Heldu den martxoaren 3an Iruinkokoa, hiri buruzagiko inauteri euskalduna herri-antzezpena eginen dugu hiri buruzagiko Alde Zaharreko karriketan barna. Guztira 70 lagunen elkarlanari esker sortutako ikusgarri honek dantza, musika, antzerkia eta bertsolaritza uztartzen ditu, eta euskara du ardatz nagusi.
Emanaldiak bi zati izanen ditu: puska biltzea edo asalduak, Iruñeko Alde Zaharreko euskal elkarteei bisita eginez, eta ondoren, ekitaldi nagusia edo mustra, Santa Ana plazan.
Asalduetan inauteriko protagonistek elkarte ezberdinei bisita eginen diete, euren atarietan dantzak, kantuak edo bertsoak eskainiz.
Eguerdiko 13:00etan eginen den mustra edo ekitaldi nagusian, aldiz, Koko-xuriek –dantzariek– hartuko dute plaza lehen lehenik. Koko-beltzek –pertsonaia zirtzil, ilun eta zirikatzaileak– ebatsiko diete tokia eta haien jelkaldi satirikoa eginen dute, urtean zehar hirian izandako gertakari esanguratsuenei buruz. Azkenik, bertsolariek plazan gertatu eta ikusitakoa iruzkinduko dute bertsoz. Kate hori ―dantza, antzerkia, bertsoa― 4-5 aldiz errepikatuko da ordu t’erdi inguruko herri antzezpenean. Parte-hartzaile guztiek, arizale zein publikoak, dantzatutako jauzi baten bitartez emanen zaio amaiera Iruinkokoari.
Asalduak:
9:45 Duguna + Zaldiko Maldiko (San Frantzisko plaza)
10:30 Karrikiri + Euskaldunon Biltoki (Xabier karrika, 4)
11:15 Herriko Taberna (Carmen karrika, 34)
12:00 Iparla Elkartea (Descalzos karrika, 83)
13:00 Mustra: Santa Ana plazan / Adi, euria eginez gero, Mañuetako frontoian!!
15:00 Bazkari irekia Arrano elkartean
Iruinkokoak bere hasieratik du zabal eta parte-hartzaile izateko bokazioa. Lau elkarte antolatzaileetako kideez gain, Iruñeko dantza talde ezberdinetako dantzariek parte hartu dute, musikari saldo batek, hango eta hemengo arizaleak, eta beste hainbat norbanako.
Izan zaitezte Iruñeko inauteri euskaldunaren parte koko-zuri, koko-beltz, herensuge, dantzari, musikari, bertsolari eta antzerkilariekin batera!
Oharra: Arrano elkartean 15 euroren truke eginen dugun bazkari irekian parte hartzeko euskaraz jakitea eskatzen da eta izena emateko iruinkokoa@gmail.com helbidera mezua igorri behar da.
Albiste hau Dantzan.eus webgunetik hartu da eta CC by-sa lizentzia baliatuta ekarri dugu ARGIAra
ZORRETAN
Testua eta zuzendaritza: Agurtzane Intxaurraga.
Aktoreak: Miren Gaztañaga, Iñake Irastorza, Jabi Barandiaran.
Noiz eta non: Urriaren 25ean, Donostiako Gazteszenan.
----------------------------------------
Bere argi propioa bilatzen ari den loreari... [+]
MIÑAN
NORK: Artedrama. Sambou Diaby, Ander Lipus, Eihara Irazusta, Mikel Kaye.
NON: Bilboko Arriaga Antzokian.
NOiz: Urriaren 25ean.
----------------------------------------------
Euskaraz kontatu zuten Ibrahima Baldek eta Amets Arzallusek Miñan 2019an. Bost urte... [+]
Autoan noala hasi naiz artikulua zirriborratzen, mentalki. Ideiarik onenak autoan izan ohi ditut, bakarrik gidatzen ari naizela. Bilborantz noa, Arriaga antzokira. Artedrama konpainiak Miñan antzezlana taularatuko du gaur. Urriak 25 ditu, ostirala da.
Antzokiko atarira... [+]
Eucalyptus
Testua: Nerea Ibarzabal, Jon Ander Urresti, Matxalen de Pedro eta Beñar Urrutia.
Zuzendari eta dramaturgoak: Matxalen De Pedro eta Jon Ander Urresti.
Aktoreak: Jon Ander Urresti eta Beñat Urrutia.
Non: Lugaritz kultur etxean (Donostia).
Noiz:... [+]
Tristezia ez, ondokoa. Eta etsipen handia. Aurten bi sorkuntza erditu ditugu ("Lurrez Estali" eta "Bidasoa Mintzatuko Balitz"), arrakasta handia bildu dugu eta, hala ere, sentimendu garratz batek tinkatzen dit zintzurra.
30 bat urte daramazkit antzerkian... [+]
Alzheimerraren inguruan haurrekin naturaltasunez hitz egitea du helburu ‘Arrain bat bezala’ antzezlanak. “Zenbat eta lehenago landu orduan eta gutxiago estigmatizatzen da”, nabarmendu du Ana Maestrojuán zuzendariak.
TABERNARIA. INSTRUKZIOAK BOTATZEKO ONDO BAT KAÑA
Egilea eta zuzendaria: Patxo Telleria
Aktorea: Mikel Martinez
Noiz: Irailaren 20an
Non: Biltxokon (Baiona)
--------------------------------------------------------
Bezeroak kontua eskatzen duenean izan ezik,... [+]
Azken aukera asteburu honetan 'Inexa de Gaxen' pastorala ikusteko.
OSCARRA OSCARRENTZAT
AKTOREAK: Mikel Laskurain, Jon Plazaola, Oihana Maritorena eta Ane Gabarain.
PRODUKZIOA: LaMandanga Producciones, Txalo Produkzioak
NOIZ / NON: martxoaren 2an, Donostiako Antzoki Zaharrean.
Lehen aldiz ekainean antzeztu zuten Inesa de Gaxen pastorala, Bastidan (Nafarroa Beherea). Izan zuen arrakasta ikusita, xarnegutarrek irailean berriz biziberrituko dute Gaxengo Inesaren historia, irailaren 21 eta 22an, Bardozen (Lapurdi). 1.000 sarrera jarri dituzte salgai... [+]