Irakasleek nota hobea jartzeko joera dute klase altuko ikasleei, neskei eta, laguntze aldera, migratzaileen seme-alabei, baina epe luzera, migratzaileen seme-alaba horiengan espektatiba akademiko txikiagoak dituzte, baita baldintza sozioekonomiko okerragodun haurrengan ere. Hori dio Europako Batzordearen ikerketa batek. Halako aurreiritzi eta espektatibek elikatu dezakete eskola-porrota antzeko profiletan betikotzea.
Ez da gauza berria: baldintza sozioekonomiko zailagoa duten familietako ikasleek oztopo handiagoak izan ohi dituzte hezkuntza ibilbidean aurrera egiteko. Kontua da, joera hori zenbateraino elikatzen dugun kontziente edo inkontzienteki, hasieratik aurreikusiz (eta transmitituz) hala izango dela.
1.717 ikasleren idatziak ebaluatzea eta ikasle horien inguruko espektatibak adieraztea eskatu diete hainbat irakaslegairi. Ebaluatzerakoan, bi faktorek eragina dutela nabarmendu dute ikerketan: batetik, ikasleak gelan duen jarrera. Gelan jarrera desegokia duen ikasleari nota baxuagoa jartzera jotzen dute irakasleek, eta jarrera desegokia errazago lotzen dute jatorri migratzaileko haurrekin eta baldintza sozioekonomiko kaskarragoetakoekin. Kurioski, aldi berean jatorri migratzaileko ikasleei nota jartzerakoan onberagoak izan direla ere antzeman du ikerketak, hizkuntzarekin moldatzeko zailtasunak izan ditzaketela ondorioztatzen baitute. Beste aurreiritzi batek ere eragina du notan, kapital kulturalak: “Idatzian ikasleak telebistako reality show bat aipatzen badu, Moneten koadro bat aipatzen badu baino nota txikiagoa jasoko du, eta hori kezkagarria da”, diote Irakasleen aurreiritziak ebaluazioan, ikasleari atxikitutako estatusaren arabera ikerketako egileek.
Nola eta zeren arabera ebaluatzen den eta ebaluazio horretan gizartean dauden eta irakasleek ere badituzten aurreiritziek zein eragin duten eztabaidatzea du helburu azterketak.
Aurrera begirako espektatibez galdetuta, ondorioa da jatorri migratzaileko ikasleengan eta etxean egoera sozioekonomiko zaila dutenengan arrakasta akademikorako aukera gutxiago ikusten dutela irakasleek.
"Magia dirudi, baina egiaztatuta dago irakasleak ikaslearenganako espektatiba onak baldin baditu, bete egingo direla, eta berdin espektatiba txarrekin"
Pigmalion efektua: betetzen diren espektatibak
Jakina da espektatibek ikasleengan duten eragin handia, bakoitzarengan jartzen dugun espektatibaren baitan ere badagoela arrakasta, eta beraz inportantea dela ikasle “on” eta “txar” gisako rolen aurrean, gure diskurtsoak aztertzea, espektatibak nola adierazten ditugun eta ikasleengandik zer espero dugun.
Haurrak ikasteko duen motibazioaren harira, “argi dago bere burua txartzat duen ikasleak ez duela inongo motibaziorik izango ikasteko. Horregatik, oso garrantzitsua da irakaslegaiek jakitea zenbaterainoko eragina dugun, irakasleok askotan betetzen den espektatiba egiten dugulako ontzat eta txartzat jotzen ditugun ikasleekin. Magia dirudi, baina egiaztatuta dago irakasleak ikaslearenganako espektatiba onak baldin baditu, bete egingo direla, eta berdin espektatiba txarrekin”, nabarmendu zuen Irene Lopez irakasleak, ARGIAko artikulu honetan.
Hezkuntza, arrakala sozialak birproduzitzen?
Errealitatea da ikasle batzuek eta besteek etxetik dakarten motxila ez dela berdina, baina hezkuntza sistema saiatzen da motxila horiek orekatzen, ala gizartean ematen diren zapalkuntza eta arazoak birproduzitzen ditu? “Gaur egun, duela urte batzuk baino gehiago gainera, eskolak mantentzen ditu pribilegioak dituzten umeen pribilegioak eta opresioak dituzten umeen opresioak. Diskurtsiboki denok diogu eskolaren funtzioa dela egoera hori orekatzea eta iraultzea, baina esango nuke gure egitekoekin hainbat eta hainbat kasutan egoera mantentzen dugula eta pribilegioak ez dituzten umeek segurtasun falta handiagoa dutela eskolan, dituzten beharrak ez direlako hain erraz onartzen”, zioen Agurtzane Martinez irakasleak, ARGIAn.
Finean, meritokraziaz eta espektatibez harago, “baldintza ekonomiko ugari ezkutatzen dira nota baten atzean: etxeko egoera zein den, klase partikularrak ordaindu ote ditzakezun, zure herriko azpiegiturak zein diren… Gurasoen laguntza jasotzea, baliabideak izatea, eskolaz kanpoko jardueretan aritzeko aukera izan eta harreman afektibo egonkorrak mantentzea, integratuta egotea… Horrek guztiak positiboki eragingo du ikaslearen hezkuntza prozesuan eta notetan, eta alderantziz”, azaldu zuten Ibai Berezibar eta Jon Arrieta ikasleek, ARGIAko beste artikulu honetan.
Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko bestaren 42. edizioa iraganen da maiatzaren 11n Senperen.
Ikaslea zenbat eta adinez txikiagoa izan, orduan eta feminizatuagoa da irakasle lana: Haur Hezkuntzan, 10 irakasletik 9 baino gehiago emakumeak dira munduan, Lehen Hezkuntzan %67a eta DBHn %54a. “Kuriosoa da, zaintza oinarri duten beste lan batzuetan (erizainak, erizain... [+]
EAEko Auzitegi Nagusiak agindu ostean eskola kirolaren aurkako epaia berehala betetzeko, Gipuzkoako Diputazioak jakinarazi du erabakia "onartu eta errespetatu" egingo duela, helegiterik ez duela aurkeztuko, eta aurrez Espainiako Auzitegi Gorenean jarritako kasazio... [+]
Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]
Gipuzkoako sorrera prozesuari buruzko bere doktore tesia aitzindaria izan zen, lurralde historikoen bilakaera ulertzeko. Deustuko Unibertsitateko irakaslea, historialari askorentzat eredu izan da bere lan egiteko eta irakasteko modua. Igande honetan hil da Elena Barrena Osoro... [+]
Hezkuntza publikoko irakasleok hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]
Hirugarren greba zikloa iragarri dute Steilas, ELA, LAB eta CCOO sindikatuek maiatzaren 12tik 16ra bitartean, hezkuntza publikoa indartzearen alde. Azaldu dute Hezkuntza Sailak helarazitako azken proposamenak ez diela euren aldarrikapenei erantzun egokirik ematen.
Sarriguren, Tafalla, Noain, Buztintxuri eta Gares herrietako D-PAI ereduko ikastetxeetako familiak kalera aterako dira Hezkuntza Departamentuak foru lege bidez ingeleseko orduak handitu nahi dituela salatzera. Euskarazko murgiltze ereduaren kontrako erabakia dela iruditzen... [+]
Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.
Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]
Lehengai anitzekin papera egitea dute urteroko erronka Tolosako Lanbide Heziketako Institutuko kimika industrialeko ikasleek: platano azalekin, orburuekin, lastoarekin, iratzearekin nahiz bakero zaharrekin egin dituzte probak azken urteotan. Aurtengoan, pilota eskoletan kiloka... [+]
“Ba al zenekiten testuliburu gehienetan ia ez dela aipatzen armen industriak egungo gatazketan duen rola? Edo oso gutxitan jartzen dela zalantzan gerra ezinbestean gertatu behar dela esaten duen narratiba?”, dio Gerrarik Ez Araba elkarteak. Bestelako narratibak,... [+]
UEUren 53. Udako Ikastaroak izango dira aurtengo udakoak. Zein jardunaldi eta ikastaro izango diren jakinarazi berri dute. Matrikulazioa aurrerago, maiatzean.
“Etapa berri baten hasiera” eta “historikoa” moduko hitzekin aurkeztu du Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak Euskal Eskola Publikoa Eraldatzeko I. Plan Estrategikoa, Eusko Legebiltzarrean. Edukiak oraindik ontzeko eta zehazteko daudela, plana hamar... [+]