Iritsi da Hego Euskal Herriko elitearen lehen argazki bat


2021eko azaroaren 09an - 07:55
Azken eguneraketa: 09:06
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Atzo aurkeztu genuen Donostian Hego Euskal Herriko eliteak. Boterearen azterketa liburua. Hego Euskal Herriko eliteen eta unibertsitateen arteko harremana aztertzen du  Jon Diaz Egurbide EHUko irakasleak zuzendu eta Ipar Hegoa eta Manu Robles-Arangiz fundazioek elkarlanean argitaratu dugun liburuak. Ikerketa egiteko Elitist Britain 2019 ikerketaren metodologian oinarritu da EHUko ikerlari taldea eta, administrazio publikoek jarri dituzten zailtasunak zailtasun, elitearen goi mailako 5.500 lanpostuak betetzen dituzten 3.953 pertsonetatik, 2.806ren curriculumak lortu dituzte. Bereziki zaila izan zaie Osakidetzako goi karguen datuak biltzea: soilik karguen %49,5arena eskuratu dituzte.

"Deustun ikasten duen unibertsitate-ikasle kopurua %13ra iristen ez den arren, Eusko Jaurlaritzaren goi kargu eta enpresa publikoetako buruen %43 inguruk ikasi du bertan"

Izenik ez jartzea erabaki den arren, nahi adina datu mamitsu aurkituko dituzue liburuan Hego Euskal Herriko eliteari buruz. Esaterako, EAEn 100.000 euro baino gehiagoko errenta jasotzen duen biztanleria ez da %1era iristen eta 60.000 euro baino gehiago jasotzen duena %4koa da. Asko? Gutxi?

Niri azpimarragarriena hau iruditu zait: Deustun ikasten duen unibertsitate-ikasle kopurua %13ra iristen ez den arren, Eusko Jaurlaritzaren goi kargu eta enpresa publikoetako buruen %43 inguruk ikasi duela bertan. Enpresa pribatuetako buruetan datu hori mantentzen da.

Deigarria egin zait ere Nafarroako unibertsitateko ikasleen %54ak Universidad de Navarra-n ikastea. Nafarroako parlamentuan eta Foru Gobernuko goi karguetan ehuneko hori bera errepikatzen da, baina Osasunbidean kopuru hori %70ra igotzen da.

Argi ikusten da goi mailako lanpostuetan unibertsitate pribatuan ikasi duten pertsonen kopurua unibertsitate publikoan ikasi dutenena baino handiagoa dela. Hego Euskal Herriko eliteak unibertsitate pribatua erabiltzen du bere boterea erreproduzitzeko. Demokraziaren ikuspegitik oso kezkagarria da hori, Jule Goikoetxeak maiz aipatzen duen demokraziaren pribatizazioaren erakusgarri baita, eta azterketak erakusten duen azken urteotako joerak ez gaitu, ere, asko lasaituko: azken zortzi urteotan, EAEn, unibertsitate publikoak ikasleen %7a galdu baitu unibertsitate pribatuaren mesedetan.

Datu ugariez gain, liburuak badu bigarren zati “literarioago” bat: EHUko irakasle doktore eta katedradun desberdinek (Paulo Iztueta, Ane Larrinaga, Iñaki Antiguedad, Joseba Agirreazkuenaga, Josu Amezaga, Iñaki Zabaleta, Gurutze Ezkurdia, Angel Bidaurrazaga…) Euskal Herriko Unibertsitatea, Osakidetza, Osasunbidea, Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Foru Gobernua, Foru Aldundiak, lau hiriburuetako udalak, enpresa publiko guztiak, Euskal Kulturgintza, goi mailako kirola eta arte mundua aztertu dituzte.

Liburua hemen duzue eskuragarri. Goza ezazue!

 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Euskal herriarentzat nolako Estatu bat nahi dugu?

Bagira prozesuaren emaitza, Herri bidea bide-orria izan zen. Bide-orri honetan, abertzaleen helburua herriari boterea itzultzea dela aipatzen da, eta boterea itzultzeko, herriari burujabetza maila maximoa emanen dioten instituzioak herriari eskaintzea adierazten da. Zehazten da... [+]


Ez da gelako elefante bakarra

Hizpidea jarri zuen Pello Salaburuk sare sozialetan, aipatuta hemendik hamabost urtera etorkinen pisua Bizkaian biderkatu egingo zela, biztanle guztien %22 izateraino, eta hori badela “zinez euskararen mehatxua”. Jakina, horrela botata, beste zehaztasunik gabe, azkar... [+]


2024-07-24 | Itxaro Borda
Estres test

Laugarrenez altxatu da eguzkia Baionako besten eremu setiatuan eta uste dut, septentrioko Euskal Herri honetan, hatsa hobekiago hartzen dugula, batez ere gure hiru diputatuak Fronte Herritar Berrikoak direlako eta olde beltz-kakia hirugarren postura zokoratu dugulako. Bi gauza,... [+]


2024-07-24 | Ahoztar Zelaieta
JELkumeak

Joseba Diez Antxustegi EAJk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaile berriaren iritziz, Imanol Pradales lehendakariak "esperientzia handiko emakumez eta gizonez osatutako gobernua osatu du, sektore profesionaletan errespetatuak eta Euskadirekin konpromisoa hartu... [+]


2024-07-24 | Tere Maldonado
Hezkuntza sailburuari gutun irekia I

Pedrosa andere agurgarria:

Zorionak, Hezkuntza sailburu izendatu zaituztelako. Ez da ardura berria zure gainean izango duzuna aurrerantzean. Ederto ezagutu behar duzu Hezkuntza Saila, lau urte sailburuorde eman ostean. Ikasturtea bukatuta, kontu batzuk gogoratu nahi nizkizuke... [+]


Trump presidenteordea eta Putin ukrainar presidentea

Joe Bidenen narriadura kognitiboaren eztabaidak bi urte inguru ditu. Batzuetan portaera bitxia zuen, beste batzuetan ez zitzaion ondo ulertzen edo egiak ez ziren gauzak esaten zituen, semea Iraken hil zitzaiola, adibidez. Halere, establishment liberalak bere egoera kognitiboari... [+]


Materialismo histerikoa
Ilara on

Ilarei buruzko artikulu bat irakurri nuen duela bizpahiru egun, Guillem Martinezena, eta ez dakit ondo ulertu nuen. Kontatzen zuen etxe azpian ezer berezirik ez zuen izozki denda bat daukala, eta azken aldian ireki orduko izaten duela jendea, bata bestearen atzean ordenatuta,... [+]


Teknologia
Arreta hezten

Ez dut oso argi gure bizitzak gidatzeko, banaka, botere nahikoa dugun, baina saiatzen jarraitu behar dugula bai. Taldean gauza asko egin badaitezke ere, egunero gure buruarekin borroka bakartia dugu aurrera egiteko. Gizaki gehienok, bizitzea den norabide bakarreko ur... [+]


Eguneraketa berriak daude