Urtero bezala iritsi da gure eskoletara aurre-matrikula sasoia. Eta urtero bezala ere hemen gaude gu gure iritzia adierazi nahian.
Zalantzarik gabe gure gomendioa eskola publikoa da. Gure aburuz eskola publikoa, bakarra, demokratikoa, doakoa, unibertsala eta laikoa izan behar da, zeren soilik horrela lortuko dugu hurrengo belaunaldia berdintasunean heztea. Gure eskoletako gelek jakinduria lekuak izan behar dute, non kontzientzia askatasuna bermatzen den inolako dogmarik inposatu gabe, eta desberdinen arteko elkarbizitza garatzen den ere.
Baina paradisu guztiek dute bere sugea eta aitortu behar dugu gure eskola publikoa ez dela zehatz-mehatz deskribatu duguna eta ez da maisu/maistra, irakasle, ikasle eta gurasoen erruz, zeintzuk ideia hauek aurrera eramaten saiatzen diren gogo handiz. Ez, errua Francoren diktadura-erregimenarena da. Francorena eta 1953an Eliza Katolikoarekin sinatu zuen Konkordatuarena, 70 urte geroago erlijioa eskaintzera bederen behartzen gaituena. Erlijioa katolikoa da Vatikanoekin izenpetutako akordioaren ondorioz matrikula paperetan aurkeztu behar dena, baina 1992tik beste zenbaiti ere lekua egin zaio, hura bezain demokratiko eta feministak.
Onartzen eta defendatzen dugu mundu guztiaren eskubidea bere ideologia eta/edo fedea edukitzeko, baina proselitismoa egiteko eta doktrinatzeko beste leku batzuk daude (elizak, meskitak, tenpluak). Gainera, kontuan izan behar da umeak pertsonak direla eta ez gurasoen zati bat edo jabegoa eta horiek ezin dietela bere sinesmenik inposatu.
Borroka honetan ari gara 1975az geroztik eta orain arte lortutako bakarra da erlijio katolikoa ez izatea derrigorrezkoa ikasle guztientzat
Kontuan izan behar dugu ez direla eskaintzen erlijio guztiak, gutxi batzuk baizik, eta horrek egoera hau pribilegio bihurtzen duela. Pribilegio hitza erabiltzen dugu eta ez eskubidea, askotan esan dugun bezala, benetan eskubide bat balitz ume guztiak gurasoek aukeratutako ideologiako klaseak izango lituzketelako, eta ez da horrela, ezta gutxiagorik ere. Esaldi hori ez dadila gaizki ulertu, gure helburua da daudenak ateratzea, ez gehiago sartzea. Gure gazteentzako hezkuntza zientifikoa eta kritikoa nahi dugu beraiek bere kabuz pentsatzen eta bere ideiak garatzen irakatsiko diena, bakoitzak bere aburua izan eta argudioz defendatzeko gai izan dadin. Alderantziz, eskaintzen diren erlijioen oinarria zera da: “Nik arrazoi dut eta beste guztiak oker daude”, “ez pentsatu zure kontura, gure jakintsuek egingo dute zure partez”, “obeditu ezazu”. Ez, hezkuntza, publikoa gutxienez, ez da horientzat lekua.
Bestalde, azkeneko urteetan erlijio matrikulazioak izan duen gainbeheraren ondorioz askotan “fededunak” bihurtzen dira taldeko bereziak eta ez alderantziz.
Beste bi detailetxo: lehenengoa, erlijio katolikoan ikasle batek (besteetan hamar behar dira) taldea osatzen du eta mailakide guztien aurrera egiteari eragiten dio, zeren beste horiek ezin dute profitatu ordu hori gai arruntak jorratzeko, hori diskriminazioa omen dela eta. Bigarrena, erlijioko irakasleek gotzainaren onespena behar dute bere lanerako, baina ordaintzen diena gobernua da. Nahiz eta gero eta ikasle gutxiago izan, orduan eta gehiago eralgitzen da erlijioko klaseak direla medio. Dugun azken datua 2021koa da, 115 milioi euro erabili ziren horretarako. Denon artean ordaindu ditugun 115 milioi.
Esan bezala, gure ustez hezkuntza publikoaren helburuetakoa da neska-mutilen arteko elkarbizitza, solidaritatea eta errespetua irakastea eta hori zaila da Haur Hezkuntzatik bere gurasoen ideia/fedearengatik bereizten hasten bagara. Gure eskoletan ezin onartua da etnia, gizarte arazo-maila, sexua, dibertsitate sexuala edo sinesmengatik inor baztertua izatea.
Artikulu hau irakurri duzuen askok ziurrenik pentsatu duzue oso ezaguna egiten zaizuela gure erretolika, eta ez da harritzekoa, borroka honetan ari gara 1975az geroztik eta orain arte lortutako bakarra da erlijio katolikoa ez izatea derrigorrezkoa ikasle guztientzat. Horren truke eta demokraziaren izenean lehen esan bezala 1992tik beste zenbait eskaini behar dira. Bada alderdi politiko bat 1975etik hauteskunde kanpaina guztietan konkordatua ezabatu eta benetako estatu (eta hezkuntza publiko) laikoa izango dugula agintzen diguna. Momentuz ez du hitza bete eta egingo duenaren esperantza gutxi dugu, baina guk borrokan jarraitzen dugu eta horregatik eskatzen dizuegu berdintasunaren, demokraziaren eta feminismoaren izenean: ez matrikulatu zuen umeak erlijioan.
Eskola publiko euskaldun eta laikoaren alde!
Arantza Lekuona, Laikotasuna kolektiboko kidea
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Ukrainako gudaren amaierak ondorio sakonak ekarriko ditu Europa osora. Europako elite ekonomikoek beren indar guztia jarri dute guda-zelaian eta galdu egin dute. Galtzaileek, elite globalistek, beren egitasmo kuttuna galduko dute, Europako Batasuna, eta Bruselatik europar... [+]
Azterketak amaitzearekin batera ohikoak bihurtu dira ikasleriaren artean, urteko garai honetan merkeak diren hegaldiak hartu eta adiskideekin bidaiatzea. Horrela egin dut neuk ere eta Londresera joateko aukera izan dut. Ildo beretik, bertan “euskaldun” pilarekin egin... [+]
Ez dakit nondik hasi, egia esan. Ordezkoa naizen heinean –irakaskuntzan ikasturte gutxi batzuk daramatzat lanean– eskola ugari ezagutu ditut Nafarroa, Bizkai eta Araban zehar. Lankide izan ditudan irakasleekin euskal eskolak dituen gabezien inguruan hitz egiten... [+]
Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak argi dio: ez ditu mediku euskaldunak aurkitzen, eta euskarazko osasun arreta ezin da bermatu mediku egoiliar (formazioan dauden espezialista) gehienak kanpotarrak direlako. Mediku euskaldunak bilatzea perretxikotan joatea... [+]
“Gogo eta gorputzaren zilbor-hesteak: bi kate. Bi kate, biak ebaki beharrezkoak: bat gorputzaren bizitzeko, bestea gogoaren askatzeko”. Hala dio Mikel Laboaren kantak; hala izan da belaunaldiz belaunaldi, egun arte.
Gogoan dut nire gurasoak askotan joaten zirela... [+]
Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.
11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]
MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]
Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]
“Kasu, ez gitxu lo!”. Gure denbora eta manerekin baina heldu gira.
Azaroaren 25ean Baionako elgarretaratzera joan ez joan eta autoak nola partekatu pentsatzetik (joan-jina bi oren), bat-batean Lartzabalen elgarretaratze bat antolatu genuen, eta 47 emazte bildu!... [+]
Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an nazioarteko egun bat bezala deklaratu zuen eta haren jatorriaren hipotesi ezberdinak diren, Martxoaren 8aren iturria berez emazte langileen mugimenduari lotua da.
Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]
Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.
Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]
Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]
Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]
Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]