Frantziako polizien presentzia eta kontrola etengabea da Irun eta Hendaia artean, eta beste sei hilabeterako berritu du kontrola Frantziako Gobernuak. Migratzaileen joan-etorria oztopatzea helburu duten kontrolak direla ulertuta, eragile ugarik protesta egin dute mugako zubian, eta bertako hesi metalikoa kentzea lortu dute.
Terrorismoa, Covida, Ukrainako gerra… argudio hartuta, sei hilabetero aitzakiaren bat aurkitzen du Frantziako Gobernuak, Irun eta Hendaia artean dituen kontrolak mantentzeko. Orain ere, gutxienez beste sei hilabeterako berritu ditu kontrol horiek: “Datozen sei hilabeteetan muga itxita mantenduko dute, eta ezin dugu onartu, oso ongi baitakigu muga horiek direla migrazio politika arrazista baten ondorio”, salatu du LAB sindikatuko Eñaut Aramendik.
Bi zutabe atera dira astearte arratsaldean, bata Hendaiatik eta bestea Irundik, eta bi herrien artean dagoen Avenida zubian elkartu dira, “Mugak apurtu, zubiak eraiki” lelopean. Avenida zubian hesia dago, oinezkoen joan-etorria oztopatzeko; eta ondoko zubian, Santiagoko zubian, kontrol poliziala jartzen dute. Avenida zubian dagoen hesia kentzea lortu dute, eta nahiz eta agintariek hesia berriz ezartzea agindu duten, Euskal Herria harrera herria dela aldarrikatu dute herritarrek.
Nabarmendu dutenez, mugako kontrolek eragiten dute migratzaileek seguruak ez diren bideak hartzea, eta hori dela-eta azken urteetan bederatzi lagun hil dira, Irungo Harrera Sareak dituen datuen arabera.
LABek deitutako protestara batu dira asteartean Irungo Harrera Sarea, Etorkinekin-Diakite, Ongi Etorri Errefuxiatuak, Bizi, Unsa, Sos Arrazakeria, Ehun, Xuti Gaztek, Intziri, Bagera, Sos Arrazakeria, CGT, CFDT, Solidaires, EH Bai eta EE-Berdeak.
https://twitter.com/LABSoziala/status/1587504080481648640?s=20&t=lNXQWmlZxIdzicMJv84ByQ https://twitter.com/LABSoziala/status/1587504080481648640?s=20&t=lNXQWmlZxIdzicMJv84ByQ
Migrazioa arazo gisa ikusten duten herritarrak, gutxiengoa
Bestalde, EAEko jendeak atzerritar jatorriko biztanleekiko dituen pertzepzio eta jarrerak neurtzen dituen barometroaren azken edizioa aurkeztu du Ikuspegi-Immigrazioaren Euskal Behatokiak. Azaldu dutenez, EAEko biztanleen jarrerak joera positiboa du eta jatorri atzerritarra duten herritarrenganako tolerantzia indizeak gora egiten segitzen du, 69,28 punturaino oraingoan. EAEko herritarren %5,7k baino ez du uste migrazioa EAErako arazoa dela, ikerketaren arabera.
Ikuspegik azpimarratu nahi izan du aurreko krisi ekonomikoetan atzerritarrenganako tolerantzia eta konfiantza mailak behera egin zuela EAEko gizartean, baina oraingoan ez dela hala gertatu.
Hendaiako komisarian deklaratu dute asteazken goiz honetan, eta segidan atxilotu dituzte, martxoaren 14an Korrika Irundik Hendaiara iragan zen egunean “talde antolatuan migratzaileak Frantziako Estatuan sartzen laguntzea” leporatuta. Zazpi herritarren aldeko... [+]
Gobernuak argudiatu du "migrazioaren karga handia" eta "terrorismo islamistaren arriskua" areagotu direla.
Furgonetan “egoera irregularrean” zeuden hamabi pertsona zeramatzala adierazi du Ertzaintzak. Bidaiariek onartu dute Frantziatik Portugalera joateagatik 300 eta 600 euro artean ordaindu dituztela.
Avenida zubiak 24 ordu eskas baino ez ditu eman zabalik. Frantziako Gobernuak atzera ere itxi egin du, astelehen arratsaldean txirrindulariak Lapurdira pasa ondoren.
2021eko urtarrilean itxi zuen Frantziako Gobernuak bi herrien arteko oinezko pasabidea. Erakundeek, elkarteek eta gizarte mugimenduek maiz egin dute irekitzeko eskaera, eta oraingo honetan baiezkoa eman du Frantziako Gobernuak.
Bi herrialdeetako Polizien “kooperazio handiagoa” nahi luke Frantziak, bere ustez, “bigarren mailako mugimenduak” daudelako oraindik ere bi estatuen artean. Urtarrilaren 19an batzartuko dira bi agintari nagusienak Bartzelonan, Laguntasun eta Kooperazio... [+]
Martxoaren 12an desagerturiko etorkina ote den ikertzen ari dira. Egun horretan Bidasoa ibaia zeharkatzen saiatu ziren hiru migrante; haietako bik Biriatura heltzea lortu zuten, baina hirugarrena desagertu egin zen.
Migrante eta iheslari guztientzat bide seguruak eta erregulazioa eskatu dituzte Trintxerpe eta Donostia batu dituen Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako 25. martxak.
Pairatu jazarpen hau dela eta, haien "harridura" eta "mina" nabarmendu dute Etorkinekin elkartasun sarekoek. Migratzaileak laguntzen segituko dutela argi utzi du Ipar Euskal Herriko kolektiboak.
"Terroristen mehatxuak izugarri handia izaten segitzen duelako", Frantziak dituen muga administratiboek hetsirik segituko dute gutxienez apirilaren 30a arte. Bidean dabiltzan etorkinei traba arriskutsu hau inposatzen segitzen du beraz Frantziako Gobernuak.
Urriaren 12an Ziburun trenak atzemandako lau lagunetatik bakarra atera da bizirik. Polizia judizialari zehaztu dio poliziaren kontrolak saihesteko zirela trenbidean.
Hego eta Ipar Euskal Herri arteko mugan, trenbide bazterretan, gauean… migratzaileen harrapaketan polizien kontrolak asko areagotu direla eta pertsona horien kontra Frantziako Polizia bidegabeki jokatzen ari dela salatu du hainbat elkartek: “Errefuxiatuen eskubideak... [+]
Irun eta Hendaia arteko mugen hestearekin, Afrikatik heldu migranteentzat bereziki gaitz da mugaren zeharkatzea.
EH Bai koalizioak deiturik, berrehun bat lagun elkartu ziren larunbatean Saran eta Hendaian, Frantziako Gobernuak Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko errepide batzuk hetsi izana salatzeko.
Bluetooth bidez, positibo eman duten pertsonen mugimenduak jarraitu ahal izango dituzte, eta haiekin harremanetan egon direnak prebentiboki isolatu. Horrez gain, erabiltzailearen historial medikoa gordeko du eta eguneroko sintomen agenda bete ahal izango du erabiltzaileak... [+]