Irakasle baten azken eskola egunak


2021eko uztailaren 13an - 10:16
Azken eguneraketa: 12:25
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Amaitzen ari da pandemiak baldintzaturiko ikasturte malapartatu hau. Ikasleek eskolak amaituta, irakasleok ebaluazioak itxirik, txostenak idatzi eta etorkizunera begiratzeko egunak ditugu hauek.

Apika ohikoa baino lasaiago beraz, baina betiko orduan esnatu nau iratzargailuak. Gaur ere bustitik hasi du egunak eta atoan baztertu dut zerbitzu publikoan lantokira joateko aukera. Auto pribatuaren lehorrean eskolarako bidean noala, heldu naiz autopistako irteerara, eta ohiko bilakatu den fenomeno xelebrea ikusi dut berriz; lauzpabost auto zain makina automatikoaren bidez ordaintzeko ilaran, eta auto bakarra langilea kabinan duen “eskuzko” ilaran. Ohiko lez, azken honetatik sartu naiz, azkarrago izateaz gain, pertsona batekin egun onak eta eskerrak trukatzeko aukera ematen baitit. Parkinerako bidean, buruan dabilkit nola berdin-berdina gertatzen zaidan supermerkatuan, han ere ordaintzeko ilara automatikoak jarri zirenetik.

Auto pribatua parkin publikoan utzita, oinez egiten dut eskolarako azken zatia, eta buruan dabilkit ez ote den nire partetik egoista xamarra langilearen ilaratik sartzea. Niretzat erosoagoa bada, baina eta langilearentzat? Dirua zenbatu, txartela pasatu eta barrera irekitzea, behin eta berriz, ezker-eskuin tantaka heltzen diren autoekin, hainbeste orduz automata gisa aritzea, atsegina ote da? Errealizagarria egiten al zaio langileari? Gogora etorri zait lehengusuak txikitan suhiltzaile izatea baino nahiago zuela ordainsari bateko langile izan, txundituta ikusten baitzuen nola kabinan eserita egon eta aitak luzaturiko dirua biltzen zuen, aurreko autoari bezala atzekoari; eserita egon eta aberastu! Pagotxaren ametsa laburra da, eta diru horren arrastoa zurrunbilo publiko-pribatu batean galtzen da barrera zabaldu baino arinago, langilearentzat soldatatxo bat utziz. Langileak dirua behar du ezen soilik dirutruk lortzen ahal diren bizitzaren sustengurako baliabideak. Zein soldata jasoko luke bere automata lana robot batek egingo balu? Nork ordainduko lioke? Eta robot hark, kotizatuko ote du langilearen partez?

Burutapen hauekin heldu naiz azkenik nire lantokira. Etxetik irten eta ordu betera, eseri, ordenagailua zabaldu eta konfinaturik diren ikasleei arreta eskaintzeko bideodei aretoan konektatu naiz. Dagoeneko ikasleentzat ikasturtea amaitu den arren, automata gisa ari gara COVID-19 errefortzu garen bi langileak, gure orduak betetzen. Egiari zor, ehundapiko irakasle dituen zentroak hiru irakasle jaso dituenean errefortzu gisa, uste dut asmatu egin dutela baliabide hauek kudeatzen, ikasturte osoan izan baitira ikasleak –olatuka, gehiago edo gutxiago– etxean konfinaturik, hamar bat egunez. Pandemiak lehenago izkutuago egon den afera azalera ekarri digu; nola bermatu hezkuntzarako eskubidea ez-presentzialtasun egoera batean? Nola bermatu ekitatea baldintza hauetan? Eskola publikoan egon arren, batzuek baliabide gehiago eta besteek gutxiago dituzte etxean, eta etxetik lan egin behar den momentutik, nola orekatu desorekak?

Hori izan da, behar bada, pandemiak eragin hezkunzaren halabeharrezko eta berehalako digitalizazioak pasa den urtean utzitako lehen galdera. Hamaika galdera etorri dira gero eta horietako batzuk aipatu nahi nituzke, irakurlea puntu honetara heldu bada, ezen eta gero eta gutxiago baikara irakurketa sakonerako gai. Esaten da, eta egia da, inoiz baino gehiago irakurtzen ari garela Internet eta sare sozialek eragin informazio anabasaren garai honetan. Baina egia da, halaber, titularrak eta testu laburrak irakurtzen ditugula, informazio pilulak –gaindosirarte–, eta dagoeneko frogatzen ari dela irakurketa sakonerako –eta berarekin, pentsamendu abstrakturako– gaitasuna galtzen ari garela. Galera hau, aro digitalean jaiotako belaunaldiek ingurunearekin harremantzeko darabiltzaten kanal, lenguaia eta kode berrien munduaren ezaugarri bat gehiago besterik ez da, momentuz neurtu den ondorio bat, gazteen garapen kognitiboari dagokionez. Batzuen ustez tradizio oraletik idatzizkora jasan genuen aldaketaren tamainakoa da orain datorkiguna, zein ote da halako abagunean hezkuntzaren egitekoa? Ikasleei emailak zuzen idazten erakutsi behar al diegu ala mugikorra erabiltzen lagundu?

Jakina, kuestioa ez da bakarrik zer egin beharko litzatekeen, baizik eta zer egiten ahal duen apika legez kanpoko ratioekin topera dabilen irakaslegoak, zertara heltzen ote garen. Ziur naiz 2020ko martxotik hona inoizko lan jardun handienak izan ditugula, denek ere, eta oraindik egiteko dexente izango dugula gure ikas-materialak esfera digitalera egokitzen. Betiko testuliburuen argitaletxe pribatu eta arrotzak ere ari dira ahalegin honetan eta ziur irakasle askok hauek egindako lanean oinarritzea beste erremediorik ez dutela izango. Bitartean, badira gutxienez hamar urte hezkuntza sisteman moodle bezalako plataformak erabiltzen hasi zirenetik, baina oraindik irakasle bakan batzuk dira ikas-materialak bertan libreki partekatzen dituztenak. Eskola publiko batean, ez al litzateke materiala ere publikoa izan behar? Ez al lirateke plataforma ez-pribatiboak erabili behar? Ez al lirateke irakasleok egindako materialak publikoak izan behar? Benetan jo behar dugu Googleren tresnetara “intuitiboagoak” direlako? Noiz arte izango gara testuliburu arrotzen menpeko?

Azken finean, teknologia berriak hezkuntza sistema zahar batera heldu zaizkigu, galdera berriak ditugu betiko erronkei erantzuteko. Digitalizazioak hezkuntza sistema hobetzeko abagune aproposa eskaintzen duenik ezin uka, baina ez zaigu hori zerutik etorriko. Are, euria bezala jausten zaiguna, Googleren inperioa da, hezkuntza sistema hezurretaraino bustitzen ari dena, bere burua ezagutu eta hobetzeko gaitasun eta abiadura handiagorekin. Laster, irakaskuntza eta ikaskuntza nola egiten diren irakasleok baino hobe jakingo dute inperioaren adimen artifizialek, eta orduan zer? Zertarako irakasleak robotak egiten ahal badu? Zertarako ikastetxeak pantailaz egiten ahal bada? Nire ordua heldu da, automatikoki ordenagailua itzali, atzera etxerako ibilbidea egin eta bitartean etorkizunari begiratuko diot; oporrak datoz.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Etxegabetzeetara ohitu zaitezke, baina egon, badaude

Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]


2025-03-20 | Patxi Azparren
Europa eta Euskal Herriaren desmilitarizazioa

Antropozentrismoaren aldaera traketsena eurozentrismoa izan zen. Europako mendebaldea, geografikoki, Kontinente Euroasiarraren penintsula txiki bat besterik ez da, baina lau mende luzez gertaera demografiko, teknologiko eta ideologiko batzuk zirela medio, bazter horretako... [+]


2025-03-20 | Iñaki Inorrez
Euskaraldia ez! Euskal Oldarraldia bai!

Badakizuenok badakizue, beste gauza asko bezala, euskararen aldeko borrokan ere politikoek, eragile batzuek eta hedabideek beraien antzezlana saldu nahi digutela, benetakoa balitz bezala.

Lehen urtean pozik jaso nuen, "Euskaraldi" hau. Zer edo zer zen, ezer ez zegoela... [+]


Euskararen zapalkuntza sistematikoa

Euskarak, mendez mende, zapalkuntza sistematikoa jasan du, eta oraindik ere borrokan dabil egunerokoan bere leku duina aldarrikatzeko. Hizkuntza baten desagerpena ez da inoiz berez gertatzen; planifikazio politiko eta sozialak eragiten du zuzenean. Euskaldunoi ukatu egin izan... [+]


Elkarri begira ez, elkarlanean

Oldarraldia ari du EAEko administrazioa euskalduntzeko erabakien aurka, berriz ere, enegarren aldiz. Oraingoan berrikuntza eta guzti, espainiar epaitegiak eta alderdi eta sindikatu antieuskaldunak elkarlanean ari baitira. Ez dira izan akats tekniko-juridikoak zuzentzeko asmoz... [+]


Biharamuna

Igande gaua. Umearen gelako atea itxi du, ez guztiz. Ordenagailu aurrean esertzeko momentua atzeratu nahi du. Ordu asko aurretik. Zazpietan jaiki da, eta, bihar ere, astelehena, hala jaikiko da. Pentsatu gabe ekiten badio, lortu dezake gauak pisu existentzialik ez izatea. Akats... [+]


2025-03-19 | Maialen Arteaga
Pavloven txakurra eta kanpaia

Naomiren etxeko eskailerak igotzen ari dela datorkion usainak egiten dio memorian tiro. "Ez da sen ona, memoriaren eta emozioaren arteko lotura da. Baldintzapen klasikoa", pentsatzen du Peterrek bere golkorako Intermezzo-n, Sally Rooney irlandarraren azken eleberrian... [+]


Eguzki beltza

Joan den urte hondarrean atera da L'affaire Ange Soleil, le dépeceur d'Aubervilliers (Ange Soleil afera, Aubervilliers-ko puskatzailea) eleberria, Christelle Lozère-k idatzia. Lozère da artearen historiako irakasle bakarra Antilletako... [+]


Teknologia
Techbro go home

Aspaldi pertsona oso zatar bat ezagutu nuen, urrun izatea komeni den pertsona horietako bat. Bere genero bereko pertsonengana zuzentzeko, gizonezkoengana, “bro” hitza erabili ohi zuen. Edozein zapaltzeko prest zegoen, bere helburuak lortzeko. Garai hartatik hitz... [+]


2025-03-19 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Hirien jana

2020. urteko udaberrian lorategigintzak eta ortugintzak hartutako balioa gogoan, aisialdi aktibitate eta ingurune naturalarekin lotura gisa. Terraza eta etxeko loreontzietan hasitako ekintzak hiriko ortuen nekazaritzan jarraitu du, behin itxialdia bareturik. Historian zehar... [+]


2025-03-19 | June Fernández
Meloi saltzailea
Black lives matter

Hurrengo ariketa egin ezazu zure lantokian, euskaltegian edo gimnasioan:

Altxa eskua Minneapoliseko George Floyd nor den dakizuenok.

Altxa eskua Madrilgo Mame Mbaye nor den dakizuenok.

Altxa eskua Barakaldoko X nor den dakizuenok.

Mame Mbaye manteroa duela zazpi urte... [+]


2025-03-19 | Jesús Rodríguez
Infiltratuak, legez kanpo

2022ko ekainaren 7an, Directa-k serie luze bateko lehen polizia infiltratuaren kasua argitaratu zuen. Martxoaren 5ean, Belen Hammad fikziozko izena erreta geratu zen, polizia-argotean dioten bezala. Jada hamar dira Directa, El Salto eta El Diario-k azken hiru urteetan argitara... [+]


2025-03-19 | Gorka Torre
“Bayonne” bukatu da, Libération egunkariak “Baiona” idatziko du

Horra Libération egunkariak berriki argitaratu duen idazkia:

“Bayonne” bukatu da, Libérationek “Baiona” idatziko du

Hiri baten izenaren erabilpena ohiturazkoa delarik, egunkari batean izen horren erabilpena aldatzea zaila da. Alta, irakurleen... [+]


Lurraldeko harrapariak eta energia-mendekotasuna dutenak Arabako hegoaldean jarri dira

Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak Datu Zentroen instalazioei ateak irekitzen dizkiete horiek arautzeko legedia sortu aurretik. Bilbao-Arasur Dantu Zentroarekin, bere lehen fasea gauzatuta, eta instalatzea amesten duen Solariaren Datu Zentroarekin, 110.000 m2... [+]


Eguneraketa berriak daude