Iruñeko Baltasar: korapilatutako mataza

  • Azken egunotan nire burua ere aspertu dut Baltasarren belztasunaren inguruko eztabaidetan parte hartzen. Baina zer galdu zait niri eztabaida horietan? Ba aizue, ezin sahiestu! Alta, sare sozialetan zaila da batek pentsatzen duena nahi bezala garatzea. Beraz, gogoeta hau terapia gisa erabiltzea erabaki dut, ia Baltasarrek bere esku beltzetatik askatzen nauen.


2016ko urtarrilaren 07an - 08:26
Ez badugu arrazakerian erori nahi, Baltasarrena ez ezik, Meltxor, Gaspar –edo Olentzerorena– egiteko eskubidea aitortu beharko genieke pertsona beltzei, gizon zein emakume.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Baltasarren belztasunari buruzko ika-mika gero eta beroago dago Iruñean. Iruindarren parte esanguratsu batek eta baita udalak ere, Baltasar beltzaren aldeko hautua egin dute. Dirudienez, erregeen kabalgata antolatzen duen elkarteak entzungor eginen du [azkenean, antolatzaileek atzera egin eta benetako beltz batek egin zuen Baltasarrena]. Iruñeko erregeen kabalgata kiribildutako artile mataza da gero eta gehiago, korapilatutako hainbat hari-mutur dituena.

Lehenengo hari-muturra, Fernando Lizaur: Iruñeko erregeen kabalgataren elkarteko presidentea. Azken 30 bat urte hauetan berak egin du Baltasarrena, azken erregearen papera transferiezina bilakatuz. Esan bezala, bere jarrera horrek iruindarren kopuru handia haserretua du aspaldixko. Lizaur temati eta harroxkoa bere postutik kentzeko zenbait amarru ere egon dira, tartean Baltasarrena egiteko pertsona beltz bat proposatzearena. Badakit zerbait horretaz, izan ere, oraindik gaiari buruzko gogoetarik egin gabetan, kabalgataren elkarteko bazkide izan bainintzen urte batez, afera honetan Lizaurren kontra egiteko korrontetxo batek eramanik. Honekin ez dut esan nahi Baltasar beltzaren aldeko mugimendu guztia Lizaur kanporatzeko estrategia hutsa denik, baina bai, esan bezala, bi hari-muturrak (Lizaurren egoskorkeria eta pertsona beltzen eskubideak –eta hor bigarren hari-muturra–) korapilatuta daudela. Gogoratzea merezi du, bestetik, Lizaurrek Baltasarrena egin duen bitartean inork (ez beltz, ez zuri, ez gizon, ez emakume) ezin izan duela paper hori jokatu.

Beraz bigarren hari txirikordatua, pertsona beltzen eskubideak. Afrikatik datozen lagunen integraziorako erregeen kabalgatan parte-hartzea urrats onuragarria izan daiteke, ados. Baina ez baditugu eskubideak azalaren kolorearen arabera mugatu nahi. Bestela esanda, ez badugu arrazakerian erori nahi, Baltasarrena ez ezik, Meltxor, Gaspar –edo Olentzerorena– egiteko eskubidea aitortu beharko genieke pertsona beltzei –gizon zein emakume–. Bestela, tradizioak omen dioena –Baltasar beltza dela, alegia– pertsonen eskubideen gainetik jartzen ariko ginateke. Niri aldrebeskeria iruditzen zait.

Hirugarren hari-muturra folklorearen infantilizazioa. Izan ere, polemika honetan argudio nagusietako bat –nagusia ez bada– izaten ari da haurrek benetazko Baltasar beltz bat merezi dutela, ez direla inozoak. Baltasar belztuak tindua galtzen duela eta umeak horretaz konturatzen direla eta horrek ilusioa zapuzten diela. Baltasarrek beltz izan behar du nire umearendako, eta kitto! Haur folklorearen ezaugarrietako bat engainua edo ziria da. Iragaite errito batean bezala, engainu horretaz jabetzen denean, uzten dio umeak ume izateari, nolabait. Errealitatearen eta ziriaren arteko borroka ezinezko hori da benetan haurrei zirrara eragiten diena. Sinisten dute –sinistu behar duten momentura arte– Baltasar belztuan, hortza erortzen zaienean xagu batek oparitxoa ekarriko diela sinisten duten bezala. Gainontzekoak gurasoen istorioak ez ote diren...

Folklorearekin ari garelarik, eta laugarren hari-muturra jarriko dugu mahai gainean, ulertu behar dugu gure festa eta errito asko metaforen gainean daudela eraikiak, ez direla literalak. Xiberoko maskaradetako buhameak ez dira benetazko buhame, Antzuolako mairua ez da benetako mairua eta Iturengo inauterietako hartzak ardi larru eta adarrak ditu. Irudikapenak dira, errealitatearen planotik at daudenak. Beltzaran –edo belztu– gehiago ditugu gure inguruan: Olentzero bera, Mairua, Kauterak... eta urrutixeago hainbat Morris Inglaterran, San Nikolasen laguntzaile Pedro-beltxa Herbeheretan... Baina ez dira literalki beltzak. Eta literalki hartzerakoan arrisku bat bada: beltza beltz, zuria zuri, gizona gizon... eta emakumea? Nire ustez ez genuke irainik edo mespretxurik ikusi behar belztutako Baltasarrean. Mozorro bat baino ez da!

Beraz, Iruñeko hiru erregeen matazan korapilo ederra dugu sortua eta behintzat lau hari-mutur ditugu erabat katramilatuak. Korapiloa modu egokian askatzeko hari ezberdinak identifikatu behar ditugu lehenbizi eta pazientziaz aritu.

Erregeen koloreari buruzko eztabaida dugu gaur mahai-gainean. Uste baino lehenago –zenbait tokitan ari dira jada–, emakumeen parte-hartzearena ere etorriko zaigu, normala denez. Berriz diot: erregeek benetazkotasuna errespetatu behar badute –gure umeen ilusiorako eskubidearen edo literalidadearen izenean– nola sartuko ditugu emakumeak? XXI. mendean Baltasar belztua anakronikoa dela irakurtzen ari naiz han eta hemen egunotan. Baina Baltasarrena bakarrik egin dezakeen beltzarena ere ez al da anakronikoa? Aurreratu gaitezen eta zabaldu dezagun meloia guztiz, eguneratu dezagun tradizioa baina ez erdizka eta gaizki. Izan daitezela pertsona beltzak –edo marroiak, horiak...– Baltasar edo Meltxor. Izan daitezela emakumeak Gaspar eta Olentzero!

Badirudi Iruñeko udalak erregeen kabalgateren antolaketari dagozkionak berraztertuko dituela 2017. urteari begira. Gaurtik dute gaiari patsadaz, baina irekitasunez heltzeko aukera (eta ardura).

[Artikulu hau Aritz Ibañezek Dantzan.eus webgunean argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra]


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arrazakeria
2025-02-17 | Euskal Irratiak
Migranteen kontrako polizia operazio bat salatu dute Baionan

Hamasei migrante atxilotu zituzten otsailaren 6an Baionan, etorkinen eskubideen aldeko elkarteek salatu dutenez. Dirudienez, Baionako prokuradoreak eman zuen agindua. Operazioa autobus geltokiaren eta Pausa harrera zentroaren artean gauzatu zuen poliziak, tartean, adingabekoak... [+]


Ustezko ezkerra migratzaileen sarekadak egiten (eta harro) Erresuma Batuan: 4.000 atxilotu sei hilabetetan

Agintean dagoen Alderdi Laboristak atxiloketen eta deportazioen irudiak erakutsi ditu, eta urtarril honetan "errekorra" egin duela esan du, harro-harro.


Kaldereroak: ‘blackface’ bat donostiar erara?

Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]


2025-01-14 | Leire Ibar
Libreki esan ahalko da Instagram eta Facebooken emakumeak “objektuak”, LGTBIQ pertsonak “gaixo mentalak” eta migratzaileak “gaizkileak” direla

Metaren buru den Mark Zuckerberg-ek adierazpen askatasunaren izenean eta erroetara itzultzearen izenean, immigrazioa, generoa eta sexu-orientazioa bezalako gaien aurkako zentsura kentzeko neurriak hartu ditu. Trumpekin elkarlanean arituko dela adierazi du eta... [+]


Arartekoaren ustez, Martuteneko Agustindarren eraikineko operazioa barruan zeudenak identifikatzeko egin zuten

Iazko martxoaren 14an, polizia operazio handi bat izan zen Martuteneko Agustindarren eraikin okupatuan, Udaltzaingoaren, Ertzaintzaren eta Espainiako Poliziaren eskutik: 56 lagun atera zituzten eraikinetik eta 29 Espainiako Poliziaren komisariara eraman zituzten,... [+]


2025-01-07 | Gedar
Beste eraso arrazista bat Miarritzen

 Uber gidari batek jasan zuen erasoa: bortizki jo eta irain arrazistak egin zizkion bezero gazte batek. Baionan eta Arrigorriagan ere izan dira eraso arrazistak berriki.


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


2024-12-30 | Leire Ibar
Eraso arrazistak salatu dituzte Arrigorriagan eta Baionan

Arrigorriagako Udalak elkarretaratzea egin du igandean udaletxeko plazan, ostiralean txinatar jatorriko merkatari batek bere dendan jasandako erasoa salatzeko eta biktimari babesa adierazteko. Horrez gain, Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak elkarretaratzea antolatu du... [+]


2024-12-20 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Zure herriko Baltasarrek ere ‘blackface’ egiten du?

Badatoz urteko asterik magikoenak, edo hobe esanda, kontsumistenak. Askori gustatuko litzaieke opariak Olentzeroren zakutik jasotzea, zerutik erorita bezala, baina errealitatea da Gabonetan gure zakutxoak direla gehien sufritzen dutenak, poltsikoak hustuta hasten dugula urtea... [+]


2024-12-18 | Leire Ibar
Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Kontseilua sortu dute Nafarroan

Sortu berri duten organoaren eginkizun nagusien artean daude, besteak beste, diskriminazioaren aurkako politikak sortzea, migratzaileen eta gutxiengo etnikoen elkarteen parte hartzea sustatzea, Nafarroako arrazakeriaren egoera globala aztertzea, eta Arrazakeriaren eta... [+]


2024-12-12 | Irutxuloko Hitza
Nola egin aurre arrazakeriari kazetaritzatik?

Irutxuloko Hitzak asteartean parte hartu zuen Hordago - El Saltok antolatutako mahai inguruan, Hibai Arbide, Lucia Mbomio, Xalba Ramirez eta Miriam Najibi kazetariekin.


Bilboko San Inazio auzoan ere mezu arrazisten arriskuez

Azkenaldian nabarmen areagotu dira kutsu arrazistadun mezuak San Inazio auzoko Facebook taldean. Kalean lapurretak ugaritu ei direla-eta, auzokideen erantzuna bazterketa eta miseria egoeran daudenak kriminalizatzea, polizia gehiago eskatzea eta auzoko segurtasun brigadak... [+]


Zaku bete galdera iritsi dira Leizaran institutuko ikasleak Pape Niangen solasaldira

Andoaingo institutuan izan da Pape Niang, bere migrazio-esperientzia kontatzen. 16-18 urteko gazteek, aurrez Pape Niang, hasiera berri bat liburua irakurria zuten ikasleek, jakin-minez, gogoetez eta galderez bete dute aretoa. Bejondeiela, pertsona kritikoak heztea baita... [+]


Francis Williamsen bikaintasunaren froga

Londres, 1928. Victoria and Albert Museum-era koadro berezi bat iritsi zen dohaintzan: margolanean gizon beltz bat ageri da, ileordea eta lebita jantzita, liburuz eta tresna zientifikoz inguratua. Museoan horrela katalogatu zuten: “Erretratu satiriko bitxia, beltzen... [+]


Eguneraketa berriak daude