Iruñeko alkateak etorkinei delituak egitea egotzi dizkie aste honetan, eta ostegunean jaso du Nafarroako mugimendu antiarrazistaren aldetik erantzuna. Navarra Sumako alkate Enrique Mayak esan zuen "delituak egiten dituzten ia pertsona guztiak ez dira hemen jaioak".
Adierazpen horiek amorrua eragin dutela onartu dute SOS Arrazakerian, baina gogoratu dute Iruñeko alkatearenak ez dira bakarrak izan. "Urteetan zehar eraikitako diskurtsoaren lurreratzearen aurrean gaude azken asteetan, Mario Fabo Martzillako alkatea, Iruñeko Enrique Maya edo Carlos García Adanero bezalako parlamentarien ahoa betez eta, komunikabideen portadak eta albistegiak okupatuz", salatu dute.
"Hau urrutitik dator. Gizarte moduan urteak daramatzagu gerra-hizkuntzaren erabilera normalizatzen migrazioei buruz hitz egitean, delituak edo delituzko egintzak pertsonen jatorriari eta arrazalizazioari lotuz, aniztasuna etiketatuz eta arazo bihurtuz. Talde-irudimenean etsaiak sortzen dituzte, eta beldurra eragiten diote gizarteari. Horrela justifikatzen dute gizarte-kontrolaren areagotzea, bazterketa soziala, eta marjinetan gero eta gehiago geratzen diren kolektiboen eskubide eta askatasunen murrizketa", azaldu dute.
Eta estrategia honek indarkeriarekiko tolerantzia-maila igotzeko eta gizartean gorrotoarekiko erreakzio-maila jaisteko erabiltzen dutela azpimarratu dute. "Beldurra oparituz eta segurtasuna salduz", gehitu dute.
"Ezin dugu onartu eskubideak kudeatu, legeztatu eta bermatu behar duten ardurandunen interesak aurrera ateratzea segurtasunaren izenean. Gorrotoa hedatze honen antzean erantzule zuzenak daude, diskurtsoa zabaldu, lagundu edo etekina ateratzen duten pertsonak", zehaztu dute. Gorroto-diskurtso horiek "inolako etikarik gabe" zabaltzen dituzten komunikabideak ere salatu dituzte.
"Gaur gogoratu nahi dugu gorrotozko hitz bakoitzari aurre egingo diogula, eta kendu nahi diguzuen duintasun osoz egingo diogula aurre, sareak sortuz, bizitza ertzetan eraikiz, eta goiko esferetatik artikulatzen diren diskriminazio eta zapalkuntza mota guztiak agerian utziz. Ez zarete pasatuko!"
Afari solidarioak banatzen diren ordu eta leku berean zegoen antolatuta baimenik ez zuen elkarretaratzea. Tentsio une handiak izan dira, eta Ertzaintzak KASen aldeko hainbat jarraitzaile identifikatu ditu.
Udaletxe aurrean eginiko prentsaurreko jendetsuan, Donostian gertatzen ari diren jarrera arrazista, klasista eta faxistekin kezka adierazi dute hiriko eragile sozial eta politiko ugarik. Irakurketa bateratua eskaini dute 37 eragilek, besteren artean, Ernai, GKS, Bilgune... [+]
Elkarretaratzea egin dute Iruñean asteazkenean SOS Arrazakeria taldeak eta LAB sindikatuak salatzeko zapia buruan erabiltzen duten zenbait emakumeri "mehatxuak" eta "irainak" eragin dizkietela euren lanpostutan. "Ohikoa" den diskriminazioa... [+]
Bost urtean, Inor ez da ilegala proiektuak lau haizetara zabaldu ditu migratzaileen eskubideen aldeko lelodun kamiseta, jertse eta poltsak; elkarlana eta elkartasuna oinarri dituen ekimenak istorio eta bizipen ugari oparitu dizkigu; eta zoritxarrez, inoiz baino biziago... [+]
Eskuin muturraren “diskurtso guztiz arrazisten”arriskuaz ohartarazi du Unai Hualde presidenteak. Bere aburuz, erakundeak giza eskubideak urratzen dituzten jokaerak ekidin behar ditu.
Immigrazioaren Euskal Behatokiaren 2023ko Barometroaren emaitzek diote “2021ko balioetara itzuli dela” euskal gizartearen "tolerantzia-maila". Datuen arabera, horrek lotura zuzena du Ukrainako gerraren kronifikazioarekin eta asilo-eskarien egonkortzearekin.
Profil horretako pertsonen %80 polizia-kontroletan geldiarazia izan da, Frantziako Giza Eskubideen Defendatzaileak ziurtatu duenez. Praktika horrek "komunitate desberdinen eta Poliziaren arteko gatazkak areagotu ditzakeela", ohartarazi izan dute adituek, aspalditik.
2022an Ertzaintzak erregistraturiko gorroto delituen berri eman du Eusko Jaurlaritzak: 438 gertakari guztira, 2021ean baino %57 gehiago. Arrazakeria eta xenofobiari lotutako delituek jarraitzen dute izaten zabalduenak, eta atzetik dituzte sexu-joera edo sexu-identitateari... [+]
Algorithm Watch-ek egindako ikerketa batek azaldu duenez, biktimei egindako test batek biktimen eta erasotzailearen jatorriaz galdetzen du. "Atzerritartzat", ordea, Mendebaldekoak ez direnak baino ez ditu jotzen.
Europako Batasuneko diplomaziaburu den Josep Borrellek kutsu zibilizatzaileko adierazpen xenofobo eta eurozentrista larriak egin ditu Europako Akademia Diplomatikoaren inaugurazio ekitaldian.