Irailaren 11ko legatua: Yes we drone

  • 2001eko urrian, irailaren 11n World Trade Centerren aurkako erasoak gertatu eta hilabetera, Amerikako Estatu Batuetako Aire Armadako pilotu batek historia egin zuen: drone moderno batekin (The Predator) eraso hilgarria egin zuen lehen pertsona izan zen. Ordutik, droneak XXI. mendeko sarraski selektiboen tresna eta ikur nagusi bihurtu dira, batez ere AEBek izendatutako "terrorearen aurkako gerraren" mantrapean.

The Predator, pertsonak hiltzeko AEBek erabili zuten lehen dronea. Argazkia: USAF

2021eko irailaren 21ean - 09:12

AEBetako Gobernuak droneak erabiltzeko eman zuen arrazoi nagusia “zehaztapen kirurgikoa” da. Hau da, teknologia horrek gaiztoak hiltzeko eta albo-kalteak saihesteko, eta zibilei edo “errugabeei” kalteak gutxitzeko oso baliagarria izango zelako. Edo zelakoan, hobe esanda.

2001eko irailaren 11ko atentatuetatik hona, airetik egindako bonbardaketek eta droneekin egindako erasoek 22.000 zibil hil dituzte gutxienez, Airwarsek argitaratu berri duen ikerketa baten arabera. Baina, 2014an Ingalaterran sortutako erakunde independenteak ohartarazi duenez, egiazko kopurua 48.000 ingurukoa izan daiteke.

Sirian ISISen aurkako operazioetan, Irak eta Afganistango gatazketan eta Yemen, Somalia, Pakistan eta Libiako "matxinatu" eta "terroristen" aurkako erasoak kontuan hartuta, AEBek esan dute airetik, gutxienez, 91.340 eraso egin dituztela azken 20 urteotan. Adibidez, 2014ko udatik 2019ko uda bitarte, nazioarteko indar koalizioaren 14.570 drone-eraso izan ziren Iraken, eta 19.785 Sirian. Eraso horietan eragindako hildakoen estimazioen arabera 13.000 zibil hil zituzten, horietatik 2.300 haurrak ziren.

David Rohde New York Times egunkariko kazetaria hainbat hilabetez bahituta izan zuten talibanek Pakistanen 2008eta 2009an. Gatibualdian lehen eskutik ezagutu zuen droneen eragina herritarren artean: "Gatibu izan ninduten garaian Pakistango herritarrekiko begikotasun handia garatu nuen, talibanen eta amerikar teknologia errukigabearen artean harrapatutako zibilekiko. Lurrean den infernuan bizi dira (a hell on earth ingelesez).

Drone bidezko bonbardaketek ez dituzte herrialde baketsurik sortu, ez dute “etsairik” garaitu, eta ez dituzte errugabeen heriotzak saihestu. Beldurra eta gorrotoa handitu besterik ez dute egin, baita pertsonen exodo masiboa eta pobrezia handitu ere. Pantailaren bestaldean, aldiz, norbait hiltzea bideo-jokoetan aritzea bezain erraz eta azaleko kontu bilakatzea lortu dute.

Gerra eta gardentasuna ez dira elkarren lagunak, eta droneen erasoek are gehiago lanbrotu dute gerraren biktima eta kalteei buruzko informazio zehatza eta biktimen aitortza lortzea.

Bi hamarkada igaro dira 2001eko irailaren 11tik. Baina haren legatuak gerra egiteko era ezezik, nazioarteko testuingurua erabat aldatu du. Gobernuekiko mesfidantza jaitsi den maila berera heldu baita giza eskubideekiko errespetua.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gerra
Espainiako Gobernuak 1.041 milioi euro gastatu ditu Israeli armak erosten azken urte eta erdian

2023ko urritik armamentua erosteko 40 kontratu sinatu ditu Espainiako Estatuak Israelekin eta hango enpresekin, horien erdia azken urte erdian. Horietako kontratu batekin ika-mika piztu da Espainiako Gobernua osatzen duten PSOE eta Sumarren artean, bereziki azken horren barnean,... [+]


2025-04-22 | Gedar
Munduko gastu militarra hirukoiztu egin da Gerra Hotzetik

Hainbat ikerketak erakusten dute inbertsio militarraren gorakadak osasuna edo hezkuntza bezalako sektoreen suntsipena dakartela herrialde batzuetan.


2025-04-16 | Bea Salaberri
Gerlarako prestatu?

“Erresilientzia poltsa”, “biziraupen eskuliburua”, “ebakuazio bizkar-zakua”: hara nolakoak entzun daitezkeen agintarien ahotan azken asteetan.

Iragan hilabeteko adierazpenen artean, Europako Batasunak herritarrei eskatu die... [+]


Analisia
Balantzaka gerrarantz

Gure amak beti esaten du: “Ez dut sekula ulertu zergatik gertatu zen Lehen Mundu Gerra”. Ez dio batere zentzurik harrapatzen. Ez du ulertzen zergatik inplikatu ziren Europako potentzia zaharrak halako basakeria batean eta ez zaio buruan sartzen nola konbentzitu... [+]


2025-04-14 | Uriola.eus
Gerra finantzatzeari uko egiteko zerga desobedientziaren ekimena abian da

Ekimenak bakea eta justizia soziala sustatzeko proiektuak finantzatzea du helburu. Sustatzaile diren gizarte mugimenduek mezu argi bat bidali diete gobernuei eta armagintza industriari: "Ez dugu gerraren konplize izan nahi".


Diskurtso militaristaren aurrean, eskoletan gerraz modu kritikoan gogoetatzeko materiala kaleratu dute

“Ba al zenekiten testuliburu gehienetan ia ez dela aipatzen armen industriak egungo gatazketan duen rola? Edo oso gutxitan jartzen dela zalantzan gerra ezinbestean gertatu behar dela esaten duen narratiba?”, dio Gerrarik Ez Araba elkarteak. Bestelako narratibak,... [+]


Energiaren Nazioarteko Erakundeak zentral nuklearrak irekita mantentzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari

Alemanian zentral nuklearren itxierak izan duen “eragin negatiboa” kontuan izateko eskatu dio erakunde horretako buru Fatih Birolek Pedro Sánchezen exekutiboari. Iberdrola, Naturgy eta Endesa multinazional elektrikoak ere presio egiten ari dira itxiera egutegia... [+]


2025-04-02 | June Fernández
Meloi saltzailea
Zedarriak

Bizitza erdigunean jartzeko abagunea ikusi genuen feministok zein ekologistok Covid-19 pandemia garaian. Ez ginen inozoak, bagenekien boteretsuak eta herritar asko gustura itzuliko zirela betiko normaltasunera. Bereziki, konfinamendu samurra pasa zutenak haien txaletetan edo... [+]


2025-04-01 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Myanmar: lurrikarak ekar ote dezake gerraren amaiera?

Triskantzaren balantze humano eta ekonomiko ilunaren esperoan, galdera berehala bururatzen zaigu urrutiko begirale baino asko gehiago ezin izan garenoi: zer gertatuko da orain gerra zibil horretan? Nolako eragina izango du lurrikararen suntsiketak? “Nargis efektu”... [+]


Armen lobbyek (Euskal Herrikoak barne) gerrara eraman nahi gaituzte

Joan den ekainaren amaieran bukatu genuen Conversión de la industria militar en Euskal Herria para no fabricar más guerras (Armagintza industriaren moldaketa Euskal Herrian, gerra gehiago ez sortzeko) liburuaren lehenengo zatiak Gerra badatorrela! du izenburu, bertan... [+]


2025-03-27 | Kontxita Beitia
Atzo bezain ozen! NATO pikutara soldaduskarik ez

Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]


Bruselaren kitak ezkutatzen duena: simulakroak eskolan, “kooperazioa” militarrekin...

Europako Batzordeak aurkeztu duen plana ustezko gerra edo hondamendi baten aurrean “bizirauteko” kit batetik harago doa: hogeita hamar neurri proposatu ditu eskoletan, enpresetan eta herritarren artean militarismoa eta beldurra sustatuko dutenak.


Europaren berrarmatzearen aurkako manifestua sinatu dute Espainiako Estatuko dozenaka erakunde eta pertsona ezagunek

“Ez dugu gerraren aurrean etsi nahi, ez dugulako hilerrietako bakea nahi”, dio manifestuak, eta agintariei irtenbide politiko baten alde lanean jartzeko eskatu diete. Sinatzaileen artean daude Delàs institutua, Gernika Gogoratuz edo Ongi Etorri Errefuxiatuak... [+]


Teknologia
%2ko zapalkuntza

Orain dela 20 bat urte, berrikuntzaren inguruan master bat egin nuen. Bertaraturiko gonbidatu batek esan zigun gizakion historian berrikuntza teknologikoaren eragile handiena gerra izan zela. Gerra, halaber, eragile handia da botere harremanen berrikuntzan.

Berrikuntzaz ari... [+]


Israelek su etena apurtu du eta 400 hildakotik gora eragin ditu Gazan

Israelek eraso masiboak abiarazi ditu berriro ere Gaza osoan: Khan Younis eta Rafan Gaza hegoaldean, Gaza Hirian iparraldean eta eta Deir el-Balah-n erdialdean. "Familiak seme-alaben gorpuzkiak eskuetan zituztela iristen ziren ospitalera", adierazi du lekuko batek.


Eguneraketa berriak daude