Iratxe Ansari eman diote Espainiako Dantza Saria

  • Interpretazio alorreko 2020ko Espainiako Dantza Saria jaso du Iratxe Ansa dantzariak. Interprete moduan daukan dimentsioagatik eta teknikagatik aitortu diote saria. Epaimahaiak azpimarratu du “fisikotik harago egiten duen distira” eta “gorputza elikatzeko duen maisutasuna teknika aldakor eta etengabeko bilakaerara iristeko”.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko urriaren 21ean - 08:57
Iratxe Ansa dantzaria.

Ansaren interpretazioen trataera koreografikoa ere nabarmendu dute epaileek, “ikerketa eszeniko sakonetik abiatuak eta bere dantzatzeko eta sortzeko modu pertsonala definitzen dutenak”. Espainiako Kultura eta Kirol ministerioak aitortutako sariagatik 30.000 euro jasoko ditu.

Dantzaria, koreografoa eta irakaslea

Iratxe Ansa Santesteban (Donostia, 1976) Donostiako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan graduatu zen. 14 urte zituela dantza ikasketak Alemanian jarraitzeko Gipuzkoa Foru Aldundiaren beka eskuratu zuen eta Stuttgart-en, John Cranko Schule-n jarraitu zituen dantza ikasketak.

1993-1996 bitartean, Basel Ballet-en aritu zen profesionalki, ondoren, 1996-97 bitartean Portugalen, Gulbenkian Balletean. Nacho Duatok zuzendutako Espainiako Dantza Konpainia Nazionalean ere dantzatu zuen 1997-2002 urteetan. 2002ean Lyongo Operako Balletean sartu zen eta bertan jardun zuen dantzan 2005 arte. 2005 eta 2006an freelance aritu zen hainbat proiektutan Brusselan, Japonian eta New Yorken. 2006ko abenduan Nederlands Dans Theater-en sartu zen. Ibilbide horretan hainbat sari eta aitortza jaso ditu, esaterako, 2007an Gipuzkoako eta Espainiako Dantza Profesionalen Elkarteen sariak jaso zituen.

Lyongo Operako Balleterako eta Lines Ballet Junior Konpainiarako koreografiak sortu ditu, baita beste hainbat pieza ere enkarguz eskatuta. 2009an Nederlands Danse Theatre utzi eta freelance moduan hasi zen tailer koreografikoak eskaintzen, proiektu espezifikoetan dantzatzen eta koreografiak sortzen. 2014tik, Igor Bocovichekin batera, dantza garaikidea lantzeko Metamorphosis metodoa garatu du.d


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Dantza
2024-12-16 | dantzan.eus
Iurretako emakumeek 1995ean soka-dantza plazaratu zutenekoa

Iurretan 1995ean andreek soka-dantza nola plazaratu zuten idatziz jasoa du Jon Irazabalek. Izan ere, 1837ko San Migel jaietan emakumeek osatutako aurreskua dantzatu zela ikusita, arrasto haiei jarraika, kopla doinuz lagundutako soka-dantza ikasi eta kaleratu zuten Iurretako... [+]


Ez da efimeroa, ez, euskal dantza-hizkuntza

Dantzaren munduan gabiltzanok askotan errepikatzen dugun ideia da dantza efimeroa dela. Elhuyar hiztegiak espainoleko "efímero"-ren ordaintzat ematen ditu honakoak: efimero, suntsikor, galkor, iragankor, iraungikor, ilaun. Ez dut gogoan nori irakurri nion... [+]


2024-10-30 | dantzan.eus
Euskal dantzako diplomarako lehen urratsak Ipar Euskal Herrian

Azken urteetan Lapurdiko kontserbatorioan euskararen eta diziplina tradizionalen presentzia handitu da eta euskal dantzako ibilbideari forma ematen ari dira; irailean hasi da lehen zikloa. “Herri Elkargoa sortu zen Iparraldean eta nahi zuten herri musika eta herri... [+]


Itzalari begira

MOOR KRAD

Nork: Ertza konpainiak.
Noiz: urriaren 3an.
Non: Getxoko Muxikebarri aretoan.

---------------------------------------------

Bi urte atzera izan nuen Moor Krad obraren berri; hain zuzen, Ertza konpainiako kideek dantza pieza sortu eta estreinatu zuten... [+]


2024-09-06 | dantzan.eus
Irailaren 8an dantzan: Otsagabian, Eltziegon eta non gehiago?

Ausartuko gara esaten Otsagabiko (Nafarroa) eta Eltziegoko (Araba) dantzak direla irailak 8 bueltako dantzarik ezagunenak. Ibilbide eta historia luzea dute eta azken hamarkadetan Euskal Herriko dantza talde askoren errepertorioetan jasoak izan dira.


2024-09-03 | dantzan.eus
Dantza garaikideko konpainien agertoki Gipuzkoako Larraul, Mutiloa eta Altzo herriak

Dantza garaikidea landa-inguruneetara zabaltzeko asmoz iraileko hiru asteburutan lantegi eta emanaldiak izango dira Gipuzkoako Larraul, Mutiloa eta Altzo herrietan. LABO GEO (Gorputza eta Ondarea) ekimenaren baitan antolatu dira saioak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan... [+]


Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako

Sei urte ditu. Gustura ari zen da dantzan. Baina gurasoek jakinarazi digute utzi egingo duela dantza. Arrazoia? Eskolan burla egiten diote lagunek dantzan aritzeagatik. Sei urte. Eta dagoeneko genero estereotipoen indarkeria sufritzen. Nahikoa da! Gurasoak, eskolak, irakasleak,... [+]


Lesakan ezpata-dantzari ateratzeko listan zain

Lesakako ezpata-dantzariak San Fermin egunerako ezpata-dantzako entseguetan dabiltza azken hilabetean. Hamabost atera ohi dira dantzara, eta besteak titularren batek hurrengo urteetarako lekua utzi zain daude.


2024-06-17 | dantzan.eus
Ba al datoz gazteak euskal dantzara?

Transmisioa eta dantza taldeetako erreleboa aztertu nahi izan dugu Dantzan Ikasi topaketetan, eta gazte belaunaldiek lan egiteko ereduak ezagutu nahi izan ditugu “Gazteen parte-hartzea euskal dantzan” mahai inguruan: Eder Niño Barakaldoko... [+]


2024-06-12 | dantzan.eus
Dugunak botako du Iruñeko Sanferminetako txupinazoa

Iruñeko alkate Joseba Asironek prentsaurrekoan iragarri duenez, Duguna dantza taldeak jaurtiko du 2024ko Sanferminetako txupinazoa. Duguna izan da Iruñeko herritarren boto gehien jaso duen hautagaitza. Hain zuzen dantza taldearen sorreraren 75. urteurrena ospatzen... [+]


Eguneraketa berriak daude