Irainbidea, euskararen baliabide aberatsa

  • Topiko asko zabaldu dira euskararen eta euskaldunen inguruan, gehienetan gure kalterako izan direnak. Horietako bat dugu euskarak irainik ez duela esaten duena.


2015eko irailaren 16an - 13:09

Gezur handiagorik! Euskara hizkuntza osoa da, kode osoa du, eta denetarako balio du. Euskaldunok badakigu euskaraz maitatzen, baita gorrotatzen ere. Badakigu lore ederrak botatzen, baita irain zitalak ere. Euskara da euskaldunok betidanik biziari erantzuteko topatu dugun tresnarik osoena, eta arlo guztietarako erabili duguna. Iraintzeko orduan euskarak altxor ikaragarri handi eta zabala du.

Topikoaren nondik norakoak

Topiko hau zahar-zaharra da, eta euskaldunen apologistek, batez ere XVIII. Eta XIX. Mendeetan, sortu eta zabaldu zuten. Euskara zen IBeriar Penintsulako mintzairarik zaharrena, agian Babeleko nahasmenduaren aitzinetik mundo osoan egiten zena. Euskara zen Jaungoikoak Adan eta Ebari emandako hizkuntza garbia, biraorik gabea, hitz zatarrik gabea, irainik gabea… Hori zen proba bat gehiago euskaldunen noblezia eta odol-grbitasuna plazaratzeko.  Euskal apaizek ere izugarri lagundu zuten topiko hau zabaltzen: euskaldunak jende garbia ziren, bekatua ia ezagutzen ez zutenak. Eta hau behin eta berriz errepikatua topiko bilakatu zen.

Euskal irainak jasoz eta aztertuz

Betidanik harritu nau topiko horrek zabaltzen zuena, eta erdaldun askok edota euskaldun elizkoienek aldarrikatzen zuten iraingabetasun hori, eguneroko bizimoduan, oso bestelakoak entzuten nuena ez zetozen bat. 1998an, hiru euskarairakasle, Koba Gartzia-Ugarte, Jon Zelaia eta ni neu topatu ginen formakuntzasaio batean. Bertako ikasbidea borobiltzeko, euskarari buruzko lan bat agindu ziguten. Gure artean hitz egin, eta irainbideari buruzko zerbait egitea erabaki genuen, horrela jaio zen Irainka. Euskal irainen bilduma izeneko liburuxka, 1999an Gero-Mensajero argitaletxeak liburu formatuan plazaratu zuena.

Irainak biltzeko, bibliografiara jo genuen, batetik. Hiztegi orokorrez gain, aurretik eginak zeuden hainbat bilketa-lan izan genituen oinarri, bai eta gaiaren inguruko zenbait artikulu ere. Erabilitako iturri batzuk hauek dira: Antonio Perez Bilbaoren Bermeoko herri hizkera, Bernardo Estornes Lasaren Erronkariko uskararen hiztegia, Edurne eta Amaia Alustizaren Zegamako despektiboak izeneko artikulua, Aizu! Aldizkarian Karlox Barrentsorok idatzitako “Euskaraz ere baditugu irainak”, Iñaki Martiarturen Zubererazko irain-bilduma argitaragabea, eta Koba Gartzia-Ugarte berak osatutako Bizkaierazko irain-bilduma argitaragabea.

Besterik, galdeketa bidez ere hainbat ale bildu genuen. Horretarako, hiru zatitan banatu genuen euskararen eremua, eta bakoitzak gertuen zuena landu zuen. Jon Zelaiak, oñatiarra izaki, Gipuzkoako mendebaldea hartu zuen, Gipuzkoan bizkaieraz egiten den eremua, alegia; Hondarribian ere galdezka aritu zen, hor bizi baita. Koba Gartzia-Ugarte santurtziarrak Bizkaia hartu zuen (aipatua dugu lehenago ere bilduma egina zuela). Ni Donostian jaio, Lezon hazi eta aspalditik Urruñan bizi naiz; hori dela eta, Oiartzun ibaitik eskuinera, Iparraldeko hiru lurraldeak harturik, jardun nuen. Azkenik, gipuzkerazko irainak hiruron artean bildu genituen. Horrela 3000 irain inguru biltzera iritsi ginen.

Irainen sailkapena

Irainkakoa oso esperientzia polita izan zen, eta, ordutik, nik, nire aldetik, irainak biltzen jarraitu dut. Irainen itxura eta esanahia kontuan harturik, honako sailkapena egin daitekeela uste dut:

1. Klasikoak, hau da, betidanik oso entzute handikoak izan direnak eta beste multzoetan sar ez daitezkeenak: babo, alen, ergel, kirten, lerdo, lelo, ziztrin, alproja.

2. Sexua, soilik, aipatzen dutenak: alu, zakil, potroso, zakilote, buztantxo, zakiltxo, zakilpistola, pittitto, pitilin, pitilintxo, pito, txilibito, koxkabilo…

3. Animalian eta sexua nahasten dituztenak: potrozorri, zerripotro, zerripotroso, zerribuztan, astobuztan, astazakil, astapotro, astotranka…

4. Animaliak, soilik, aipatzen dituztenak: asto, astama, zerri, zerrama, urde, urdanga, mando, zakur, putre, bixigu, mozolo, azeri, otso, pizti…

5. Animalien gorputz-atal bat aipatzen dutenak: xoxoburu, txoriburu, katabegi, oilarbuztan, oilarmoko, sugemihi, txoribuztan…

6. Landereen berri ematen digutenak: arbilore, artaburu, azaburu, azaosto…

7. Koloreren bat aipatzen dutenak: zuri, beltz, gorri, gogourdin, hezurbeltz, mihizuri, suegorri, atorzuri, txapelzuri, hankagorri…

8. Adjektibo hutsak direnak: zikin baldar, zarpail, faltsu, trakets, maltzur, gaizto, zital, mozkorti, mozkor, ihar, Potolo, gizen, gezurti, zaztar, zatar…

9. Izenak eta adjektiboak lotzen dituztenak: muturzikin, burugogor, buruhaundi, kaxkamotz, kaxkazuri, sudurluze, ahobeltz, ahobero…

10. Aurrean, trinkotasuna azaltzeko, mari-aurrizki daramatenak: mariapain, marilerdako, maritxoro, maribideetako, maribihurri…

11. Aurrean, trinkotasuna azaltzeko, beti- aurrizkia daramatenak: Betigaizto, betizital, betini, betikontra, betilerdo, betikaka, betizikin…

12. Aurrean, maila ematen ez duela adierazteko, sasi- aurrizkia daramatenak: sasimaistra, sasimaisu, sasigizon, sasiapaiz, sasimutil…

13. Akats fisikoen berri ematen dutenak: besomotz, entzungor, begibakar, antipar, ipurdifrontoi, ipurdipandero, bularmarmita, mingainluze…

14. Irain politikoak; frantximant, frantseskume, piperpotero, hedezuri, txapeloker, sardinzahar, mendizorri, eltzetxo, trenak ekarritako…

15. Bestelakoak, hau da, aurreko multzoetan sartzen ez direnak: segapoto, arrastelu, gizajopastel, kaxkoi, gizontxaperu, txorimalo, erretxin…

Irainak eta euskararen normalizazioa

Garai batean, euskararen irakaskuntza bide ofizialetatik abiatu zenean, euskaldunak –hau da, euskaraz dakitenak- sortze zen  helburu nagusia, horrekin euskararen etorkizuna bermatuko genuelakoan. Urteak igaro ahala, konturatu gara, hori abiapuntu hutsa zela. Hori dela eta, euskaltzaleak beste bide batzuk bilatzen hasi ziren, eta hortxe konturatu ziren gazteek, hizkuntza formalaz gain, bestelako hizkera bat behar zutela, argot moduko bat, euren sentipenak adierazteko. Eta orduan, ordura arte bazterturiko arloak lantzen eta jorratzen hasi ziren: hitanoa, lexiko berezia, irainak, biraoak…

Ene ustez, ez zaie arrazoirik falta, euskarak era guztietako baliabide eta adierazpideak behar baititu; hala ere, ez dugu ahantzi behar euskarak horrelakoak ere betidanik izan eta erabili dituela. Inguruetako hizkuntzetan argota, neurri handi batean, lexiko berezian datza, eta gurean, ene aburuz, hitanoaren adiskeretan eta irain-biraoetan.

Gaurko euskaldunok normalizazioa eguneroko mintzagai dugu. Euskalgintzaren sektore guztaik horretan ari dira buru-belarri. Euskara funtzional, moderno eta aberatsa egin beharra dago, gure hizkuntzak XXI.mendeko beharrei txukun eta egoki erantzun diezaien. Hori da gaur egun euskarak duen erronkarik handiena. Irainbideak ere eman beharreko urrats horietan lagun dezakeelakoan nago.

(Artikulua Administrazioa Euskaraz aldizkariaren 89. zenbakitik hartua dago).


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
Euskaltzaleen Topaguneak ‘Taupa' mugimenduari eman dio lekukoa

Euskaltzaleen Topaguneak hasiera berri bat irudikatu du. Hemendik aurrera Taupa, euskaltzaleen mugimendua izena hartuko du. Euskara elkarteen topagunea izatetik, Euskal Herri osoko euskaltzaleak aktibatzea eta saretzea izango du helburu. Topaguneko kideek adierazi dutenez,... [+]


2024-12-13 | ARGIA
Euskarabideak 13,4 milioi euroko aurrekontua izango du 2025ean, iaz baino %9,7 gehiago

Nafarroako Legebiltzarrean datorren urteko aurrekontuak ixteko negoziazioetan ari dira egunotan alderdiak, eta horietan adostutakoaren arabera, euskararen Euskararen Nafar Institutuak iaz baino 1,3 milioi gehiago izango ditu.


Nafarroa osoan euskararen ofizialtasuna bermatzeko lege aldaketak egitea eskatu die Kontseiluak alderdiei

Euskal Herri osoan euskara eta hiztun komunitatea larrialdi egoeran daudela berretsi zuen azaroan Kontseiluak eta, ostegun honetan, egoera hori Nafarroan zertan datzan azaldu du Iruñean. Era berean, herrialdean ataka horretatik ateratzeko egin beharrekoak azpimarratu ditu.


2024-12-12 | Julene Flamarique
“Kanal bat, hizkuntza bat” logika gainditzeko eskatu diote ETBri

Ikusle euskaldun gehien biltzen dituen katea da ETB2, datuen arabera. Aldatu Gidoia mugimenduak agerraldia egin du Bizkarsororen kontraprogramatzearen harira. Salatu dute askotan ETB1 lehian sartzen dela ETB2rekin, eta "herritar guztiak eta publiko bakarra helburu izango... [+]


2024-12-12 | Julene Flamarique
Iruñeko auzo guztietan euskarazko murgiltze eredua duten haur eskolak ipintzeko eskatu diote udalari

Hamabi haur eskola publiko daude Iruñean, eta horretatik bakarrean dago euskarazko eredua. Protesta egin dute dozena bat eragilek, eta euskal hiztunen “egoera berezia” aintzat har dezan galdegin diote udalari.


Behar direlako tituluak

Benetan nahasia da euskara ikasteko dirulaguntzen kontu hori. Euskara ikasi nahi duen herritarrak leihatila bat baino gehiagotara jo beharko du egin nahi duen ikastaroa zenbat kostatuko zaion eta dirulaguntzak nondik, nola eta noiz lortuko dituen jakiteko. Oraindik ere dirua... [+]


2024-12-11 | Julene Flamarique
Badator Begizta, euskarazko telebista kanalen bilgunea

Euskal Herrian sortzen den eduki guztietarako sarbidea eskaintzeko sortu du erreminta Izarkomek. Urtarrilaren 2tik aurrera egongo da erabilgai Begizta, oraingoz Izarkom eta Onaro operadoreetan. Edukia hainbat gailu ezberdinetan ikusteko aukera emango du, baita bost profil... [+]


2024-12-11 | Leire Ibar
Euskaraz modu ludikoan trebatzeko Hi Haiz Hi lehiaketa abian da

12 eta 16 urte bitarteko gazteak aisialdian euskaraz aritzea du xede Ametzagaiña eta Iametza enpresek sortutako jolasak. Gazteek egunero euskal erreferente bat asmatu behar dute eta gramatikaren inguruko galderak erantzun behar dituzte horretarako. Egitasmoa martxan jarri... [+]


“Irungo Udalera joango gara euskaldunekiko duen jarreraz hitz egitera, ez ekitaldi bat erdaraz egin izanaz”

Irungo Udalak barkamena eskatu eta asteazken honetarako bilerara deitu ditu hiriko elkarte euskaltzaleak, baina beste norabide bat hartu du aferak eta gaia ez du berehalakoan itxiko. Gabonetako ekitaldian euskara baztertzeagatik udala salatu duten elkarteak zeuden deituta... [+]


2024-12-09 | Leire Ibar
“Euskararen Errepublika” aldarrikatu du EHEk Durangoko mobilizazioan

Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika lelopean egin du manifestazioa larunbatean Euskal Herrian Euskarazek, Landako gunetik abiatuta. Euskal Errepublika aldarrikatzera, indarrak batzera eta euskararen aldarria lau haizetara zabaltzera deitu dute Durangoko kaleetan... [+]


Irungo euskaldunak sutu dituen ekitaldia: 35 elkartek “aski da” esan diote udalari

Irungo euskaldunen pazientziak gainezka egin du; haserre daude eta oraingoan ez dira "isilik geratuko". Gabonetako argiak pizteko ekitaldia erdara hutsean egin izanak hiriko 35 elkarte eraman ditu udalaren hizkuntza politika salatzera –aurrekari gutxi izango ditu... [+]


2024-12-05 | Jon Torner Zabala
‘Protestaka’ erakusketa, EHUko Arte Ederren Fakultateko ikasle borrokaren 30. urteurrenean

1994an EHUko Arte Ederretako ikasleek protestak abiatu zituzten. Bost irakasle euskaldun lortzeko hiru hilabeteko greba egin zuten, eta bitarte horretan Leioako fakultatea okupatu. Euskal jendartearen babes handia izan zuten, baina Poliziaren errepresioa ere jasan zuten; Bilboko... [+]


Euskararen Egunean ‘Bizkarsoro’ filma “kontraprogramatzea” egotzi diote ETBri

ETB1ek Bizkarsoro filma estreinatu zuen Euskararen Egunean iluntzean. ETB2ri aldi berean gaztelaniazko azpidatziekin ematea proposatu bazioten ere, kate horretan Tasio eskaini zuten gaztelaniaz azkenean, eta horrek haserrea sortu du euskaldun askorengan sareetan.


Eguneraketa berriak daude