Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu ondorengo lerroetan.
Manifestazioaren antolatzaileek aldarrikatuko dute monumentua ezin dela zutik mantendu, adieraberritzea ezinezkoa dela eta frankisten biktimen memoriari behar den duintasuna emateko ezinbestekoa dela hura eraistea.
Francisco Franco “diktadorearen heriotzaren 50. urteurrenean Nafarroako gizarteari bidali dakiokeen mezu antifrankistena monumentuaren eraispena da”, deitzaileen esanetan. Manifestaziorako deialdia egiterakoan, gogoratu dute “Nafarroan ez zela gerra fronterik egon eta karlisten, falangisten eta militarren errepresioak 3.700 pertsona hil zituela eta 30.000tik gora errepresaliatuak izan zirela hainbat modutan, espetxeratuta, bortxatuta edo, besteak beste, buruko ilea soilduta”.
Testuinguru historiko horretan, Frankismoak 1942an eraiki zuen monumentua, bere bandoan hildako 4.500 bat soldadu karlistei eta falangistei gorazarre egiteko. Helburu horrekin eraiki zela eta, bere izaeragatik, uste dute monumentuari ezin zaiola beste zentzurik eman. Horregatik, manifestazioa deitu duten hemeretzi elkarte memorialistek, Nafarroako gehienek, hura eraistea eskatzen diete Iruñeko Udalari eta Nafarroako Gobernuari.
EH Bilduren, PSNren eta Geroa Bairen akordioa
Monumentuaren gaia atzera-aurrera dabil 2015ean Joseba Asironek Iruñeko alkatetza hartu zuenetik. Haren lehen legealdian ez zen izan akordiorik monumentuaren inguruan, eta orain ordea, joan den azaroan EH Bilduk, PSNk eta Geroa Baik akordio baten berri eman zuten monumentua adieraberritzeko eta hari esanahi berri bat emateko.
Horren arabera, monumentuaren kupula estali egingo da –ez da zehaztu nola–, kriptak kenduko dira, eta barne marrazki eta kontsigna frankistak eta beste hainbat osagai ere ezabatuko dira. Behin helburuak eta baldintzak finkatuta, proiektua lehiaketa publikora aterako da, eta oraindik ez da zehaztu behin proiektua definituta, herritarren parte hartzerik egongo den hura berretsi edo atzera botatzeko.
Joseba Asiron alkateak bere bigarren agintaldiaren hasieran adierazi zuenez, parte hartze prozesu bat egongo zen eta ondoren herritarrek erabakiko zuten. Orain ordea, hori ez dago garbi, berez EH Bilduk, PSNk eta Geroa Baik gehiengoa dutelako bai Iruñeko Udalean, bai Nafarroako Gobernuan prestatu duten proiektua aurrera ateratzeko.
Faxismoaren aurkako interpretazio zentro gisa adieraberrituko litzateke monumentua eta Maravillas Lamberto deituko litzateke. Izen hori hautatzea oso gogor kritikatu dute talde memorialistek eta Asironek Ser irrati katean egin berri duen elkarrizketan adierazi du prest dagoela izenaz hitz egiteko.
EH Bilduko indarren jarrera historikoa monumentua eraistearen aldekoa izan da eta Geroa Baikoak ere ez dira hortik urruti ibili. PSN, aldiz, azken urte luzeetan monumentua mantendu eta adieraberritzearen alde agertu da. Contigo-Zurekin eraistearen alde dago eta manifestazioan izango da. Nafarroako eskuinak beti agertu du monumentua mantentzearen aldeko jarrera. Manifestazioaren deitzaileen ustez, EH Bildu, PSN eta Geroa Bairen akordioa traizio historikoa da.
Legeek zer diote?
Erorien monumentuaren eztabaidak ertz ugari ditu eta horietako bat da zuzenbidearen eremukoa. Monumentua botatzearen aldekoek argudiatzen dute egungo memoria legeek monumentua eraistea eskatzen dutela, eta iragan urrian eraispen hori gauzatzeko eskaera ofiziala erregistratu zuten Iruñeko Udalean.
Udalak gaiari buruzko txostena egin zezan eskatu zien bere zerbitzu juridikoei, eta haien aburuz 2022ko Memoria Demokratikoaren legeak ez du behartzen monumentua eraistera, beraz, Udal Planaren katalogazio baldintzak indarrean dira. Horien arabera, monumentua babestuta dago eta edozein aldaketarako arau horiek aldatu beharko dira eta Vianako Printzea erakundeak ere bere onespena eman beharko du.
Azken hilabeteetan Nafarroa osoan eztabaida handia dago Erorien Monumentuarekin egin beharrekoari buruz. Gaiak ikuspegi ugari ditu eta irailean kaleratu genuen Larrun-en lau pertsona bildu genituen gaiaz jarduteko, bi eraistearen aldekoak ziren eta beste bi aurkakoak. Irakurleak argudio ugari bilduko ditu bertan gaiaren aurrean hobeto kokatzeko.
Memoria Demokratikoaren Legea bete eta Lasa eta Zabala bahitu eta torturatu zituzten Donostiako La Cumbre eraikina memoria historikorako gune bihur dezaten exijitu dute Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Jauregia 2023an Donostiako Udalari utzi behar zion estatuak, baina prozedura... [+]
Astearte gauean egin dituzte pintaketak, bizilagunek azaldu dutenez. Fatxada nagusia, bertako ateak eta alboetako paretak margotu dituzte. Gazte Koordinadora Sozialistak urtarrilaren 25rako deitutako mobilizazioarekin bat egiten du aldarriak.
Elkarte memorialisten ustetan, Rozalejoko Markesaren Jauregia, Nafarroako Memoriaren Institutua kokatuko litzatekeen tokia, "omenaldi, oroimen eta oroimenerako lokal bat" izan daiteke, eta Maravillas Lamberto izena eraman. Manifestariek adierazi dute ez dela nahikoa... [+]
Tafallan, nekazal giroko etxe batean sortu zen 1951. urtean. “Neolitikoan bezala bizi ginen, animaliez eta soroez inguratuta”. Nerabe zelarik, 'Luzuriaga’ lantegian hasi zen lanean. Bertan, hogei urtez aritu zen. Lantegian ekintzaile sindikala izan zen;... [+]
Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.
Eraispenaren aldeko elkarteek manifestazioa antolatu dute larunbatean Iruñean. Irrintzi Plazan manifestazioaren deitzailea den Koldo Amatriarekin hitz egin dugu.
Elkarte memorialistek kritikatu egin dute Iruñeko Udalak Erorien Monumentua eraisteari uko egiteko hartutako erabakia. Memoria Demokratikoaren Legea “oker interpretatzea” egotzi diote Joseba Asiron alkateari, eta mobilizazio batera deitu dute urtarrilaren... [+]
Astelehenean abiatu zituzten lanak eta frankismo garaiko 20 biktima berriren gorpuak topatu dituzte honezkero. Asteburura arte luzatuko dute gorpuzkiak lurpetik ateratzeko hirugarren kanpaina.
Donostiako Udalak Mikel Zabalza Garateren (1952-1985) omenezko plaka bat jarriko du larunbat honetan (hilak 30), Guardia Zibilaren Intxaurrondoko kuartelaren aurrean (Baratzategi kalea, 35). Guardia Zibilak gaurko egunez atxilotu zuen Zabalza, 1985ean, Altzako bere etxean... [+]
Nafarroako Fusilatuen Senitartekoen Elkarteak gogor kritikatu du Iruñeko Erorien Monumentuaren inguruan EH Bilduk, Geroa Baik eta PSNek egindako akordioa. "Pedagogia" egiteko toki hobeagoak daudela dio eta interpretazio zentroari Maravillas Lamberto izena... [+]
Iruñeko Erorien monumentua faxismoaren salaketarako eta memoria demokratikorako Maravillas Lamberto interpretazio zentroa bilakatzea adostu dute EH Bildu, PSN eta Geroa Baik. Eraikinaren parte bat eraitsiko dute, eta adiera frankistako elementuak kendu edo estaliko... [+]
"88 urteko isiltasuna nahikoa da; gure herritarrek behingoz aitortza ekitaldi bat merezi dute"