Hamabi haur eskola publiko daude Iruñean, eta horretatik bakarrean dago euskarazko eredua. Protesta egin dute dozena bat eragilek, eta euskal hiztunen “egoera berezia” aintzat har dezan galdegin diote udalari.
Astearte iluntzean, dozenaka familiek protesta egin dute Iruñean, udaletxearen atarian, zera eskatzeko: hiriko auzo guztietan euskarazko murgiltze eredua eskaini dezatela haur eskola publikoek, egun udalak kudeatzen dituen hamabi eskoletatik bakarrean baitago ezarririk. “Sustapen eta ekitate neurriak” eskatu dituzte horretarako.
Iruñeko Euskalgintza Plataformak deitua, “haur eskolak euskaraz auzo guztietan” lemapean AEK eta IKA euskaltegiak, Sortzen elkartea, EHE, Euskalgintzaren Kontseilua, Hizkuntz Eskubideen Behatokia, LAB, ELA eta Steilas sindikatuak eta Administrazioan Euskaraz Taldea batu ziren protestara.
Mobilizazioa Alde Zaharrean hasi, Sarasate pasalekutik abiatu, eta Udaletxe Plazan amaitu da. Han, Asier Biurrun bozeramaile, 200 bat pertsonek “haur eskolen kasuan ere euskarazko irakaskuntza eta zerbitzuek neurri bereziak” behar dituztela adierazi dute, eta Iruñeko Udalak Hizkuntza Gutxituen Europako Itunean ezarritako printzipioei jarraitu beharko liokeela: batetik, “euskara sustatzeko benetako ekintzak burutzea, berau babesteko asmoz”; bigarrenik, “euskara maila guztietan irakatsi eta ikertzeko baliabideak eskaintzea”; eta azkenik “euskaraz hitz egiten ez dakitenei ikasi ahal izateko baliabideak jartzea”.
Euskal hiztunen “egoera berezia” kontuan har dezan eskatu diote Iruñeko Udalari: "Haur eskolak haurren heziketari lotutako zerbitzuak izanda, Iruñeko etorkizuneko herritarrek euskaraz ere bizi ahalko direla bermatzeko ezinbestekoak baitira". Euskara “Iruñeko berezko hizkuntza” izanik, 2027ra arte Haurtzaroaren Hiri Lagun konpromisoaren berrikuntzaren harira “haurren hizkuntza-eskubideez hitz egiteko garaia” dela iradoki dute, eta udalari “haur guztiak berdintzat jotzen dituen ala ez” planteatu.
“Ez da posible hiri guztia zeharkatu behar izatea seme-alabak hemengo jatorriko hizkuntzan murgiltzeko” salatu dute guraso askok. Euskarazko plazak ere “oso urriak direla” salatu dute familia askoren artean eginiko bideoan.
Hilaren 29tik aurrera Sortzen Guraso Elkarteak Jauzi.eus bilatzailea martxan jarriko du. Xedea da euskararen normalizazioa bultzatzeko dagoeneko eskaintzen den aisia atari digital bakarrean biltzea.
Iruñeko Euskalgintza plataforman bildutako eragileek egin dute deialdia. Hiriburuan dauden hamasei haur eskoletatik batean eskaintzen da euskarazko murgiltze eredua. Iruñeko Udalari eta Nafarroako Gobernuari eskatzen diote auzo bakoitzean murgiltze ereduko haur... [+]
Inoiz baino jende gehiago bildu da Iruñerriko III. Mintzodromoan. 180 pertsona inguru aritu dira euskara praktikatzen eta sare euskalduna zabaltzen.
Iruñeko zein Antsoaingo udaletan EH Bildu dago. Herritar batek errekurtso bat jarri du Antsoaingo Udalean, eta ez dutenez errekurtsoa onartu, Nafarroako Administrazio Auzitegira jo du.
Iruñeko auzo guztietako haur eskoletan murgiltze eredua ezartzeko eskatu dio euskalgintzak udalari. Horrez gain, salatu du duela 35 urteko egoera berean daudela.
Maiatzaren 9an atera dira aurrematrikulen zerrendak, eta Haur Eskoletako Gurasoak elkarteak salatu du Iruñeko Udalak %20ra “mugatu” duen euskarazko eskaria izatez %35,2koa dela. Gainera, azpimarratu dute euskara ezin dela neurtu eskaintza-eskaria... [+]
Hiriko errepideak “oztopatuko” lituzkeela argudiatuz Korrika iragartzen duen haurren Korrika txikiari trabak jarri dizkio Iruñeko Udalak, haurrei, musikariei eta erraldoiei errepidetik ibiltzea ukatuz.
Iruñeko Euskalgintzak azaldu duenez, hirian dauden 12 udal haur-eskoletatik bakarra dago euskaraz murgiltze ereduan: "Horrek esan nahi du eskola horietan eskainiko diren 1.069 plazetatik 130 bakarrik izango direla euskaraz (%12'16a)". Eskaintza murritz hori... [+]
Haur Eskolak Euskaraz plataformak deituta, herritar talde batek protesta egin zuen otsailaren 2an Nafarroako Legebiltzarraren aurrean, Iruñeko Udalak hiriaren haur eskoletan euskararekin duen jarrera baztertzailea salatzeko.
2022-2023 ikasturterako eskaini dituzten 1.069 plazetatik soilik 130 dira murgiltze eredukoak. Beste 129 plazek euskaraz gain ingelesezko jarduerak ere izango dituzte. Haur Eskolak Euskaraz plataformak eta EH Bilduk salatu dute Navarra Sumak euskarari egindako beste eraso bat... [+]
Iruñerrian 'Parkean euskaraz' egitasmoa abian da. Heldu eta haur euskaldunak astero biltzen dira auzoan edo herrian elkarrekin euskaraz hitz egiteko. Helburua haurrek haien artean euskaraz egitea da eta horretarako guraso, senide edo lagun helduak eredu izatea da... [+]
Goiz osoko festa izan zuten larunbatean, eta Iruñeko euskaldunen komunitatearentzako elkargunea izango den Gazteluko plazako lokala erakutsi zuten.
Bi eta sei urte bitarteko umeei eta beren familiei zuzendutako egitasmoa da. Astean behin, zazpi auzotako parkeetan elkartuko dira jolasak eta beste hainbat ekintza egiteko. Izen-ematea zabalik dago irailaren 23ra arte.