Iran-AEB tentsioa berriro berotzen, petrolioaren prezioa eta koronabirusa tarteko

  • Irango Errepublika Islamiarrak lurraren orbitan jarri du lehenbiziko satelite militarra eta egun berean Donald Trumpek mehatxu egin dio Pertsiar Golkoan dauzkan itsasontzi guztiak suntsituko dizkiola, egun batzuk lehenago gerra-ontzi irandar txiki batzuk militar yankien ondoan ibili ostean. Berriro tentsioa gori Ekialde Hurbilean eta, menturaz, Donald Trumpen tentazioa hor erasoz lotzeko berriro petrolioaren prezioa igoaraztea eta AEBetako fracking industria salbatzea.

     

Iranek astazkenean ipini du orbitan Noor satelite militarra. (IFP News)

2020ko apirilaren 23an - 10:09

Asteazkenean Irango Iraultzaren Goardiek jakinarazi zuten Noor (Argia) satelite militarra ipini zuela orbitan, herrialde horrek daukan gisa horretako lehenbizikoa. AEBetako zenbait hedabidek nabarmendu du ez dela keinu hutsal bat izan,AEBetako zenbait hedabidek nabarmendu du ez dela keinu hutsal bat izan, iraniarrek erakutsi nahi izan dutela gai direla satelite militar bat abian jartzeko AEBek eta honen aliatuen gogoz kontra izanik ere. Hossein Salami general iraniarrak adierazi du: "Gaur egun munduko armadarik indartsuenek ez daukate defentsa tresneria osatuta baldin eta ez badaukate teknologia espazialik eta guretzako behar estrategikoa zen teknologia hori eskuratzea".

Berehala egin dute protesta AEBek eta Israelek, salatuz Nazio Batuen Erakundeak espreski debekatzen diola Irani misil balistikoak erabiltzea horrelakorik egiteko.

Aurretik, joan den astean, dozena bat gerra-ontzi arin txiki iraniarrek Pertsiar Golkoko uretan egin zituzten maniobra bereziak AEBetako ontzi militar handi baten inguruetan, Iranek bere itsasoaren aldarrikapentzat aurkeztu eta amerikarrek beren kontrako probokaziotzat jo zituztenak. Une hori honela erakutsi zuten iraniarrek:

AEBetan, aldiz, honela ikusi dute:

Atzo, asteazkena, Iranek bere satelitea jaurti eta ordu batzuen tartearekin –sateliterik aipatu gabe– Donald Trumpek Twitterrez adierazi du bere militarrei agindua eman diela itsasontzi amerikarrei hurbiltzen zaien edozein ontzi iraniar suntsitzeko. Horrekin erantzuten zien joan den astean Pertsiar Golkoan gerra-ontzi txiki iraniarrek armada amerikarraren ontzien inguruan egindako keinuari. Beranduago, berriro joan den asteko liskartxoari aipamen egin zion Trumpek, COVID-19a dela eta egunero eskaintzen duen prentsaurrekoan ere: "Ez diegu berriro onartuko. Arriskuan jartzen dituzte gure ontziak, gure militar bikainak eta ekipaiak. Tiro egingo diegu uretan bertan".

 

Beste alorretan ere berotu da bi herrialdeen arteko gatazka. Iranek Nazioarteko Diru Funtsari 5.000 milioi dolarreko mailegu bat eskatu dionean COVID-19ari aurre egiteko, AEBek eragozteko ahaleginak egin dituzte, nahiz eta Europar Batasuna bera ere mailegua ematearen alde egon arrazoi humanitarioak tarteko.

Orain, ordea, AEBek eduki dezakete Ekialde Hurbilean garrak berotu nahi izateko beste motibo bat: petrolioaren prezioa. Koronabirusak ekarri duen atzeraldi ekonomikoa dela eta petrolio ekoizle asko ari baldin badira gorriak ikusten urre beltzaren prezioak hondoa jo ezinik jarraitzen duelako beheraka, AEBetako petroliogileak bereziki nozitzen ari dira kolpea. Brent petrolio estandar europarraren aldean asko jaitsi da Texas amerikarraren upela, petrolioa kobratu ez baizik eta eskuetatik kentzearen truke bezeroei pagatzeraino iritsita, hain daude petrolioz gainezka AEBetako biltegi, petrolio-ontzi eta gainerako tanke guztiak. Zenbait adituren ustetan, Trumpek Irani erasoz txori bat baino gehiago joko lituzke harri bakarrez: Iran izorratu, petrolioaren prezioa igoaraziz AEBetako lobbyari eskua bota eta... udazkenean datozkion hauteskundeetarako pixka bat hobetu koronabirusaren sarraskiak murriztu dizkion aukerak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Petrolioa
Israelgo Armada hornitzen duten petrolio konpainiak, gerra krimenen konplize?

Israelek 2023ko urrian Gazako sarraskia hasi zuenetik, petrolioa jasotzen aritu da itsasoz munduko txoko askotatik, petrolio enpresa handienek hornituta. Petrolio horren zati bat armada hornitzeko erabiltzen da palestinarren kontrako erasoekin segi dezan.


2024-03-19 | Nicolas Goñi
CO2a atmosferatik kentzeko ingeniaritza: lurra ustiatzen segitzeko aitzakia?

Klimaren arazoa ingeniaritza kontu bat soilik ote da? Atmosferaren berotegi efektua indartu du munduaren industrializazioak, karbono dioxido kopuru erraldoiak isuri baititugu airera, gure biziraupena kolokan ezarri arte. Zergatik ez, beraz, karbono dioxido hori berriz harrapatu,... [+]


Repsol, demonioak hemen eta han

Davoseko talaimendi distiratsu eta zuritik hitz egin digu Repsoleko sheriffaren ahotsak, denok entenditzeko moduan: “We have to broaden our mind”. Alegia, mentalitatea zabaldu behar dugula, ezin dugula pentsatu erregai fosilik gabe bizi gaitezkeenik. Ze uste zenuten... [+]


Lemoako Bistibieta zabortegian egon liteke ‘Prestige’ hondamendian euskal kostaldean bildutako galipotaren %37

Elkarrekin-Podemos taldeak informazioa eskatu du Eusko Legebiltzarrean, Lemoako Bistibietako zabortegian egon daitekeen hondakinen inguruan. Ekologistek sarritan salatu dute bertan gorde zituztela 2002an hondoratutako Prestige petroliontziak askatu eta euskal arrantzaleek itsaso... [+]


Inoizko dibidendu handienak ari dira banatzen petrolio enpresa erraldoiak

BP, Shell, Chevron, ExxonMobil eta TotalEnergies enpresek 100.000 milioi dolar (90.100 milioi euro) banatuko dituzte euren inbertitzaileen artean, inoizko ordainsari handiena. Ukrainako gerraren ondorioz, 2023 urtean etekinen errekorra gainditu dute burtsan kotizatzen duten... [+]


2023-09-13 | Iñaki Barcena
Yasuni: eredua eta garaipena

Yasuni: Ez da teleberrien eta komunikabie erraldoien berri printzipala izan baina… Joan den abuztuaren 20an Ekuadorko Errepublikako herriak (17,8 milioi biztanle) baietz borobila (%59 alde) eman zion kontsulta konstituzional batean, hauteskunde presidentzialekin batera,... [+]


Auto elektrikoak hornitzeko jarritako helburuak lortzea “ezinezkoa” dela aitortu dute gasolindegietako buruek

2030. urterako autoen %15 erabat elektrikoa izatea aurreikusi badute ere, horiek hornitzea ez dela errentagarria izango nabarmendu du Espainiako Estatuko Gasolina-Zerbitzuguneetako Enpresarien Konfederazioko buru Nacho Rabadánek, Iruñean egindako bilkura batean.


Yasuni natur erreserban petrolioa ustiatzearen aurka agertu dira ekuadortarrak

“Ekuadorreko amazonas” bezala ere ezaguna da parke nazionala –2.000 zuhaitz, 204 ugaztun, 610 hegazti, 121 narrasti eta 250 arrain espezie aurkitu dituzte bertan–. Yasunidos eragilea izan da galdeketa egitearen alde eta zonalde natural hori ustiatzearen... [+]


Total Energies multinazionalaren ‘greenwashing’ estrategiak agerian utzi ditu ikerketa independente berri batek

Nagusiki petrolioaren eta gasaren sektorean inbertitzen segitu arren, energia berriztagarrietan bideraturiko inbertsioetan zentratzen du bere komunikazioa Frantziako multinazionalak. Azken bi urte eta erditako agirien aztertzen aritu da Bloom Gobernuz Kanpoko Erakundea, eta... [+]


2023-04-27 | Nicolas Goñi
Shell konpainiak ere klima aldaketari buruzko ikerketak eginarazi eta gorde zituen

Duela 34 urte Shell konpainiak klima aldaketaren eraginak aztertu zituen, hilabete honetan Benjamin Franta ikertzaileak zabaldu duen txosten konfidentzial batek azaltzen duen bezala. Klima aldaketaren jatorriaren eta bere eragin ezberdinen jakitun izanik ere, petrolio konpainia... [+]


Ukrainako gerra hasi aurretik baino petrolio gehiago ari da saltzen Errusia, India eta Txinari esker

Bi herrialde horiek Errusiako petrolio inportazioen %90 osatzen dute. Europak nabarmen jaitsi du eskaera, baina gainontzeko herrialdeen eskaerak handituta, Errusiaren esportazio osoa handitu egin da. Prezioen jaitsieraren ondorioz, ordea, Errusiak diru sarrera gutxiago jasotzen... [+]


Petrolio enpresek 700 milioi euro baino gehiago poltsikoratu dituzte, Espainiako Gobernuaren hobaria baliatuz

Petrolio enpresek erregaiarekiko deskontua baliatu zuten prezioak igotzeko, azterketa batek erakutsi duenez. Litroko 20 zentimoko beherapenetik, kontsumitzaileak 14ren onuradun izan ziren eta 4,7 enpresen esku geratu zen. 1,3 diru-kutxa publikoetara joan zen.


Tanzania eta Ugandaren xehatzea badakar ere, iraganeko logikan segitzen du Total konpainiak

Total Energies multinazional frantsesak eta CNOOC China National Offshore Oil Corporation txinatarrak "karbono bonba" ikaragarria dute xede Afrikako Tanzania eta Uganda herrietan: bertako petrolioa ateratzeko 400 putzu eta horiek esportatzeko 1.443 kilometroko oliobide... [+]


Saudi Arabiako agintari nagusiak aitortu du ‘Peak Oil’-a 2027rako aurreikusten duela

Urteak dira Peak Oil edo Petrolioaren gailurrari buruz hitz egiten ari direla adituak. Oraingoan baina, Arabia Saudiko Mohammed bin Salman printzeak hitzaldi publiko batean adierazi du espero baino lehenago iritsiko dela puntu hori, 2027an.


2022-07-26 | ARGIA
Petrolio eta gas ekoizle nagusiek 100.000 milioi dolar irabazi dute 2022ko lehen hiruhilekoan

Ukraina eta Errusiaren arteko gerraren argudiopean igotako prezioek eraginda, petrolio eta gas ekoizle nagusiek etekina atera diote egoerari eta milaka milioiko irabaziak izaten ari dira. Klima larrialdiaren testuinguruan, irabaziak iraingarritzat jo dituzte aktibistek eta... [+]


Eguneraketa berriak daude