Atzo ezagutu zen Lurmenek Iruña-Veleiaren epaiari jarritako helegitearen erantzuna, Audientziak emana. Gai hau Estatu arazoa denez, eta estatu espainiarreko beste gai guztietan gertatzen den moduan, oraingoan ere Administrazioari eman diote arrazoia, herritarren aurka; hau da, ez dituzte kontutan hartu ere egin Lurmenek 2020ko sententziari eginiko alegazio eta argumentuak, ez bat bakarra ere.
Oraindik bada “justiziaren eskutik” zerbait espero zuenik, gure Herria eta hizkuntza mapatik desagerrarazi beharrez bost mende daramazkin estatuen “justizia” horren eskutik. Inkisiziotik hona jarraiki inposatzen ari zaigun sistema horretatik (orain bertan, oroit: Altsasuko Gazteak, milaka tortura egin dutenei babesa, epaituta eta zigorra beteta duen kasu bat berriro epaitzea…) hortik gutxi onik espero genezake. “Lehengo lepotik burua” besterik ez dugu ikusten.
Auzi honen laburpena jakin nahi duenarentzat:
a) Ebidentzia fisikoen analisiak nork egin dituen
– Faltsuak direla dioen txosten fisiko-kimiko bakarra Madrileko IPCE-ren laborategiak egin zuen, euskalduntze berantiarra bultzatzen duen erakunde batek. Etxe horrek berak faltsutzat eman zuen ere Mas del Vent Kataluniako klaustro erromanikoa. Eskerrak han bertako Unibertsitatea erne eta garaiz ibili zela eta “faltsutze” tesiak kontra-argumentatu zituela zientifikoki. Ondorioz, “faltsutzat” emandako klaustro erromaniko hura gaur erromaniko benetakotzat hartua da eta Generalitatearen Ondare Babes osoa du. Han eta hemen, badirudi Euskal Herriko eta Kataluniako ondarearen kontra aritu zaigula IPCE.
– Laborategi horrek ez du dataziorik egiten, ez da ezaguna arlo horretan.
--Bere teknikariek ez zuten eskarmenturik lan hauetan, bere lehen aldia zen. IPCEren 4 edo 5 teknikari hasi ziren analisi lan horiek egiten, baina bakar batek –Navarro geologoak- sinatu zuen txostena eta faltsifikazioaren aldeko ondorioak bereak baino ez dira. Zergatik bakar batek, non zeuden besteak? Orain teknikari bakar horren txostenean oinarritzen da Epailea faltsuak direla sententziatzeko.
"Oraindik bada “justiziaren eskutik” zerbait espero zuenik, gure Herria eta hizkuntza mapatik desagerrarazi beharrez bost mende daramazkin estatuen “justizia” horren eskutik"
b) Erabili duen metodoa
– Navarrok erabili duen ikerketa metodoa ez du inork munduan erabiltzen eta zalantzazkoa da lanaren balio zientifikoa. Erreparatu, ez du erabiltzen “kontrolerako-kontrasterako piezarik” lan horretarako, eta hori zientzian funtsezkoa da.
– 36 pieza faltsuak direla esan du (guztira 400 daude).
-Lurmenen defentsak epaiketan frogatu zuen metal modernoen presentzia ez dela nahitaez grafitoen exekuzio modernoaren froga; ikusarazi zuen 20 metal-aleazio ezberdin baino gehiago ageri direla; frogatuta utzi zuen ezpal mikroskopiko ezberdin horiek, beren tamaina eta forma ikusirik, ezin direla sortuak izan zeramikan grafitiak egiterakoan, baizik garbiketa-tresnetatik etorriak izan zitezkeela, edo kalibragailutik, eta/edo erabilitako beste lanabes edo hontzi metaliko batzuetatik. Aldagai posible horiek ez ziren kontuan hartuak izan, sinesgaitza zientzia egiterakoan.
c) Honelako gaiak argitzeko 4 bide zientifikoak ez dituzte erabili nahi
– Datazioak Europako prestigioko laborategietan egitea, eskarmentu handikoetan
– Kata kontrolatuak egitea, ikusteko ea antzeko grafitorik agertu daitezkeen
– Egindako lan arkeologikoa auditatzea. Edward Harris goiz oso batean Lurmenen lan arkeologikoa aztertzen egon zen eta ondo zegoela esan zuen baina auditoria bat eskatu zuen, datazio eta katekin batera.
– Eztabaida zientifikoa: oraingoz faltsukeriaren aldeko argudio guztiak ezeztatuta daude, egindako 20tik gorako txostenei esker, eta faltsukeriaren aldekoek ez dira gai izan argudio horiei aurre egiteko.
d) Epaitegian ikusi eta entzun genuen gauza askori bizkar eman diote
– Museoko langile kualifikatuek, urte askotako esperientzia dutenak, epaitegian bertan pieza batzuk erakutsi eta iritzia galdetzerakoan, adierazi zuten haientzat benetakoak zirela aurkezten zitzaizkien piezak. Hori ez al da Navarrorena bezain garrantzitsua?
– Museoko Teknikariek Iruña-Veleiako aztarnategitik zetozen piezak garbitzen ari zirela, bigarren pieza-kaxa garbitzerako, aparteko grafito bat aurkitu zutela aitortu zuten; eta aurkikuntzaren berri emanik, gehiago ez garbitzeko eta gainerako 18 kutxak garbitu gabe uzteko agindu zitzaien. Epaile aurrean deklaratu zuten hori teknikariek, baina inork ez zuen zirkinik ere egin…
Egiaren bila, borrokan jarraituko dugu. Faltsuak direla onartu-arazi nahi digute, inposatu nahi digute edo, gainerakoan, kartzela zigorraren itzala. Guk betikoa eskatzen dugu, besterik ez: egin ditzatela datazioak, egiazkoak eta inpartzialak.
Herriaren kontrako eraso honi aurre egiten jarraituko dugu, noski baietz.
Jotake datazioak egin arte!
Lurmen: eutsi goiari!
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]
Beldur hori bada. Badirudi Donald Trump etorri dela Washingtoneko bulego borobila luzerako okupatzera. Bigarren mandatua du, baina bere hurbileko aholkulariei, ez dela txantxetan ari berretsiz gainera, Konstituzioan zenbaki bakan batzuk aldatzeko bere xede zurruna aipatzen die,... [+]
Ansorena´tar Joseba Eneko.
Edonori orto zer den galdetuz gero, goizaldea erantzungo, D´Artagnanen mosketero laguna edo ipurtzuloa, agian. Baina orto- aurrizkiak zuzen adierazten du eta maiz erabiltzen dugu: ortodoxia, ortopedia, ortodontzia... Orduan (datorrena... [+]
“Erresilientzia poltsa”, “biziraupen eskuliburua”, “ebakuazio bizkar-zakua”: hara nolakoak entzun daitezkeen agintarien ahotan azken asteetan.
Iragan hilabeteko adierazpenen artean, Europako Batasunak herritarrei eskatu die... [+]
Ez da Aberri Eguna, Aberri Aukera da euskaldunok behar duguna. Urtean behin errepikatzen dira balizko alderdi zein talde abertzaleen deialdiak, data hauetan, Euskaldunon aberria Euskadi/Euskal Herria da aldarriaren inguruan. Egun bateko kontua izaten da, hala ere. Eta ez batera... [+]
Joan den astean topaketa polit bat izan dut, aspaldi ikusten ez nuen emakume talde batekin, eta egitearen inguruan aritu gara berbetan, teknologia eta sorkuntza espazioei lotuta.
Emakume hauetako nagusiena, jubilatzeko mugan dagoena, programatzailea da eta kodea programatzen... [+]
Hainbatetan esan izan didate arkitektoen lanaren gauzarik indartsuena dela ekoizten duguna betikotu egiten dela. Eraikinaren betikotasunak gizakiaren presentzia tenporala gainditzen duela eta geroko etorkizunean iraunkor egingo gaituela. Eta liburu batekin gertatzen ez den... [+]
Desengainu handia hartu dute euskal feminista askok jakin dutenean Chimamanda Ngozi Adichie idazleak haurdunaldia esternalizatu duela, alegia, surrogate batek ernaldu duela bere haurra, diru truke. Guztiok izan beharko genuke feminista saiakeraren egilea da Adichie, besteak... [+]
Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]