Irailaren 4an bozkatuko duten Txileko konstituzioa, munduko feministena

  • Irailaren 4an bozkatuko dute Txilen konstituzio berria, oraindik indarrean den Augusto Pinochet diktadorearen 1980ko konstituzioa ordezkatu nahi duena. Berau onartzen bada, munduko konstituziorik feministena izango da. Zer jasotzen du konstituzio honek? Nola izan da idatzia eta nola antolatu dira hautagai feministak berau lantzeko? Erreminta baten berri ere jaso dugu artikulu honetan: konstituzioak hainbat gaietan egiten dituen ekarpenak ulertzeko sortu dute Txileko gizarte eragileek.


2022ko irailaren 01ean - 08:40
Azken eguneraketa: 10:20
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Nola idazten da konstituzio feminista bat? Open Democracy hedabidean irakur dezakegu nola izan den Txileko lanketa. Lehen aldia da mundu osoan konstituzioa idazteko organoa ("Convención Constituyente" deitua) modu parekidean osatu dena: honetarako hautatuak izan ziren 155 kide urtebetez aritu dira lanean. Eta prozesu horretan, organo horretako kide diren ezkerreko eta zentro-ezkerreko emakume denak (50etik gora) "Colectiva Feminista" izendatu duten espazioan elkartu dira, paraleloki. Izatez, kolektibo feminista lehenago jarri zen martxan organo konstituitzailea baino, izan ere, konstituzioa idazteko hautatuak izan orduko hasi ziren whatsapp taldeen bidez artikulatzen.

Pueblo Constituyente taldeko Ingrid Villena-k Open Democracyri azaldu dionez, "larunbatetan elkartu gara Colectiva Feministan eta proposamenak idatzi ditugu eta ondoren norberak parte hartzen duen komisioetara eraman du lan hori. Horrela aurkeztu ditugu konstituziorako hamalau-hamabost ekimen eta ia denak onartu dira".

Konstituzio feministaren ekarpenak

Kolektibo Feministak proposatu zuen lehen neurria eta konstituzioak jaso duena, "indarkeriarik gabeko bizitza izateko eskubidea" da. Horrekin batera konstituziora eraman dira erakundeak parekide izatea, abortuaren legalizazioa eta etxeko zein zaintza lanek egiten duten ekarpena onartzea. Botere Judizialean parekidetasuna ezartzea ere jasotzen du, eta justizian genero ikuspegia izatea eta justizia sistemako funtzionario zein langileak genero ikuspegian trebatzea. Nazio Batuen Erakundeak adierazi duenez, Txileko konstituzioaren 388 artikuluetatik 36k feminismoa aipatzen dute.

Baina Kolektibo Feministak azpimarratzen du konstituzioa idatzi duen organoan izan duen eragina ez dela mugatu emakume eta neskei eragiten dieten gaietara, baizik, ikuspegi orokorra izan dutela, feminismoa zeharlerro izan dela, eta eragina izan duela, besteak beste, gai hauetan: ezgaitasunen bat duten pertsonetan, osasun sisteman eta gizarte segurantzan, jatorrizko herrietan, eta baita estatuaren deszentralizazioa moduko gaietan ere. Chile Digno taldeko Bessy Gallardok Open Democracyn hala adierazi du: "Emakumeez soilik hitz egiten duen ideologia dela dioen feminismoari buruzko karikatura ezabatu behar da. Feminismoa askoz gehiago da: pertsonen arteko berdintasunaz ari da. Feminismoaren oinarrizko subjektu politikoa emakumeak izatea agerikoa da hauek direlako indarkeria, desberdintasun eta zapalketa gehien jasotzen dituztenak, baina hori beste errealitate batzuetara eraman dezakezu, esaterako sexu-generoen disidentziara. Edo neska eta jatorrizko herrietako kide izatea. Iruditegi patriarkaletik kanpo dagoen dena zapalduta dago eta zapalkuntza arindu behar da. Zapalkuntza horien aurka egin du feminismoak konstituzioa idatzi duen organo honetan".

Konstituzioaren ekarpenak baloratzeko tresna

Ez da xamurra konstituzioa bezalako lege testu bat irakurtzea, ulertzea, eta honek egiten dituen ekarpenak baloratzea. Honetan guztian laguntzen duen erreminta da La Constitucion es Nuestra (Konstituzioa gurea da) eragileak herritarren eskura jarri duena: gizarte eragile eta akademiako adituak elkartu dira konstituzioaren artikuluak aztertzeko eta beren balorazioa emateko, konstituzioa idatzi duen organotik eta alderdi politikoetatik kanpoko begirada eskaintzeko.

Erreminta honetan, herritarrak interesgarri zaizkion eremuka eskura ditzake konstituzio berriaren artikuluak. Konstituzioko arau bakoitzari sinboloak gehitu dizkiote, adieraziz arau bakoitzak hauetako zein alorri eragiten dion: gizarte garapen jasangarria, Naturaren eta Gizakien Eskubideak, segurtasuna, berdintasuna, berrikuntza eta jasangarritasuna, deszentralizazioa, parte-hartzea eta ustelkeriaren aurkako borroka.

Herritarrak egin ditzakeen bilaketez gain, badira adituek artikulu zehatzei buruz egindako 96 balorazio ere. Esaterako, "etxeko eta zaintza lanen aitortzaz" ebaluazioa Nucleo Constitucional-Alberto Hurtado Unibertsitateak idatzi du, hemen irakur daitekeenez. Bertan eskuratu daiteke konstituzioak hitzez hitz dioena, 49. artikuluan:

"1. Estatuak onartzen du etxeko eta zaintza lanak sozialki beharrezkoak eta ezinbestekoak direla bizitzari eusteko eta gizartea garatzeko. Jarduera ekonomiko bat dira zeinak eragina duen herriaren emaitzetan eta kontuan hartu beharrekoak dira politika publikoak planteatu eta gauzatzerakoan".

2. Estatuak erantzunkidetasun soziala eta generokoa sustatzen du eta mekanismoak ezarriko ditu etxeko eta zaintza lanak birbanatzeko, eta estatuak zainduko du lan hauek ez daitezen desabantaila izan berauek egiten dituztenentzat".

Jarraian, konstituzioko puntu hau baloratzen duen gizarte eragileak hainbat galderari erantzuten dio, herritarrak konstituzioaren artikulu honek egiten duen ekarpenaz informazioa izan dezan:

Zer garrantzia du konstituzioko artikulu honek pertsonen bizi kalitatea hobetzeko?

Puntuazio altuena eman dio gizarte eragileak.

Zergatik du artikulu honek eman berri diozun puntuazioaren garrantzia?

"Emakumeen gehiengo handiak bere egiten du etxe barruetan zaintza rola, eta arduratzen da etxeko lanak egiteaz eta umeak hazteaz, eta honek bere denboraren zati handi bat jaten dio, bere bizi baldintzetan eta aurrera egiteko aukeretan eraginez. Horrelako lanak aitortzeak ahalbidetuko du erakunde publikoek zaintza eta hezkuntzako zerbitzu, politika eta azpiegituretan inbertitzea eta politika aktiboak ezartzea familia kontziliatzeko, besteak beste".

Zein neurritan hobetzen du puntu hau konstituzio berriak, indarrean dagoenarekin alderatuta?

Puntuazio altuena eman dio gizarte eragileak.

Nola argudiatzen duzu emandako puntuazioa?

"Etxeko eta zaintza lanak ekarpen garrantzitsua dira herrialdeen ekonomientzat, baita norbanakoen eta gizartearen ongizatearentzat ere. Aldiz, ordaindu gabeko lan hauek jarraitzen dute ikusezinak eta aitortzarik gabeak izaten, eta ez dira kontuan hartzen erabakiak hartzerakoan. Errealitate hau aldatu daiteke artikulu honi esker, zeinak agintzen dion estatuari zeregin hauek betetzen dituztenen onurarako politikak ezarri behar dituela".

Ba al da honen antzeko artikulurik beste herrialdeetan?

Boliviak eta Errepublika Dominikarrak ordaindu gabeko zaintza lanei aitortza egin diete beren konstituzioetan.

Zein dira artikulu honi loturiko mito nagusiak eta zergatik dira mito?

Beren etxea garbi izateagatik eta umeak bainatzeagatik ordaintzea nahi dute. Hau da, egin behar dutena egiteagatik ordaintzea nahi dute

Etxeko andreek badute ordaina: debalde al da, bada, etxea mantentzea?

"Adierazpen hauek erakusten dute zein barneratuta dugun sexuaren araberako lan banaketa tradizionala, zeinak emakumeen betebehartzat duen etxeko lanak egitea, maitasunaren truke. Egitura honek kostuak ditu: lanaldi bikoitza (ordaindua izan edo ez) edo lan merkatuan sartu ezina, ondorioz independentzia ekonomikoa galaraziz eta bizitza osoki garatzea zailduz".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Txile
2024-05-14 | Axier Lopez
94 egunez gose greban dago preso politiko maputxe bat

Guillermo Camus Jara izena du eta Txileko Lebuko kartzelan dago. Egoera larrian da, gose greba luzeaz gain, ostiraletik egarri grebari ere ekin baitio.


Kissinger eta Pinochet: dokumentuak argitara, kolpista guztien lotsarako

Augusto Pinochet diktadoreak Txilen estatu-kolpea eman zuela mende erdia bete denean, hamaika berba entzun dira herrialdeak bizi duen zatiketaz. Hamazazpi urtetako diktaduraren errepresioa ukatzea da zenbait eskuindarren egungo arma, negazionismo gisa ulertu den diskurtsoarekin... [+]


2023-08-30 | Estitxu Eizagirre
Mari Paz Aedo Zuñiga
“Txiletarrok gara mundu osoaren elektrifikazioa ordainduko dugunak”

"Egun on" baino gehiago "larrialdi" hitza erabiltzen dugun honetan, Mari Paz Aedoren hitzek lagunduko dizute ikasturte honetako zure utopien lanketei gogotsu eta pozetik ekiten. Txilen, Santiagon jaio zen duela 45 urte. Gatazka sozioekologikoak aztertzen ditu... [+]


2023-08-29 | Ilargi Manzanares
AEBek Txileko estatu kolpearen inguruko dokumentuak desklasifikatu dituzte

1973ko estatu kolpea gertatu baino lehen Nixon garaiko AEBtako presidenteak jasotako dokumentuak argitaratu ditu Washingtonek ostiralean, Alexandria Ocasio-Cortez AEBtako Ordezkarien Etxeko kideak Txileri egindako bisita ondoren. Ocasio-Cortezek gardentasuna eskatu du,... [+]


Amaitutzat eman dute gose greba preso politiko maputxeek, 100 egun igaro ostean

Maiatzean ekin zioten gose grebari 17 preso politikok. Haien eskubide kultural eta territorialak errespetatzea, lege antiterrorista bertan behera uztea, Lanaren Nazioarteko Erakundearen 169 hitzarmena onartzea eta preso politiko maputxeen askatasuna exijitu dituzte.


2023-05-08 | ARGIA
Eskuin muturra nagusi Txileko Kontseilu Konstituziogilea osatzeko hauteskundeetan

Txileko konstituzio berria idazteko ardura izango duen kontseilua 50 lagunek osatzen dute, eta haietako 22 Alderdi Errepublikanoko kideak izango dira, botoen %36 lortuta.


2023-03-31 | Karlos Zurutuza
Samien eta maputxeen borroka, Statkraften parke eolikoen aurka

Norvegiako berriztagarrien erraldoiaren hainbat proiektuk ondoeza eragin dute maputxe eta sami herriengan. Epaileek ere ilegaltzat jo dituzte azpiegiturak, baina gobernuek ez ikusiarena egiten dute. Giza eskubideen aldeko aktibista ospetsuek ere bat egin dute protestarekin,... [+]


Pablo Neruda pozoituta hil zutela ondorioztatu du peritu-txostenak

Salvador Allenderen aurkako estatu kolpea eman eta bi aste eskasera hil zen Pablo Neruda; datorren irailean beteko dira 50 urte. Heriotzaren arrazoi ofiziala prostatako minbizia eta metastasia da, baina poeta txiletarraren ilobak nazioarteko peritu-txostenaren berri eman du:... [+]


2022-09-13 | Leire Artola Arin
Katharina Pavletich, Txileko Apruebo kanpainako kidea
“Ikusi dugu konstituzioa ez dela aldatu ezin den testu bat, sinetsarazi nahi diguten bezala”

Irailaren 4an Txileko herritarrek argi utzi zuten ez dutela nahi Biltzar Konstituziogileak ondutako testu berria onartu: bozkatu zuten hamahiru milioi herritarretatik %62k (7.882.958 boto) ezezkoa eman zioten proposamenari, eta gainerako %38ak (4.860.093 boto) baiezkoa. Inkestek... [+]


2022-09-05 | ARGIA
Ezezkoa argi gailendu da Txilen eta prozesu konstituziogile berria antolatuko du Boric-ek

Ia zortzi milioi txiletarrek ezezkoa eman diote konstituzio proposamenari. Gabriel Boric presidenteak konstituzio-prozesu berria eta aldaketak iragarri ditu bere gobernuan.


2022-08-25 | ARGIA
Hector Llaitul militante maputxea atxilotu dute Txilen

Wallmapuko CAM Arauco-Malleco Koordinakundeko buru da Llaitul, eta egurra lapurtzea, lurrak indarrez kentzea eta estatuaren aurkako atentatua egitea leporatzen diote. Asteazken honetan, abuztuaren 24an, atxilotu dute.


Eguneraketa berriak daude