Lau hilabete dira Iruña-Veleia auziaren inguruko epaiketa burutu zela eta berriki jakin dugu sententzia. Egunkari, irrati eta telebistetan era honetako titularrak irakurri edo entzun ditugu: “Epaiketa, sententzia, grafito faltsuak, zigor eskaera, isunak, kartzelara ez…”. Zer esanik ez, sententzia honek askoren gogoa asebeteko zuela eta beste batzuena zapuztu (nirea, horien artean).
Zoritxarrez, hitz hauek Iruña-Veleiarekin nahasita ikusi ditugu aspalditxotik, hamaika urtetik hona! Berez, Iruña-Veleia ez zen auzi judiziala, 1994tik zetorren indusketa arkeologiko soil bat beterik ez, euskal historiaurrearekin, euskararekin, latinarekin, kristautasunarekin … zerikusia zuena. Baina han agertutako grafito ezohiko batzuk faltsuak ote ziren zurrumurruak zabaldu ziren, zabaldu eta indartu, harik eta 2009an Arabako Foru Aldundiak indusketagunean lanean ari ziren Lurmen enpresa, zuzendari eta langile guztiak barne, kanporatu eta kereila jarri zuen.
Auzia argitzeko bi bide proposatu ziren, baina bat inposatu, epai-bidearena. hamaika urtez, Arabako Foru Aldundiak ahaleginak eta bi egin ditu bere postura inposatzen, faltsuketa bat egon zela frogatu nahian: EHUko katedradun batzuen txostenak, estatu mailako bi erakunde (IPCE eta ESCRBC), bi txosten grafologiko, Ertzaintzaren sei urteko lana eta 700 orrialdeko txosten poliziala, Eitbren eta hedabideen konplizitatea (salbuespen gutxi batzuekin), dirutza handiak, alderdi politikoen axolagabekeria eta Euskaltzaindia, Eusko Ikaskuntza, Jakiunde eta unibertsitateen isiltasunarekin kontatuz… Eta hala ere Aldundiak bultzaturiko epaiketak ez du lortu faltsutzailea nor izan den jakitea, ez du lortu faltsuketa noiz-non-nola burutu zen frogatzea. Ridikulu itzela!!! Porrot honen ondoren normala izango zen epaileak beste bide bat proposatzea auzia argitzeko. Bai zera!
"Faltsutzailea nor den jakin ez arren, grafitoak faltsuak omen dira. Epaiketa aurretik 476 ziren faltsuak, epaiketan bertan 291 eta sententziaren ondoren 36 dira. Eta gainontzekoak?"
Non eta noiz galderen inguruan zehaztasun batzuk egin nahi nituzke. Egia da grafito gehienak piezak garbitzerakoan agertu zirela eta hortik ondorioztatu dute han faltsutzen zirela. Egia jakiteko bi bertsioak entzun omen behar dira, eta Lurmen enpresako zuzendari ordea izan zen Idoia Filloy arkeologoak ematen duenaren laburpentxo bat ekarriko dut: “Grafito gehienak garbitzeko unean identifikatzen dira… Material arkeologikoa zikin edo oso zikin ateratzen da lurpetik, segun eta materialaren konposizioa nolakoa den… Zerbait berezia nabarituz gero garbiketa mekaniko bat egiten zaio in situ eta koordenatu egiten da… Estratu bereko piezak batera gordetzen dira, identifikatuta… Leku batean pieza asko agertzen direnean ez dira garbitzen leku horren indusketa bukatu arte… Piezak txikiak izaten dira…” (Ostrakabase.com; gaian sakondu nahi duenak zer ikasi ugari aurkituko du hemen). Eta baten batek ustezko faltsuketak di-da batean egin daitezkeela pentsatzen badu, har ditzala zeramika, hezur, adreilu eta beira puskak eta proba egin dezala, 400dik gora direla kontutan hartuz.
Goian aipatutako beste bidea, bigarrena, Lurmenek hasieratik proposatu eta Iruña-Veleia Argituk bere Manifestuan jasotakoa da eta honela dio: “1) Piezen lagin bat Arkeometrian adituak diren Europako laborategietan aztertzea. Gure ustez, hiru laborategi ezberdinetan egin beharko lirateke analisiak, kasu berezietako protokolo zorrotzak ezarriz. 2) Parteekin zerikusirik ez duten arkeologo entzutetsuek indusketa kontrolatuak egin ditzatela Lurmenek grafitoen agerlekutzat seinalaturiko lekuen inguruetan”.
Bide hau oztopatua, boikotatua eta isilarazia izan da hasieratik, nahiz eta euskal kulturan eta beste arlo batzuetan ezagunak diren 140 pertsonak babestu beren sinadurarekin. Aipatu behar da erakunde batek ere (bakarrak!) aldarrikatu duela epai bidea ez baizik eta bide zientifikoa hartu behar dela, nork eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak. Duela 10 urte froga bat ere egin nahi izan zen Ingalaterrako laborategi espezializatu batekin: grafito batzuen azterketa arkeometrikoa egin ahal zuten galdetu zitzaien eta baita aurrekontua eskatu ere. Baiezkoa erantzun zuten eta aurrekontua bidali zuten: 10.000 euro. Pertsona batzuk prest agertu ziren laborategiak eskatzen zituen 10.000 euroak biltzeko. Baina grafitoak Aldundiaren eskutan zeudenez, proposamena egitera joan zirenean… ezezko borobila, hainbat aitzaki merke jarrita. Gutxienez, zientzia aldetiko ikuspegi serio bat izango genuen.
Sententziaren beste puntu batera itzuliz, faltsutzailea nor den jakin ez arren, grafitoak faltsuak omen dira. Epaiketa aurretik 476 ziren faltsuak, epaiketan bertan 291 eta sententziaren ondoren 36 dira. Eta gainontzekoak? Jakin ez, linboren batean egongo dira. Zer gutxi jakin dugun hedabideetatik benetakoak diren-daitezkeenei buruz. Adibidez, sententziak zera dio, hitzez hitz, ustezko RIP jartzen duen grafitoari buruz (13.359 zenbakidun grafitoa): “… resultando que, al tratar dicha pieza, la restauradora Paloma López Sebastián pudo comprobar que en la misma no pone RIP a pesar de parecerlo a simple vista, y a diferencia de lo que han manifestado otros expertos, incluyendo los peritos calígrafos de la acusación particular” (142. o.). Edota Diputazioko zaharberritzaileek aurkitu zutenari buruz (2.371 zenbakiduna, usoa eta galburua). Berria egunkariak ere beste baten argazkia (12,799, galburua) zekarren ekainaren 11ko alean “ikerketek benetakotzat jo duten pieza bat” azalpenarekin.
Epai-bide hau antzua izan da. Proba egin dezagun laborategiekin (arkeometria, C14, isotopoak, termolumineszentzia, analisi fisiko eta kimikoak…); egin bitez indusketa kontrolatuak arkeologo inpartzialekin (oraindik indusketagunearen %90 induskatu gabe dago); lege kontuetan adituak direnek aztertu dezatela epaiketa honetan alde biek aukera berdina izan duten, eta ea Eliseori ‘omisio delitua’ eta ‘autoría mediata’ aplikatzea bidezkoa izan den; euskalariek, latin arruntaren aztertzaileek eta historiagileek ere badute lana… Norberak ere saiakera bat egin dezake handik eta hemendik informazioa bilduz eta norbere iritzia osatuz.
Eta… otoi, arren, mesedez eta faborez ez ditzatela grafitoak desegin!
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.
Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]
Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]
Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]
Azken urteotan, industria politikaren kontzeptua hainbat mailatan indarrez berragertu da. Neoliberalismoaren mailua izandako erakundeak, Nazioarteko Diru Funtsak, gaur egun zera azpimarratzen du: merkatuek baliabideak modu eraginkorrean esleitzeko eta arazo horiek konpontzeko... [+]
Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]
Zalantza asko izan ditut, meloia ireki ala ez. Ausartuko naiz, zer demontre! Aspaldian buruan dudan gogoeta jarri nahi dut mahai gainean: ez da justua erditu den emakumearen eta beste gurasoaren baimen-iraupena bera izatea. Hobeto esanda, baimen-denbora bera izanda ere, ez... [+]
Mundu mailako erasoaldi inperialista betean gaude, mendebaldeko burgesiak gidatuta. Ofentsiba inperialistak hartu duen forma gerrarena da, aldaera guztiekin: gerra ekonomikoa, gerra kognitibo eta kulturala, lawfarea; eta, noski, gerra militarra. Mendebaldeko inperialismoak... [+]
Beste detektibe triste baten telesail bat ikusi berri dut. Eskoziako irla urrun batean gertatzen dira trama guztiak. Badakizue nola funtzionatzen duten fikzio horiek: hildako asko, jende arrunta baina ez hainbeste, eta paisaia berde iluna. Oraingo honetan duela urte pila bat... [+]
Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]
Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]
Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.
Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]
Eta beste urte batez, sindikatuek prefabrikatutako grebak antolatu dizkigute. Eta guk, indibidualki, erabakia hartuko dugu grebarekin bat egin ala ez, ikastetxean inongo asanbladaren beharrik gabe.
Niri irakatsi zidaten greba eredua jada ez dago modan, antza. Nire... [+]
Bizitzak dena inguratzen du, mugatua eta hauskorra da. Bizitza onak bizitzeko, gorputzak zer egin badakiela iruditzen zait, buruak ordea, nahiz eta jakin (ondo informatuta dagoenean), askotan gorputza nahita isiltzen duela ikusten dut. Isiltze horretan burua beste buru... [+]
Eroso gaude ingurunea gure egoera fisiko/emozionalera egokitzen denean. Besteak ni kontuan hartu nauenean, izan gizaki bat, objektu bat, espazio bat. Erosotasunaren klabea produktu eta espazio diseinuan beharrizan handi gisa sartu da, erosotzat jotzen dena erosgarria delako... [+]