Kolonialismoek herri zapalduen egiturak eta instituzioak egunero suntsitzen dituzte: hizkuntza kolonialeko hedabideen nagusitasuna, euren indar armatuen indarkeria, eta noski, botere judizial kolonialaren atzaparrak, Altsasun, milaka tortura kasutan edo arlo ekonomiko hutsera mugatzen diren ehunka epaitan ikusi dugun bezala.
Horregatik, ez da kasualitatea Koloniako El Pais eta El Correo-k epaitegi espainiarraren informazioa beti akusatuek baino lehenago edukitzea eta esan dituzten gezur-mantrak hain landuta edukitzea.
Ez da kasualitatea gaia Epaitegian hamaika urtez luzatu izana, praktikan, Eliseo eta Oskar kondenatuz.
Ez da kasualitatea Epaitegiak grafitoen dataziorik egin ez izana (gaia ebazteko dagoen aukera bakarra) eta gainera defentsari legez dagokion aukera hori, alegia, proba periziala eskatzeko eskubidea, ukatu izana. Horrekin bakarrik badakigu kondenatuko dituztela, bai ala bai, defentsa zientifiko barik utzi dutelako.
Ez da kasualitatea zazpi urte eta erdiko espetxe zigorra eta ia 300.000 euroko isuna eskatzen duten Aldundiak eta Jaurlaritzak, Eliseo kanporatu ondoren, hondeamakina batez Iruña-Veleiako hiru eremu aberats suntsitu izana
Ez da kasualitatea hedabide askok hasierako faltsukeriaren aldeko sei txosten etengabe balekotzat ematea, hango argudioak banan-banan gezurtatu dituzten 20 txosten baino gehiago daudenean: ez zen Descartes agertu Miscart baizik, Eliseoren taldeak topatutako eta ezinezkotzat hartutako guztiak balekoak direla: Deidre ezinezkoa? Dendre eta Dedre badaude; Secuano ezinezkoa? Sicuani, Secuanus eta Secuan badaude; pather-ren TH ezinezkoa? virthus, thurarius… badaude; Z letra grezieratik kanpo XV arte ezinezkoa? Donemiliagan ezaguna den “izioqui dugu” badago askoz lehenago... eta horrela guztiak.
Ez da kasualitatea zazpi urte eta erdiko espetxe zigorra eta ia 300.000 euroko isuna eskatzen duten Aldundiak eta Jaurlaritzak, Eliseo kanporatu ondoren, hondeamakina batez Iruña-Veleiako hiru eremu aberats suntsitu izana.
Ez da kasualitatea epaitegiak balizko faltsutze arrazoiak bilatu ez izana, ezer berezirik agertu gabe ere, Eliseoren taldeak urte askorako finantzaketa zuelako eta auzi honetan irabazi duten bakarrak bere lekua okupatu duten eta urtero 300.000 jasotzen duten EHUkoak dira edo euskalduntze berantiarraren gezurra babesten dutenak dira edo Madriletik kargu eta dirutza gehiago jaso duten “adituak” dira.
Iruña-Veleiako auzia euskeraren, zuzenbide piriniarraren eta gure burujabetzaren aurkako zuzeneko erasoa da, eta, noski, izugarrizko altxorra topatu diguten Eliseoren eta Oskarren aurkako bidegabekeria higuingarria, liburu batzuk idazteko beste eman dutena.
Horregatik, aurrez aurre izango gaituzte!
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]
Epistemologia, edo ezagutzaren teoria, filosofiaren arlo nagusietako bat da, eta historian zehar garrantzizko eztabaidak izan dira gure ezagutzaren mugen eta oinarrien inguruan. Honen baitan bi korriente indartsu topatzen dira, ezagutzara iristeko bide ezberdinak proposatzen... [+]
Getxoko Epaitegiak Europa ikastetxeko 4 urteko haurren kasua artxibatu izanaren berri izan dugu aste honetan. Horrek zera galdetzera garamatza: instantzia judizialak, polizialak… prest al daude haurren eskaerei erantzuteko? Benetan babesten al dira gure adingabeak... [+]
Gure lurraldeetan eta bizitzetan sortzen diren behar, desio eta ekimenen inguruan gero eta gehiago entzuten dugu harreman eta proiektu publiko-komunitarioak landu beharraz, eta pozgarria da benetan, merkaturik gabeko gizarte antolaketarako ezinbesteko eredua baita. Baina... [+]
Elkarrizketa berritu dugu fakultateko idazkaritzan, auskalogarrenez: urruti daude, euren matrikula egiteko, ikasleak bakarrik etortzen ziren garaiak. Aspaldixko aldatu zen joera, eta gurasoek –nabarmenago amek– gero eta paper aktiboagoa hartzen dute seme-alaben... [+]
Silogismo baten argumentuak hiru proposizio ditu, eta horietatik azkena nahitaez ondorioztatzen da beste bietatik. Logika deduktibo horrekin aztertu daiteke, nire aburuz, Nafarroan gertatzen ari den Aroztegiako gatazka sozioekologiko luze eta traumatikoa.
Tesia: Baztango... [+]
Berriki landu ditut klasean Etxahun Barkoxeren kobla eder eta hunkigarriak. Gaizo gizona! “Edertasunez praube” sortu zelako hasi zitzaizkion etxeko nahigabeak, baina hamazazpi urtetan zen pulunpaka sartu zorigaitzaren itsasoan, maite zuen Marie Rospide doterik gabeko... [+]
Azken egunak garrantzi handikoak izan dira Bartzelonan, etxebizitzaren aldeko mugimenduarentzat eta espekulatzaileen aurkako borrokarentzat. Urtarrilaren 28an, polizia-armada batek Raval auzoko Massana Zaharrari [zentro sozial okupatua] eraso egin zion goizaldean, aurrez abisatu... [+]
Zer jakin behar dut? Norekin erlazionatu behar dut? Non bizi behar dut? Ardura horiekin gabiltza gizakiok gure gizarteen baitan bizitza on baten ideia bizitzeko bidean. Ondo erantzuten ez badakigu, bazterretan geratuko garen beldurrez.
Joan den astean, kanpoan geratzearen... [+]
Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]
Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]
Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]
Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]
Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]