konparaketa xixtrin bat eginez: zortziak tropelean irudikatu ditu, Lujanbio buruan, tiraka; atzetik Sustrai, Alaia, Beñat, Amets eta Aitor, haize-babesean; Nerea, gomarena eginda, faboritoen taldera batuta; eta Joanes aise, pasatako lekuan irribarrez zaleak agurtuz. Estua izango da etapa amaiera.

16:59 PM

Enbata dator. Olatuak iritsi dira Nafarroa Arenara. Txalo-aparren artean igo dira oholtzara 8 protagonistak, arratsaldeko saioari hasiera ematera. Hamarreko txikian Maialen, Beñat eta, batez ere, Amets nabarmendu dira. Lehertuko ote da ekaitza?

17:45 PM

Zirto eta kolpeen faltan, bertsozaleak puntukako-saioak baliatu ditu, diskrezio osoz, Munduko Kopako finalean Frantzia eta Argentina berdinduta doazela jakiteko. Iruñean ere bakarkako bertso-jaurtiketek erabakiko dute sailkapena.

18:25 PM

Bera altxa denean, bertsozaleak zuzen eseri eta arreta zorroztu du. Maialen Lujanbioren txanda da. Ezagutzen du betarte hori. Egun osoa besteen etxeak garbitzen aritzen den langilearen larrutik kantatu dituen hiru harribitxietatik bigarrenak, bereziki, buruz ikasi beharreko bertsoaldien zerrendan beste sorta bat gehitu dio: “Errekaduak eginda gero/nire etxea zeratzen eskubideak borrokatzeko/astirik ez zait geratzen.” Orotariko gai sozialak gailentzen ari diren final honetan, buruz-burukorako bi txarteletatik lehenak jabea baduela uste du bertsozaleak. Besteak… ai! Besteak ez.

18:58 PM

Bertsozaleak diskrezioz jakin du Argentinak irabazi duela finala penalti-jaurtiketen txandan. Bitartean, bertsozaleak ez du argi nork jokatuko duen buruz-burukoa Hitzen Munduko Txapelketan. Ipurdi adina iritzi daude bere inguruan.

19:12 PM

Hauek dira buruz-burukoan kantatuko duten bi bertsolariak: Amets Arzallus Antia eta Maialen Lujanbio Zugasti!”. Ipurdi guztiek zuloa eta bertsozaleak buruari hazka egin dio, 5 minutu lehenago egin duen kiniela gogoan. Zer arraio? pentsatu du, gozatzera etorri gara. Hasi bedi finala.

19:29 PM

Bertsozalearen espektatibak luzaz gainditu ditu azken ordu-laurdenak, hala  seiko motzean, nola zortziko txikian, bapateko bertsolaritzak zenbat gozarazi dezakeen gogorarazi baitiote bi bertsolari kuttunek. Bi lotsati kronikoren gaiarekin abestutakoak nekez gaindi zitezkeela uste bazuen ere, erratu da: zortziko txikian lehertu da erabat plaza.

Gaiak hala aginduta, Amets Arzallus aktoreari Maialen Lujanbiorena egitea egokitu zaio hernaniarrari buruzko film biografikoan. Antologikoa izan da bien arteko tiki-taka: “Kortxo puntakin eman/metxeroakin su/betartea pixka bat/belztu beharko duzu” bota dio lehena Maialenek; “R- ea egiteko, zure antzekoa/nahita hautatu naute/iparraldekoa” erantzun Ametsek, bere bertsio onenean; eta Lujanbioren azken ideiak (“ilea dugu juxtu/kontrako tokian”) erabat lehertu du plaza igande honetan estreinako aldiz.

19:48 PM

Dotore amaitu ditu buruz-buruko lanak Arzallusek, eta oholtzara dator erreplika ematera, Lujanbio. Ondobidean berea behar luke txapelak, eta bertsozaleak, hernaniarraren azken proposamenean, azken 3 bertso puntuagarrietan jarri du arreta.

“Ez dago B planik”.

19:58 PM

(…) Bertsozalea ez da ezer idazteko gai.

19:59 PM

Entzun dituen 3 bakarkako bertsoei buelta eman ezinik jarraitzen du bertsozaleak. Ez dira bertsoak soilik. Soiltasunetik eta epikaren gabeziatik eraikitako ideiek iradoki diote hau izan litekeela susmatzen zuen ziklo berri baten, bertsokera berri baten, mundu-ikuskera, gutasun berri eta berritu baten jaiotza. Hausnarrean harrapatu du…

20:08 PM

… “Txapelduna, Maialen Lujanbio Zugasti!”…

Txaloka eta zutik, adimenak lainotuta, lehengo pentsamenduetara erori da. Lujanbioren puntu bakoitzean eskema zaharren krak hotsa entzutea iruditu zaio bertsozaleari, egurrezko galeoi baten norabide aldaketa krinki-krankatsua, galtzada-harrien azpitik datorren ahots gordin eta totemikoa, oraindik erabat ulertzeko gai ez den, baina bide berriak irekiko dituen estilo baten lehen pausoak direla erabat sinetsita.

Zortzikoaren eskerron bertsoek atera dute bertsozalea trantze-egoeratik. Eta zer arraio?, esan du, bigarrenez… Euforiaren korronteak eraman dezan utzi aurretik.

20:19 PM

Euforia minutuak.

20:30 PM

Euforia minutu gehiago.

20:37 PM

Iñaki Murua txapeldunari txapela jartzera doa. Bertsozaleak, bertso-familia osoaren gisan, maitea du gabiriarra, oso maitea, eta egun osoko unerik hunkigarriena begitandu zaio Maialeni eman dion besarkadarena. Muruak isildu duen bertsoak baino gehiago esan du aurreko 13.000 eta bi aldamenetako 8 bertsolarien miresmen begiradak.

20:41 PM

Maialen azken agurra kantatzera doa.

21:17 PM

Itzali dituzte argi gehienak, eta inurri-gorriak atzera-aurrera dabiltza. Bertso-zalea aulkitik altxatu eta badoa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bertsolari Txapelketa Nagusia 2022
2023-01-10 | Imanol Lazkano
Bertso berriak, txapelketako finalari jarriak

Abenduaren 18an, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finaletik bueltan jarritako bertsoak.


2022-12-22 | Estitxu Eizagirre
Maialen Lujanbio txapeldun hirugarrenez
Biribil bezain zorrotz

Abenduaren 18an Nafarroa Arena euskararen erresonantzia kutxa bihurtu zuten 13.300 bertsozalek. Finala lehenengoz Nafarroan jokatzeaz gain, historiko bihurtu du finalisten osaerak, lehen aldiz hiru emakume aritu baitira kantuan, eta 55 urteren ondoren, nafar bat (edo... [+]


Maialen Lujanbio Zugasti
“Aurten ez nuen baitezpada txapela irabazteko derrigortasun edo anbizioa sentitzen”

Euskal Herriko txapela lortu du hirugarrenez Maialen Lujanbiok abenduaren 18an Iruñeko Nafarroa Arenan jokatu zen bertso finalean. Aldaketaz beteriko finala aipatu du jada txapelketako beterano denak, bai taldearen konposizio, bere sentsazio pertsonal eta lekuarengatik... [+]


2022-12-19 | Eli Pagola
Alaia Martin Etxebeste
“Ilusio handia nuen eta leku egin diot emozio horri”

Ezin ekidin Nafarroa Arena BEC-ekin alderatzea. Publikoa otzanago antzeman da, olatuak ez dira berehala altxa eta burrunbatik ere, amaiera arte, gutxi. Behin lehertutakoan, ordea, uhin expantsiboa hedatu da plazan. Egun lantsua izan dela nabarmendu dute eguneko protagonistek... [+]


2022-12-18 | Estitxu Eizagirre
Buruz burukoan lehertu dute saioa bi txapeldunek eta lehengo burutik txapela

Goizeko eta arratsaldeko saioetan zortzi finalistak aritu ostean, Amets Arzallus eta Maialen Lujanbio pasatu dira buruz burukora. Saioa buruz burukoan lehertu da, eta bi txapeldunek lazo gorriz biribildutako saioaren ostean... Maialen Lujanbio Zugasti da berriz ere txapelduna. [+]


2022-12-18 | Estitxu Eizagirre
Arratsaldeko saioan sutan jarri da eltzea eta Arzallus eta Lujanbio buruz burukora

Goizeko saioaren ostean, eguerdia hankak luzatzeko eta  indarrak hartzeko baliatu dute entzuleek. Bati eta besteari entzunaz, buruz bururako izen ugari jasoko ditu galdetzen duenak, eta Ametsek bi bider botatako "parte" hitzen interpretazio anitzak ere bai... [+]


2022-12-18 | Dani Blanco
ARGAZKI GALERIA
Finaleko flashak

Hona egun osoan zehar Dani Blancok harrapatu dituen hainbat momentu:


2022-12-18 | ARGIA
Puntu erantzun guztiak

Hona Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean goizeko saioan kantatu dituzten puntu-erantzun guztiak.


2022-12-18 | Estitxu Eizagirre
Entzuleen irribarre konplizearekin bukatu da goizeko saioa

Iruñea bertsoaren hiriburu bihurtu da egun oso batez. Lehen aldiz bertan aritu dira jokatzen Txapelketa Nagusiko finala. Maialen Lujanbiok bere txapeldungoa jokatu du honako bertsolariekin: Aitor Mendiluze, Alaia Martin, Amets Arzalllus, Beñat Gaztelumendi, Joanes... [+]


2022-12-16 | Bertsoa.eus
Ikusi Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala zuzenean

Orain dela hiru hilabete abiatu zen Bertsolari Txapelketa Nagusia eta gaur amaituko da Iruñeko Nafarroa Arenan. Ibilbide honetan finalean abesteko txartela honako bertsolari hauek lortu dute: Aitor Mendiluze Gonzalez, Alaia Martin Etxebeste, Amets Arzallus Antia,... [+]


2022-12-15 | ARGIA
Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerako sarrerek badituzte irabazleak

BTN bideo-podkastean martxan jarri genuen #BTNaturala lehiaketa Nafarroa Arenako finalerako sarrerak eskuratzeko. Astero legez, jogurta janez sare sozialetara argazkiak igotzea zen gakoa, oraingoan, jogurta beste zerbaitekin nahastuta janez. Bi aste hauetan argazki... [+]


2022-12-13 | Estitxu Eizagirre
Zortzi finalistak kantxari zeharka begira

Nafarroa Arenan elkartu dira gaur zortzi finalistak, abenduaren 18rako motorrak berotzeko. Lehen aldiz Iruñean egingo den Txapelketa Nagusiko finala handia izango da: 13.000 ikusle elkartuko dira, nazioartetik 30 gonbidatu izango dira eta 350 lagun arituko dira antolaketa... [+]


2022-12-12 | Adur Larrea
Ez hanka ez buru
Bertso finala


Eguneraketa berriak daude