Aurkikuntzaren berri eman zenetik, hamairu eskaera aurkeztu dituzte Irulegiko Eskuarekin lotutako marka edo diseinu industriala erregistratzeko.
Irulegiko Eskuaren diseinu industriala eta marka erregistratzearen aurka egingo du Nafarroako Gobernuak, aurkikuntzaren erabilera pribatizatzea saihesteko asmoz. Azaroaren 14an aurkikuntza arkeologikoaren berri eman zenetik, hamahiru eskaera egin dituzte Irulegiko Eskua patentatzeko. Rebeca Esnaola Kultura eta Kirol kontseilariak patentatzeko saiakera hauei aurka egitea bermatzen duten txosten juridikoaren ondorioak jakinarazi dizkio Gobernuari, asteazkeneko bilkuran.
Esnaolak adierazi du eskaeren aurka agertzearen helburua ez dela Irulegiko Eskuaren jabetza Gobernuarena izatea, baizik eta aurkikuntzaren ordezkaritza eta izendapena "askatasunez" erabiltzea, "aurkikuntza arkeologiko, etnografiko, ondare eta kultura alorreko gisa duen garrantziagatik".
Erregistro eskarietako batek diseinu industrialaren gaineko jabetza izatea du helburu, Irulegiko Eskuaren irudikapen grafikoa egiteko. Besteek, aldiz, markaren jabetza erreklamatzen dute, horietatik zazpik "Sorioneku" terminoarena eta beste bostek "Irulegiko Eskua" adierazpenarena.
Nafarroako Gobernuak Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoan egingo du erregistro eskaera hauen aurka. Diseinu industriala erregistratzearen kontra, berrikuntza gabezia alegatuko du Diseinu Industrialaren Babes Juridikorako Legea aintzat hartuta. Marken eskariei dagokienez, berriz, Marken Legeak barnebiltzen dituen hainbat debeku hartuko ditu aintzat, esate baterako izaera bereizgarri eza, publikoari balizko produktu baten jatorri geografikoarekiko nahastea eragin ahal izatea, markak eskatzaile ez diren pertsonekin identifikatzea edo jabego intelektualaren eskubideak urratzea.
Nafarroako Erriberako Andosilla herrian, sorpresa ugari ematen ari den indusketa arkeologikoa egiten ari dira Aranzadiko arkeologoak eta herritar boluntario taldeak. Resako aztarnategian orain arte oso ezezaguna zaigun Goi Erdi Aroko gizarteak hobeto ulertzeko aztarnak aurkitu... [+]
Aranzadi Zientzia Elkarteko Etnografia Sailaren zuzendari berria da Maite Errarte Zurutuza (Beasain, 1995), urrian Fermin Leizaolaren lekukoa hartu ondoren. Kultura materiala aztertzen jarraitzeko beharra azpimarratu du, gizartearen memoria eta bizimodu aldaketak erregistratzeko... [+]
Atapuercako aztarnategian hominido zahar baten aurpegi-hezur zatiak aurkitu dituzte. Homo affinis erectus bezala sailkatu dute giza-espezieen artean, eta gure arbasoek Afrikatik kanpora egindako lehen migrazioei buruzko teoriak irauli ditzake, adituen arabera.
Martxoaren 30erako Iruña-Veleia martxan, SOS Iruña-Veleia eta Euskeraren jatorria elkarteek manifestaziora deitu dute, Aski da! Argitu, ez suntsitu lelopean. Azken bi urteetan "hondeatzaileak sistematikoki eremu arkeologiko oso aberatsak suntsitzeko modu... [+]
Etiopia, 1974ko azaroaren 24a. Lucy-ren hezurdura aurkitu zuten Hadarren, giza arbasoen arrasto zaharrenetakoa. Australopithecus afarensis espezieko hominidoak 3,2 eta 3,5 milioi urteren artean ditu.
Homo espezieen arbasotzat jo zuten orduan, gu guztion amatzat. Mende erdi... [+]
Normandiako erromatar garaiko aztarnategi batean lanean ari zirela, arkeologia ikasle batzuek aurkikuntza bitxia egin dute berriki: buztinezko eltze baten barruan kristalezko flasko txiki bat topatu zuten, XIX. mendean emakumeek lurrina eramateko erabili ohi zuten... [+]
Yamagata unibertsitateko Masato Sakai arkeologo japoniarra buru duen ikerlari talde batek geoglifo ugari aurkitu berri ditu Nazcako basamortuan (Peru). Guztira 303 geoglifo topatu dituzte, orain arte ezagutzen zen geoglifo kopurua ia bikoiztuta. Horretarako adimen artifiziala... [+]
Trebiñu, VI. mendea. Eremita talde bat Las Gobas kobazuloetan bizitzen hasi zen, eta historiaurretik okupatutako Laño ibaiaren haitzarte hartan kobazulo berriak hondeatu zituzten. Hurrengo mendean kobazuloetako bat nekropoli modura erabiltzen hasi zen bertako... [+]
Arkaiako erromatarren eremu termalean San Tomas ibaiari loturiko azpiegitura hidrauliko handi bat aurkitu dute, baita lur azpian 3.000 metro koadroko eraikin bat ere, garai hartako etxalde batenak izan daitezkeen arrastoekin.
Mexikoko Coahuila basamortuan, Bilbaoko dunak izeneko parajean, giza eskeleto baten arrastoak topatu dituzte. Arkeologoek aztertu ondoren, ondorioztatu dute 950-1250 urte artekoak direla eta Candelariako kulturarekin lotuta daudela.
Aurkikuntza berri pozgarria izan da... [+]
Arabako aztarnategi arkeologikoaren ondoan 280 metro luze eta 72 metro zabal dituen egitura ezkutatzen da soroen azpian. Arkikus enpresak drone bidezko kartografia teknika bereziak erabilita egin du aurkikuntza. Euskal Herrian ez da halako besterik eta Tarraco edo Calagurris... [+]
Aurtengo neguan INRAPeko (Ikerketa Arkeologiko Prebentiboen Institutu Nazionala) arkeologoek nekropoli berezia aurkitu dute Auxerreko (Frantziako Estatua) erdigune historikoan: haur jaioberrientzako edo hilda jaiotako haurrentzako erromatar garaiko hilerria. K.o. I. eta... [+]
El Villar aztarnategian 2017an aurkituriko mosaiko erromatar handia zaharberritu eta ikusgai jarri dute Ablitasko kultur etxean. IV. mendeko villa edo etxaldeak 40.000 metro koadro ditu eta oso-osorik dagoela uste dute arkeologoek, nahiz eta zati txiki bat baino ez duten... [+]