Iruña-Veleiaren auzia argitzeko eskatuz gose greba hasi dute Gasteizen

  • Ostegun eguerditik –uztailak 23– gose-greban sartuta dago euskaltzale talde bat Gasteizen, Iruña-Veleia auzia argitzeko eskatzeko. Iragarrita daukatenez, gose grebaren helburua da "[EAEn hauteskundeotatik atera den] legebiltzar berriak zientziaren bidea aurrera eramateko erabaki irmoa onartzea".


2020ko uztailaren 24an - 06:48
Gose grebalariak eta sostengatzera azaldutako pertsonak ekintzari hasiera ematen Gasteizen ostegun eguerdian. (Argazkia: Euskeraren Jatorria)

Euskeraren Jatorria elkarteak bere webean jakinarazi duenez, uztailaren 23an eguerdiko 12:00etan ekin dio euskaltzale talde batek gose grebari, Gasteizko Aiztogile kalearen 73.ean, "ostrakak 'bahituta' dauden lekutik oso hurbil dago, Bibat Museotik 100 bat metrotara".

Gose grebarekin beren agirian diotenez, Eusko Legebiltzar berriari eskatzen diote Iruña-Veleia auzia, auzitegiek uda aurretik Lurmen enpresaren arduradunen kondenarekin ebatzi zutena, bide zientifikotik bideratu dezala "datazioen eta kata kontrolatuen bidez eta horrez gain grafitoak babesteko eta ez suntsitzeko eskatzeko".

Grebalarien iritzian Iruña-Velaia auziaren epaiketa "benetan eskandaluzkoa izan da", aztarnategian aurkitutako materialen benetakotasunean sinesten dutenei bide guztiak itxia eta epaian IPCE-Instituto Patrimonio de Cultura Españolen analitikak –grebalarien ustez inolako berme zientifikorik gabeak– haintzat hartu direlako.

Grebalariek espreski aipatu dute auziaren protagonista nagusiak, Lurmeneko Eliseo Gilek, gose grebarekin bat egin ez izana eta bere eskaria eskuzabaltasun erakustekatzat goraipatu ostean, oroitarazten dute protesta ez dela bakarrik Eliseogatik: "Euskeragatik eta ondareagatik ere egiten dugu hau".

Grebaren hasierako ekitaldian beren babesa adieraztera azaldu dira Jose Antonio Villar, Pako Aristi, Nekane Jurado ekonomilaria, Arkaitz Estiballes, Josu Naberan idazlea, Guillermo Perea borrokalari eta Antton Erkizia eta grebalariek adierazi dute horiez gain atxikimendua helarazi dietela  Andoni Egaña, Jon Maia, Onintza Enbeita, Oihane Perea, Iñaki Viñaspre, Jose Angel Uberuagak eta beste hainbatek.

Auzian protagonismo nagusia eduki duten Lurmen enpresako Eliseo Gilek eta Idoia Filloyk gose grebarekiko beren desadostasuna agertu zuten prentsa-ohar batean bidez. Bestalde, SOS Iruña-Veleia eta Martin Ttipia elkarteek ere ekintza honekiko jarrera kritikoa azaldua dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iruña-Veleia auzia
Joseba Lizeaga: “Iruña-Veleiako polemikaren oinarrian grafitoetan topatutako euskararen zantzuak daude”

Urriaren 26an Iruña-Veleia Argitu, ez suntsitu jardunaldian Zenbat esku daude Iruña-Veleian aurkitutako ostraken testuetan? ponentzia aurkeztu zuen Joseba Lizeagak


Iruña-Veleiaren 4. Biltzarra: argitu, ez suntsitu

“18 urte pasatu dira indusketan 400 bat grafito agertu zirenetik, 16 urte froga zientifikorik gabe Lurmen indusketa eremutik kaleratu zutenetik eta 4 urte gaia argitu barik epaiketa egin zenetik eta berdintsu jarraitzen dugula esan genezake: gaia argitu nahi genuenok... [+]


2020-10-30 | Arabako Alea
Bertan behera utzi dute Iruña-Veleia auzia argitzearen aldeko gose greba

99 egun eta gero, Arabako Aldundiko arduradunekin egindako bileraren ostean, gose greba amaitzea erabaki du Joxe Mari Lejardi Gabixolak. Izan ere, Aldundiak Iruña-Veleiako aztarnategiarentzako plana diseinatzeko prozesua abiatuko du.


Eguneraketa berriak daude