iPhonerako aplikazio batean bildu dituzte Irlanda Iparraldeko gatazkaren lekuko diren oroigarri fisikoak. Northern Ireland Memorials izeneko aplikazioak muralak, omenaldi-guneak, eraikinak eta plakak ditu geolokalizatuta besteak beste. Lotura honetatik jaitsi daiteke aplikazioa. Memoria eta teknologia berriak uztartuta, ideia bila dabilen edonorentzat.
Aplikazioarekin gatazka honi buruzko informazioa eskuragarri dute bertako herritarrek nahiz historia bazter guztietan usain daitekeen lurralde honetara joaten diren bisitariek. Kontsultatzeko oso erraza da eta iraganean gertatutakoa hobeto ulertzen laguntzeko tresna eraginkorra da.
Gatazka armatua medio hildakoak omentzeko jarritako plakak, estatuak, memoriarako lorategiak edo muralak zehatz-mehatz non dauden kokatzeaz gain, argazkiak eta omenduei buruzko informazioa bistaratzen du. Erabiltzaileei argazki gehiago edo informazio osagarria bidaltzeko aukera ematen die aplikazioak eta herritarrei datu-basea handitzen laguntzeko deia egin diete sustatzaileek. INCORE -k egindako lana da (International Conflict Research Institute), Ulstergo Unibertsitatean.
Egun iPhonetarako bakarrik dagoen arren eskuragarri, aurrerago beste plataformetarako ere prestatu nahi dutela adierazi dute.
Informazio osagarria:
Wikipedian emandako datuen arabera, guztira 3.529 pertsona hil ziren The Troubles-etan, horietatik 1.842 zibilak. Guztira 47.541 zauritu izan zirela kalkulatzen dute. Ostiral Santuko Hitzarmenarekin eskualde honetarako nagusiki bake aroa hasi bazen ere, noizean behin oraindik ere istiluak izaten dira, bai disidente errepublikarren aldetik, baita unionisten aldetik ere.
Mural errepublikarrekin argazki galeria.
Mural unionistekin argazki galeria.
Mural apolitikoekin argazki galeria.
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak Apple eta Irlanda kasua ebatzi, eta Googleren aurkako zigorra berretsi du, nagusitasunezko posizioaz abusatzeagatik.
Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]
Europako Batzordearen ustez, konpainiak bere nagusitasunaz abusatu du, Spotify moduko lehiakideei Apple Storeren "ekosistematik" kanpo dauden harpidetza-aukera merkeagoen berri ematea edo errekarguak aplikatzea eragozten dielako.
Oso ona iruditzen zait Soraluzeko “Jaso burua” ekimena, ezinbesteko kontzientziazioa bultzatzen baitu. Lehen Hezkuntzako umeen gurasoontzako hitzaldian izan nintzen joan den astean. Seme nagusia LHn zegoela, pantailen (eta pantailen edukien) erabileraren inguruko... [+]
Orain arte ezezaguna zen zelatatzeko metodo baten berri eman du AEBetako Ron Wyden senatariak: mugikorreko jakinarazpenak. AEBetako eta beste estatu batzuetako gobernuak teknika hori erabiltzen ari dira, Reuters-ek jakitera eman duenez.
Netflix, Amazon, Disney Plus eta Apple TV Plusek akordio luze bat sinatu zuten ostegunean Frantziako ikus-entzunezko agintaritzarekin (CSA), euren urteko diru-sarreren %20 Frantziako edukietan inbertitzeko. CSAk espero du inbertsioa 250 milioi € eta 300 milioi... [+]
2021eko abuztuaren 5ean Apple enpresak pedofiliaren praktika eragozteko berak sorturiko gailuetan argazkiak eta mezuak arakatzeko softwarea instalatu behar zuela iragarri zuen. Enpresa teknologiko erraldoiek euren hodeietan praktika hau egin izan dute, baina, gure gailuetan hau... [+]
Ados. Horrenbeste input jaso eta gero, The social dilemma ikusi dut asteburuan. Netflix-en. Horra nire lehen dilema.
Munduko bi multinazional handienetakoak, egunerokoan elkarren "etsai" direnak elkartu dira telefono mugikorren Bluetooth-a erabiliko duen aplikazio bat garatzeko. Helburua, haien esanetan, "gobernuei erraztea herritarrak norekin elkartzen diren jakitea,... [+]
Gailu hauek beraien abantailak izango dituzte, ez dut hori ezeztatu behar. Nahiz eta, nik neuk ez diet, momentuz, behar izanik justifikatzen. Edonola ere, honelako bozgorailu adimendun bat etxean sartu nahi duten horiei, zera esango nieke, ahots-morroi hauek dituzten... [+]
Eredu produktibo bat da. Historiaren une honetan kapitalismoak jantzi duen azken maskara. Ideologia bat ere bai, etenik gabe errepikatzen dena negozioak nola egin erakusten duten unibertsitateetan, enpresei aholku ematen aritzen diren bulegoetan, ekintzailetza eta... [+]
Europan zerga txikiak ordaintzen dituzte interneteko erraldoi teknologikoek (Google, Apple, Facebook, Amazon…) eta horiei enpresa digitalen gaineko zerga, Google tasa delakoa, aplikatu nahi zaie Europar Batasunean, baina herrialde guztiak ez daude ados. Erabakitzen dena... [+]
Attac, globalizazioaren aurkako mugimendua, auzitegietara eraman du Applek, Europar Batasunak ezarritako 13.000 milioi euroko isuna ordaintzea eskatzeagatik.
“Apple, lapurreta mundiala” izenburuarekin azaroaren 9an ATTAC erakundeak zabaldu duenez, 2002tik gaurdaino sagar koskatuaren multinazionalak 16.000 milioi euroko zergak utzi dizkio pagatzeke Europar Batasunari. Berrikitan "Paradise Papers" agirietatik... [+]