405 argitalpen berri jasoko ditu denera Landako guneak abenduaren 5etik 8ra bitartean. Horrez gain, gune eta erakusmahai berriak aurkeztu dituzte azokaren ordezkariek.
"Gaur eguneko tendentzietara egokitzea" helburu, Durangoko Azokak aurten izango dituen berritasunak aurkeztu dituzte azokako ordezkariek. Abenduaren 5tik 8ra bitarte, eskaintza anitza izango duten plazek ateak zabalduko dituzte. Guztira 405 nobedade egongo dira ikusgai azokan: 273 liburu, 91 disko, hamasei aldizkari, bost ikus-entzunezko eta bestelako hogei proiektu. Are, 200 kultur ekitaldi baino gehiago egongo dira azokak izango dituen zazpi guneetan.
Zazpi gune horietarik bat berrikuntza da aurten. Prentsaurrekoa egin duten Musika Eskolan kokatuko dute azokaren erakusleihoetako bat. Bertan Gogoetaren Plaza eta DA! PRO egitasmoak antolatuko dituzte; hain zuzen, azken hori izango da beste berrikuntzetako bat. DA! PRO egitasmoa Euskal Herriko programatzaile eta musikaren sektoreko sortzaile eta profesionalen arteko topaketa izango da, Durangoko Azokako ordezkariek iragarri dutenez.
Erakusmahai berriak
30 urteren ostean erakusmahaiek aldaketak izango dituztela nabarmendu dute Azokako ordezkariek: egurrezkoak izango dira, eta errotulazioetan kolore desberdinak eta ikonoak izango dituzte. Horren helburua "erakusmahaiak errazago identifikatzea" dela adierazi dute.
Ez dira faltako Ahotseneako eta Plateruenako eskaintza musikalak, ezta Irudienea edo Areto Nagusia bezalako guneak. Horrez gain, urteetan erakusleihoen zerrendara batzen joan diren Suganganbara, Kabi@ eta Szenatokia izango dira Durangoko Azokako plaza nagusiak.
Autoekoizleen eta antzerkien txokoak
Autoekoizleek beraien espazioa izango dute. Guztira hamalau lan aurkeztuko dituzte. Bestalde, lehen Antzerki eta Dantza Laburren Jaialdia antolatuko dute, Euskal Herriko hamar konpainia eta dozenaka emanaldi bilduz.
Mila lan egitetik bizi dira, sarri, marrazkilari eta ilustratzaileak. Ezaguna da sektorearen aspektu hori. Prekarietatea deitu ahal zaiona nagusiki; ikusezina izatea ere bai. Paula Estévez (Donostia, 1984), esaterako, ARGIAn ikusi izan dugu azken bost urteotan, sarri... [+]
Milaka eta milaka euskaltzale eta euskal kulturaren zale elkartu dira Durangon asteburu luzean, ondo asko egonkortua den urteroko hitzorduan. Sartzeko itxaronaldiak, ordubeterainokoak, euripean... Kultur-gosez egon da jendea. Eta asebeteko ziren, halaxe sumatu baita postuen... [+]
Salto batez jaiki da ohetik, pelikula txutxi-flower batean balego bezalaxe. Gelatik irten, sukaldera joan, amari muxu potolo bat eman eta dutxan sartu da, Deus ex machina kantua hartuta soinu-banda modura. Aurora borealak entzuten ditu letran, baina, egiazki, letraren fabulari... [+]
Oraindik ere ondo gogoan du amak nola esan zion atzo: “Iraitz, segiozu ohera, badela garaia. Eta utzi mugikorra, itsutu egingo zara-eta!”.
Nola ez, amak arrazoi. Gaurko betzuloek ez dute barkatzen. Ez du begirik bildu gauean. Ohean buelta eta buelta, maiz... [+]
Abenduaren 5ean ikasleei eta irakasleei zuzendutako tailer, hitzaldi eta ikuskizunak izango dira azokan. Dinamiken bidez sortzaileak ezagutu eta eurekin harremanetan jartzeko moduko aukera ere izango da. Edukiera guztia bete da jada ikasle goizerako. ARGIAk eskaintza zabala... [+]
Egotea egitea da. Hala dio aurten Durangoko Azokak, eta egia da, azokaren beraren kasuan behintzat eta Euskal Herria aintzat hartuta. Dagoeneko 59. azoka da aurtengoa, eta urtero egote hutsak frogatzen du euskara, euskal kultura, euskal nazioa egiteko modua dela Durangoko... [+]
Jakoba Errekondo eta Garbiñe Larrea han izango dira, baita Haziak liburuko egileak ere. Superbotereak hezkuntza liburua, Abentura erraldoia komikia... eta, jakina, Inor ez da ilegala-ren postutxoa ere ipiniko du ARGIAk. Aurtengo beste nobedadea: denda fisikoa Andra Mari... [+]
Azken 15 urteetan dugun Internetak hartu duen bilakaera ikusita, duen eredu teknologiko eta negozio ereduari lotuta, gizatasunaren alde txarrenak areagotzeko tresna dela pentsatu dezakegu. Ideia horrekin konforme ez dauden eragileak sortu dira mundu osoan zehar. Honako... [+]
Durangoko Azokaren alor digitala da Kabi@ espazioa eta egitaraua. Aurtengo edizioan, abenduaren 5ean eta 6an izango dira Kabi@ko ekitaldiak, Azokaren lehen bi egunetan (gero 8ra bitartean iraungo du). Ekitaldiak banatuko dira Durangoko Bizenta Migel Liburutegiaren eta Landako... [+]