Irregulartasunak EAEko irrati lizentziak banatzeko lehiaketan

  • EAEko irrati lizentzien banaketarako lehiaketan irregulartasunak egon ziren, atzo Berriak jakinarazi zuenez. 26 urtean ez zen lizentziarik banatu, eta PSEren Gobernuak bere azken hilabetetan abiatutako prozesua bertan behera geratu zen. Plazaratu diren agirien arabera, Onda Vascak eta Garak aurkeztutako proiektuak kaltetuak suertatu ziren hasiera batean egin zen esleipenean.


2013ko martxoaren 21ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Irrati estudioa (Argazkia: radiostudios.co.uk)

Atal teknikoa, ekonomikoa eta pluraltasunari dagokiona aztertzeko Aggaros enpresa kataluniarra kontratatu zuen Jaurlaritzak. Programazioa, enplegua eta euskararen erabilera berriz, teknikarien esku geratu zen.

Iker Garcia de Eulate eta Miriam Etxabe teknikariek Jaurlaritzako batzordean salatu zuten haiek egindako balorazioa Aggarosi eman zitzaiola, eta horrek prozesuari zilegitasuna kentzen ziola. Izan ere, enpresa kataluniarrak aldez aurretik jakingo zuen zein enpresa ziren Jaurlaritzaren nota hobea jaso zutenak.

Puntuazioa emateko garaian ere irregulartasunak egon ziren. Pluraltasuna irrati berriei 10 edo 20 puntu emanez saritzen zen. El Correo-Punto Radiok, besteak beste, balorazio altuena jaso zuen atal horretan, lehendik ere emititzen bazuen ere. Onda Vascari, halaber, 1,37 puntu kendu zitzaizkion atal guztietan arrazoirik eman gabe. Radio Estudiori, berriz, lizentzia eman zioten atal ekonomikoan gutxienezko puntuazioa, %50, lortu gabe.

Gauzak horrela, Gasteizen eta Bilbon Onda Vascak eta Garak bina lizentzia galdu zituzten irregulartasunen ondorioz. Salatu dutenez, prozesua irizpide politikoek baldintzatu zuten.

Urkulluk zuzendutako Jaurlaritzak ez du esan oraindik zer egin behar duen gai honi dagokionez. Bi aukera ditu. Bata, prozesu osoa hasieratik planteatzea, eta bestea, aurrekoan atzera egitea eta irregulartasunak agertu baino lehenagoko puntu batetik berriro hastea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irratia
2024-10-28 | Leire Ibar
Ipar Euskal Herriko irratien biziraupena “arriskuan” Frantziako Gobernuaren murrizketengatik

Frantziako Gobernuak aurkeztu duen 2025eko finantza lege-proiektuaren arabera, irrati elkarteek jasoko duten laguntza ekonomikoa %35 murriztuko da. Murrizketak, hamar milioi euro gutxiagoko diru-laguntza jasotzea suposatuko luke. Irratien elkarteak esan du "lurraldearen... [+]


Eguneraketa berriak daude