Abuztuaren 31era arte egin daiteke postua jartzeko eskaera. Aurten diskoak saltzeko aukera ere egongo da, lehen aldiz. Emanaldi eta aurkezpenak iragarri dituzte antolatzaileek. Dobera euskara elkarteak antolatzen du euskara hutsezko azoka, eta orain, Doinuele Euskarazko Plazen Sarearen parte da.
Zabalik dago ostegunera arte Hernaniko Liburu eta Disko Azokan izena emateko epea, Dobera euskara elkartearen lotura honetan. Irailaren 30ean egun osoz euskara hutsezko lanak saldu eta erosteko aukera egongo da Hernaniko Atsegindegi plazan, 11:00etatik 14:30etara eta 17:00etatik 19:30etara.
Hirugarren urtez antolatu dute azoka, eta Doberak iragarri du aurten lehen aldiz diskoak ere salgai egongo direla, liburuez gain. Halaber, antolatzaileek azpimarratu dute martxoaz geroztik Doinuele Euskarazko Plazen Sarearen parte direla, Euskal Herriko beste zazpi herritako azokekin batera, euskal literatura eta musikagintza sustatzeko. ARGIA eta Baltsan elkarteak antolatzen duten Ziburuko Azoka ere Doinuelen saretuta dago.
Dobera elkarteak aurreratu duenez, liburu eta diskoen postuez gain zenbait emanaldi eta aurkezpen ere egingo dituzte, literaturarekin eta musikarekin lotutakoak. Iraileko azken astean Hernaniko Udalak eta Udal Liburutegiak antolatutako Hitz Andana jaialdia ere azokarekin amaituko da.
Doberak jakinarazi duenez, ekoizle edota argitaratzaile bakoitzak gehienez bi mahai jartzeko aukera izango du, doan. Bertaratzeko aukerarik ez duten ekoizleentzat beste aukera bat jarri dute: Doberako kideek kudeatutako postuan saltzea liburu eta diskoak. Kasu horretan, salmenten %25 elkartearentzat izango da. Abuztuaren 31 baino lehen jakinarazi beharko diete interesa dutenek.
Atzo hasi eta bihar bukatuko da Geure Gelatik azoka, Azkoitian. Emakumeen literatura oinarri duen euskarazko azoka da. Aurten, Jasone Osoro izango da omendua.
Doinuele euskara hutsezko plazen sareko hurrengo hitzordua irailaren 30ean izango da, Doberaren eskutik, 11:00etan hasita. Zenbait idazlek liburuak aurkeztuko dituzte, tartean Jakoba Errekondok eta Garbiñe Larreak. Bertso saio literarioa eta kontzertua ere egongo dira.
Joan den ekainaren 3an egin zen Ziburuko 4. Euskal Liburu eta Disko Azoka eta antolatzaileek –Baltsan Elkartea eta ARGIA– balorazio orokorra egin dute. Azoka handituz joan da bere erritmoan, urratsez urrats, urtetik urtera baieztatuz 2019ko hastapen hartan... [+]
Martxoaren 24 eta 25ean egingo da Geure Gelatik liburu azoka Azkoitian. Emakume idazleen azken bi urtetako ekoizpena ezagutu ahal izango da bertan, bai herriko liburu dendek hornituko dituzten mahaietan itzulitxoa eginez, eta baita hitzaldi, mahai-inguru eta fomato berezietan... [+]
Euskara hutsezko liburu eta diskoen azokek eta ekimenek indarrak batu dituzte: Doinuele sortu dute guztien artean, Euskarazko Plazen Sarea. Oraingoz, zortzi herri edo ekimenek osatzen dute sare hau eta gaur elkarrekin aurkeztu dute Bilbon aurtengo ekitaldien egutegia. Euskal... [+]
Gerriko kultur elkarteak antolatuta, urteroko azokarekin hitzordua dute lazkaotarrek, abenduaren 16,17 eta 18an. Musika emanaldiak, tailerrak eta buruhandiak ere izango dira asteburuan.
Frankfurteko liburu azokan Espainia herrialde gonbidatua izango zela jakindakoan martxan jarritako Beyond Spain ekimena antolatzen aritu da azken hilabeteetan Petra Elser. Hitzaldiak, mahai-inguruak eta irakurraldiak egin dituzte, besteak beste. Itzultzailea da Elser, Euskal... [+]
Zein da Etxepareren egitekoa Frankfurtekoa bezalako azoka baten?
Gure egitekoa orokorrean ez dago merkatuaren eremuan. Hor badaude profesionalak, kasu honetan editoreak, autoreak, itzultzaileak… sistema oso bat. Frankfurteko azoka, hain zuzen, eskubideen salmenta eta... [+]
Europako liburu azoka handienak milaka bisitariren, mundu osoko argitaletxeen eta editoreen, eta bertaratu diren euskaldunen arreta piztu du urriaren 19tik 23ra Frankfurten. Kontinenteen pabiloien artean, Asturias, Galizia, Katalunia eta Euskal Herriko idazle, ilustratzaile eta... [+]
Frantzian bereziki, baina mundu erdian barrena ibiltzen da Aritz Otazu XVI. eta XVII. mendeetako liburuen bila. Nafarroako eta Euskal Herriko historia ezagutzera ematea da bere pasioa eta zuzentzen duen Mintzoa Argitaletxearen xedea. Mintzatzen ematen du egun osoa: bezeroekin,... [+]
Urtero bezala, Durangoko Azokan aurkeztutako nobedadeak aurki daitezke azoka honetan ere. Arrantzale Auzoan izango da abenduaren 13a arte, goizez 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldez 16:30etati 20:30etara. Eta %10eko beherapen edo deskontuarekin gainera.
Ekainaren 1ean Ziburuko plaza bete zuten hamazazpi argitaletxeetako lanek. Batez ere ingurukoak eta Euskal Herriko hainbat herritatik joandako euskaltzaleak aritu ziren eguzki galgatan euskarazko komiki, liburu, disko eta bestelako gaiak ikusten. "Lehen urtea baizik ez da,... [+]
Maddi Zubeldia Arozena, Baltsan elkarteko kidea da, idazlea eta kantaria: "Ziburuko euskal liburu eta disko azoka Argia aldizkariarekin bat egitea naturala iruditu zaigu, balore berak partekatzen baititugu, euskaldun, solidario eta burujabe, txikitik eraginez", erran... [+]