Irulegiko eskua, 2.000 urte baino antzinakotasun handiagoarekin, aurrekaririk gabeko pizgarria izaten ari da Euskal Herriaren kontzientzia nazionalean. Haren inpaktuak, euskal herritarrak hain indartsu eta emotiboki interpelatuta sentitzeko, aurkikuntza horren atzean benetan zer dagoen pentsatzera gonbidatzen gaitu.
Ez da albiste huts bat, jazoera bat, epe laburrean iragankorra; baizik gertakizun bat, gure identitatearen mamitzean oinarrizkoa.
Gertakizuna irispen unibertsaleko (nazioarteko hedapena duten aldizkari zientifikoak aipatu egiten dute) sorkuntza singular oro da (bakana), beti toki zehatz batean sortzen dena (gure kasuan Nafarroan).
Identitate oro imajinario batek (irudi baloratuak) eta sinboliko batek (zeinu-kontzeptu artikulatu eta partekatuak) osatzen dute. Kasu honetan, eskua xafla moduan eta bertan idatzitako zeinuak.
Zer harreman dago identitatearen eta gertakizunaren artean? Identitate oro errealak, gertakizunak (berriaren sortzaile dena), osatzen du. Zein eremutan agertzen dira gertakizunak? Zientzian, artean, politikan eta maitasunean. Irulegi deituriko gertakizuna eremu sinboliko-artistikoan kokatzen dugu.
Gertakizunak gure imajinario eta sinboliko zaharrak hausten dituenez, hasieran, halako arbuio bat eragiten du gugan
Identitate oro dinamikoa ala estatikoa da. Identitate estatikoak lehenaldiko gertakarietan du oinarria. Gertakizun berrien sorkuntzarekin bihurtzen da identitatea dinamiko, biziberritzen da.
Gertakizunak gure imajinario eta sinboliko zaharrak hausten dituenez, hasieran, halako arbuio bat eragiten du gugan; baina, aldi berean, gure subjektibitateak argitzen ditu. Horregatik kokatzen du pertsona bakoitza Euskal Herriaren errealitate sozio-politikoan: identitate euskaldunean ala espainiarrean.
Aurkikuntza publiko egin zenez geroztik, balizko baskismoaren azpian ezkutaturik zeuden identitate espainiarrak azaleratu ditu Irulegik. Aipatzen ari gara Pirinioen alde bietan kobazuloetan bizi ziren euskaldunek gurearen antzeko sinbolikotasun bat (prozesu kreatibo-artistiko guztietan erabiltzen den hizkuntza eta idazkuntza) eta imajinario bat (margoketa gaitasun artistiko gisa arte errupestrean), euskararen jatorriaren oinarria, edukitzeko gaitasuna ukatzen dutenak, iberismoz blai. Oteizak bere terminologiarekin zioen, ezen gure arbasoak margozteko gai baziren, euskaraz mintzo zirelako zela. Eta hitz egiten bazuten, idatzi ere egiten zuten.
Ezin dugu ahaztu gure identitate- eta pertenentzia-sentimenduak nolabait “ukituta” geratu zirela Iruña Veleiaren balizko iruzurrarekin. Irulegiren agertzeak bere indar osoz berreguneratu eta identitate espainiarraren aldeko maniobra difamatorio oro deuseztatzen ditu.
Izan ere, gertakizun orok denbora zatitu eta aurreko eta ondorengo bat markatzen ditu gertatzen diren eremu bakoitzean. Horregatik esan dezakegu Euskal Herrian Irulegi aurreko eta ondorengo bat dagoela, eta egongo dela.
Nikolas Xamardo, Xabier Rodríguez
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]
Hezkuntza publikoko irakasleok hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]
Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]
Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]
Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]
Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]
Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]
Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]
Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]
Dirudienez, Euskal Herrian migrazioa arazo bilakatu da azken bi hamarkadetan. Atzerritarrez josi omen dira gure lurrak. Gure kultura arriskuan omen dago fenomeno “berri” horren ondorio. Lapurretak, bortxaketak, liskarrak… Bizikidetza arazo horiek guztiak... [+]