Irakasle interinoak, abandonatuta

  • Iñigo Urkullu lehendakariak burutzen duen gobernuko Hezkuntza sailak hainbat urte daramatza lanean hezkuntzan paktu bat lortzeko. Horren bidez, Euskal Hezkuntzaren Lege berri bat onartu nahi du eta 1992az geroztik indarrean dagoena ordezkatu.

Lege horrek har litzakeen esparruak hainbat dira: pedagogia, curriculuma (edukiak), finantzaketa, hizkuntzak eta gaitasunak, ikasleen integrazioa eta aurrerapena, ikastetxeen autonomia eta irakasleen egoera, besteak beste. Irakasleen esparrua da, eta zehazkiago irakasle interinoena, artikulu honen kezka eta gogoetaren arrazoia.

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), 23.000 irakasle daude gutxi gorabehera Lehen eta Bigarren Hezkuntzan, eta horietatik 16.000 inguru (%70) funtzionarioak dira eta 7.000 (%30) interinoak, hau da, “tenporalak” edo aldi baterakoak. Irakasle interino horien egoera penagarria da eta, lanaren etikaren ikuspuntutik begiratuta, bidegabekeria. Ehunka eta ehunka irakaslek hamar, hogei edo hogeita hamar urte daramatzate lanean kontratu probisionalekin, alegia, soilik urte edo kurtso bat irauten duten kontratuekin. Ondoren, kurtso berrirako, Eusko Jaurlaritzak kontratu berria egiten die eta, honela, urtero kontratuak berrituz, pasatzen dute ia bizitza osoa. Lotsagarria da, eta pentsa liteke tratu txar mota bat ere izan daitekeela. Izan ere, efektu negatiboa baitu bai irakasle horien bizitza profesional eta pertsonalean, bai ikasleen hezkuntzan eta ikasketetan, baita ikastetxearen hezkuntza proiektuan ere. Ondorio hau argudiatzen duten milaka kasuek eta horien dokumentazioaren pisuak lurperatu egin litzakete Kristina Uriarte kontseilariak zuzentzen dituen saileko pasilloak eta bulegoak. Argudiatu ere argudia liteke hitzartutako eskolek Eusko Jaurlaritzak baino hobeki tratatzen dituztela irakasleak, ez baitituzte interinitatean mantentzen lanean hamar edo hogei daramatzaten irakasleak.

Egoera honi erantzuna emateko bidea, kontratu laborala izan daiteke, Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV-EHU) egiten den modura, non irakasleek lanean egonkortasuna lortzeko bi bide dituzten: funtzionaritza edo lan kontratu iraunkor edo permanentea. Zergatik ez du onartzen eta aplikatzen bide bikoitz berbera Urkulluren gobernuak? Zergatik ez dute presionatzen eta errebindikatzen sindikatuek eta alderdi politiko progresistek irtenbide hau? Erantzukizun handiena Eusko Jaurlaritzari dagokio, jakina, baina sindikatuak ere kritikatu behar dira, funtzionaritzarako oposaketekin obsesionatuta daudela baitirudite.

 

Egoera honi erantzuna emateko bidea, kontratu laborala izan daiteke, EHUn  egiten den modura, non irakasleek lanean egonkortasuna lortzeko bi bide dituzten: funtzionaritza edo lan kontratu iraunkor edo permanentea. Zergatik ez du onartzen eta aplikatzen bide bikoitz berbera Urkulluren gobernuak?

Egia da kontratu laboralaren ezarpenak azterketa sakona eskatuko lukeela, irakasle interinoen egoera desberdinak zuzentasunez jaso ahal izateko (urteen antiguetatearen araberako kategorizazioa eginez, adibidez), baina edozein modura, irakasleen lan esperientzia eta dozentzia historiala, zentroetako txostenek bermatuta, funtsezko irizpideak izan litezke lanpostu laboral iraunkorra ziurtatzeko. Gainera, ikastetxeen hezkuntza proiektua eta ikasleen ikasketak ere sendotzen lagunduko lukete.

Gaur indarrean dagoen 1992ko Euskal Hezkuntza legeak bi irakasle mota ezartzen ditu, funtzionarioa eta interinoa, eta itxuraz behintzat ez du onartzen kontratu laboral iraunkorra. Baina ez da egia osoa, zeren eta erlijio irakasleei, Eusko Jaurlaritzaren kontrolpera pasatu zirenean, kontratu laborala eman baitzieten. Beste irakasle batzuei ere kontratu mota hori aplikatu zieten, dakigunez.

Beraz, hezkuntza lege berri baten zain egon gabe, Eusko Jaurlaritzak, sindikatuek eta alderdi politikoek urgenteki hasi beharko lituzkete negoziazio sendoak, kontratu laboral iraunkorra ezartzeko, funtzionaritzaren bide alternatibo modura, eta baldintza baliokideak ziurtatuz. Izan ere, orain dagoen interinoen sistema, neoliberalismoaren erabilera basatia baita.

 

Miren Karmele Ikatzeta Zuriarrain.

Irakasle interinoa.

 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Analisia
HELarekin, akaso

Jakina da lan ikuskariak falta ditugula geurean. Hala ere, azken egunotan datu argigarriak ematea lortu dute: lan ikuskaritzaren arabera, EAEko enpresen %64ak ez du ordutegien kontrolean legedia betetzen. Era berean, lehendakariordeak gaitzetsi du, absentismoaren eta oinarrizko... [+]


2025-02-26 | Elixabet Etchandy
Martxoaren 8ko, emazte langileak lehen lerrora!

Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]


2025-02-26 | Roser Espelt Alba
Trumpen ispilua

Trumpen itzulera pizgarri izan da sendotuz doan eskuin muturreko erreakzionarioen mugimenduarentzat. Izan ere, historikoki, faxismoaren gorakada krisi ekonomikoekin lotuta egon da, baita sistemaren zilegitasun politiko eta ideologikoaren krisiarekin ere. Gaur egun, geldialdi... [+]


Musker eta Tranpa

Batzuendako, dirutza izatea ez da nahikoa, eta euren ego hauskorrek diruaren txintxina ez ezik, protagonismoa ere eskatzen dute. Aberats okituak izatea nahikoa izango ez balitz bezala. Beti gehiago behar dute, anbizioa deritzote antsia horri, baina botere gosea eta nabarmendu... [+]


2025-02-26 | Ane Labaka Mayoz
Hatza ezpainetan

Bi neska komisarian, urduri, hiru urtetik gora luzatu den jazarpen egoera salatzen. Izendatzen. Tipo berbera agertzen zaielako nonahi. Presentzia arraro berbera neskek parte hartzen duten ekitaldi kulturaletako atarietan, bietako baten amaren etxepean, bestea korrika egitera... [+]


2025-02-26 | Bea Salaberri
Bretoiera

Iragan urtarrilaren hondarrean, Bretainiako lurraldeko bi hizkuntza gutxituei buruzko azken inkesta soziolinguistikoaren emaitzak publiko egin zituzten bertako arduradunek. Haiek berek aitortu zuten harriturik gertatu zirela emaitzak ikustean. Hain zuzen ere, egoerak eta... [+]


2025-02-26 | Mikel Zurbano
DeepSeeken astindua

Silicon Valley-ko oligarkia AEBetako gobernura iritsi berritan lehertu da adimen artifizialaren (AA) burbuila. Txip aurreratuen erraldoia den Nvidia-k urtarrilaren amaieran izandako %16,8ko balio galera, egun bakar batean inoiz izan den burtsa balio galerarik handiena da... [+]


Teknologia
Suaren inguruan

Gizakiok berezkoa dugu parte garela sentitzeko beharra. Parte izateko modu hori jasotako hezkuntza, ingurua... formateatzen joaten da.

Identitateak ezinegon asko sortzen du gizakiongan. Batzuetan, banaketak ere eragiten ditu, ezin dugulako jasan beste baten identitatearen... [+]


2025-02-26 | June Fernández
Meloi saltzailea
Kongo askatu!

Fermin Muguruza jarraitzen duzu sareetan. Madrilgo kontzertuko bideo bat ikusi duzu bere kontuan: dantzari batek “Kongo askatu!” oihukatu du, bandera esku artean. Haren profila bilatu duzu: @c.kumaaa. Bilboko manifestazioaren deialdia zabaldu du. Ez zara joango,... [+]


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Asko gara, etorri gurekin euskal eskola publikora

Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]


Kuotak, ikastoletan

Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]


2025-02-20 | Manex Gurrutxaga
EH Bilduren barne kongresuaz: behin betiko integraziorako bidea

Hilabetearen hasieran egin zuen EH Bilduk III. Kongresua, Iruñean. “Ez ohiko ondorioak” ateratzeko balio duen “ohiko kongresua” omen da, edo horrela jaso dute behintzat Zutunik ponentzian, zuzendaritzak proposatu eta militantziak aho batez onartu... [+]


Eguneraketa berriak daude