Oasiko Kronikak 2: Iraultza balkoitik

  • ARGIAko lankideek konfinamenduan egindako “Oasiko Kronikak” umorezko podcast-aren bigarren saioa entzungai duzue jada. Balkoietako herri mugimendu iraultzaileak tarte zabala hartu du aste honetakoan.


2020ko martxoaren 29an - 16:59

Ez da gutxiagorako, fenomeno berriak guztiok baikaitu harrapatu, modu zuzen ala kolateralagoan. Hari eskaini diogu irratsaioko lehenbiziko eztabaida traszendentala, eta gainerako ataletan ere izan du presentziarik. Lehenbiziko saioari tiraka, atal hauek ere baditu bigarren emankizunak:

- Albisteak

- Teoren abenturak eta kalentura

- Aita ernegatua

- Erntzungailua: Nor izango da koronabirusaren hurrengo biktima?

- Ruper Ordorikaren kanta hautatua

Telegramen ere bai

"Oasiko Kronikak" abiatzearekin batera, Telegram kanala ere sortu dute irratsaioko kideek. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dute bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.

Bidali zure apustua
Esan nor izango den, zure ustez, koronobirusaren hurrengo biktima. Grabatu mugikorrez zure erantzuna eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo beranduegi@argia.eus helbidera e-postaz. 

 

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Podcast
2024-06-19 | Estitxu Eizagirre
Nola biziberritu herriko azoka? Bergarako esperientzia

Bergaran Elikadura Mahaia martxan dute eta bertatik hainbat ekintza ari dira aurrera eramaten herriko azoka indartzeko eta baserritarren erreleboa lantzeko. Elikadura Mahaiko kide dira Jon Ruiz de Egino baratzezaina, Eskubaratz proiektuko kidea. Eta Aitziber Plazaola dendaria,... [+]


Eguneraketa berriak daude