Iruña-Veleia Argituk dio datazioak egin arte ez dela justiziarik egingo

  • Hamalau urte eta gero, auzia heldu da amaierara. Grafitoak faltsutzat jo ditu epaileak, eta Eliseo Gil, Rubén Cerdan eta Oskar Escribano auzipetuak zigortu ditu. Iruña-Veleia Argitu egitasmoak dio datazioak egin artean ez dela justizia egingo.


2020ko ekainaren 11n - 11:41
Iruña-Veleia Argitu ekimenak egindako agerraldia, 2018an (Argazkia: Argazkia: E. Lanao)

Hamalau urteren ostean, bederatzi urteko instrukzio fasea eta hamabi saioko epaiketa tarteko, Iruña-Veleia auziak badu epaia: epailearen arabera, grafitoak faltsuak dira. Faltsutzearen erantzule nagusitzat aztarnategiko arduraduna zen Eliseo Gil jo du epaileak; bi urte, hiru hilabete eta  23 eguneko zigorra ezarri dio iruzur egiteagatik, dokumentuak faltsutzeagatik eta ondarearen aurkako delituengatik. Rubén Cerdani urte bete gutxiagoko zigorra ezarri dio; urte bete, hiru hilabete eta 23 egun, txostena faltsutzeagatik.

Gil eta Cerdanekin, guztira hiru dira zigortutako auzipetuak. Izan ere, epaiketaren lehen egunean Oskar Escribano geologoa ere zigortu zuen epaileak. Arrazoia: idatziak eta irudiak faltsutzea. Auzipetuak onartu zuen pieza batean “Veleia” idatzi izana, lankideei txantxa egin asmoz, bere arabera. Escribanok urtebeteko kartzela zigorra eta 2.000 euroko isuna hitzartu zituen akusazioarekin.

Epaiketak luze jo duela iritzirik, epaileak aringarriak ezarri dizkie hiruei, eta ondorioz ez dute espetxera joan beharko. Epaia ez da irmoa, beraz aldeek helegiteak aurkeztu ahal izango dituzte.

Lurmen enpresak dagoeneko agertu du helegitea jartzeko asmoa. SOS Iruña-Veleia, Euskararen jatorria eta Martin Ttipia taldeekin batera, Iruña-Veleia Argitu egitasmoaren parte da Lurmen ere. Ohar bidez adierazi dutenez, epaiaren aurka daude eta iruditzen zaie epaiketan “eskubide guztiak” urratu zaizkiela. Diotezen, grafitoen lagin bat arkeometrian espezializatutako Europako laborategiek azter dezaten ez du ahalbidetu epaileak. Datazioak egin artean justiziarik ez dela egonen adierazi dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iruña-Veleia auzia
Joseba Lizeaga: “Iruña-Veleiako polemikaren oinarrian grafitoetan topatutako euskararen zantzuak daude”

Urriaren 26an Iruña-Veleia Argitu, ez suntsitu jardunaldian Zenbat esku daude Iruña-Veleian aurkitutako ostraken testuetan? ponentzia aurkeztu zuen Joseba Lizeagak


Iruña-Veleiaren 4. Biltzarra: argitu, ez suntsitu

“18 urte pasatu dira indusketan 400 bat grafito agertu zirenetik, 16 urte froga zientifikorik gabe Lurmen indusketa eremutik kaleratu zutenetik eta 4 urte gaia argitu barik epaiketa egin zenetik eta berdintsu jarraitzen dugula esan genezake: gaia argitu nahi genuenok... [+]


2020-10-30 | Arabako Alea
Bertan behera utzi dute Iruña-Veleia auzia argitzearen aldeko gose greba

99 egun eta gero, Arabako Aldundiko arduradunekin egindako bileraren ostean, gose greba amaitzea erabaki du Joxe Mari Lejardi Gabixolak. Izan ere, Aldundiak Iruña-Veleiako aztarnategiarentzako plana diseinatzeko prozesua abiatuko du.


Eguneraketa berriak daude