Hatortxu Rock jaialdiaren 23. edizioa ospatuko da aurten, abenduaren 28an Atarrabian. Festibalean joko duten musika taldeen izenak egin dituzte publiko.
Gatibu, Su ta Gar, Los Zopilotes Txirriaos, Tremenda Jauria, Huntza, ETS, Iheskide, Bad Sound, Oi! The Arrase, Rotten XIII, Skabidean & The Black Birds, Nogen, Suaia eta Ama Rebel, Xabi Bandini, Koban, Nerabe, Onki Xin eta Dj Reimy dira aurtengo Hatortxuko karteleko izenak.
Elkartasun jaialdiaren 23. edizioa abenduaren 28an ospatuko da Atarrabian. Aurtengo leloa "maitasunaren apologia" da; jaialdia "maitasun erakustaldi erraldoi" bat izatea nahi dute antolatzaileek.
Izan ere, oraindik 249 preso politiko daudela salatu dute eta horietatik soilik lau daudela Euskal Herrian. Hamaika deportatu eta iheslariak ere gogoan izan dituzte, baita euren senideak ere: "Konponbideak beharko luke izan oraina eta etorkizunaren sinonimo" adierazi dute jaialdik o antolakuntzako kideek, "baina iraganera giltzapetu nahi gaituzte eta aurrera pausoak eman beharrean, euskal preso politiko, iheslari, deportatu eta haien senideen eskubideei ere eraso egin nahi diete. Azkena, etxekoei maitasuna adierazteko eskubidea ere ostu nahi diete.
Hainbat berritasun iragarri dituzte. Aurretik zabaldu zuten Iheskide taldearen itzuleraz gain, Oi! The Arrase Mallorcako taldea 20 urte ostean oholtzetara berriz igoko dela azaldu dute. Rotten XIIIko kideei eskerrak eman dizkiete "urte zail baten ostean" Atarrabian jotzeko prest agertu izanagatik. Aurreko edizioetan 11 edo 12 taldek jo izan dute, baina aurten 18 izango dira. Gainera, bi oholtzetan banatu beharrean, hirutan joko dute taldeek. Gune berri bat ere izango da.
Sarrerak salgai daude jada interneten, Hatortxu Rockeko webgunean, eta laister izango dira ohiko saltokietan eskuragarri. Aurretiazko salmenta prezioa 20 euro izango da eta, sarrerarik geldituko balitz, egunean bertan Atarrabian 25 eurotan egongo dira.
'Tristan und Isolde' opera
Bilbao Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Erik Nielsen.
Bilboko Operaren Abesbatza. Zuzendaria: Boris Dujin.
Eszena zuzendaria: Allex Aguilera.
Bakarlariak: R. Nicholls, G. Hughes Jones, M. Mimika, E. Silins, C. Daza, D. Barcellona, J... [+]
Fiesta y rebeldía. Historia oral del Rock Radical Vasco
Javier 'Jerry' Corral
Liburuak, 2025
------------------------------------------------
Javier Corral ‘Jerry’ EHUko Kazetaritzako lehen promozioko ikaslea izan zen, Euskal Herriko rock... [+]
Dena
NOIZ: urtarrilaren 18an.
NON: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
----------------------------------------------
Galdera bat dabilkit buruan azken aldian: zenbat aldatzen dira gauzak 30 urtetan? Bai, irakurle, asmatu duzu: hiru hamarkada bete berri ditut. Laugarren... [+]
Lizarrako Udalaren jarrera autoritarioa salatzeko sortu zuten Beef D'Alda abestia, eta horren harira auzipetu dituzte. Adierazpen askatasuna aldarrikatzeaz gain, otsailaren 8rako egitarau bat antolatzen ari dela jakinarazi du musika taldeak.
Itoiz, udako sesioak filma estreinatu dute zinema aretoetan. Juan Carlos Perez taldekidearen hitz eta doinuak biltzen ditu Larraitz Zuazo, Zuri Goikoetxea eta Ainhoa Andrakaren filmak. Haiekin mintzatu gara Metropoli Foralean.
Zerrautsa
Olaia Inziarte
Panda, 2024
-------------------------------------------
Depresio garaian idatzitako hamalau kanta. Halaxe aurkeztu zuen Olaia Inziartek orain aipatu ezin den euskarazko lehenengo late night-ean. Diskoa irekitzen du Zerrautsa pieza bru-ta-lak... [+]
Oholtzak betiko utziko dituela jakinarazi zigun Benito Lertxundik badira jada hainbat aste, eta geroztik asko gara maila batean ala bestean umezurtz sentitzen garenak, halako galera edo abandonu sentsazioarekin, triste. Iruindarroi, behintzat, bere zuzenekoen zirrara azken aldi... [+]
Nafarroa Arenan Mitoaroa ikusten izandako lagun batek “telurikotzat” jo zuen entzun-ikusi-sentitutakoa. Niri ere hala iruditu zitzaidan telebista medio etxetik hauteman nuena.
Pentsa daiteke Mitoaroak piztutako grinak eta atxikimenduak proiektuaren ikusgarritasuna... [+]
Euskal Herriko Gazte Orkestra. Neguko topaketa
Zuzendaria: Iker Sánchez.
Narratzailea: Kepa Errasti.
Egitaraua: Britten eta Beethovenen lanak.
Lekua: Donostiako Victoria Eugenia antzokia.
Eguna: urtarrilaren 2a.
Chulería, joder!
NOIZ: urtarrilaren 5ean.
NON: Bilboko Kafe Antzokian.
----------------------------------------------------
Aretoa betetzen ari dela, antzokiko goiko barandaren atzetik beherantz begira, ni baino gazteagorik topatuko ote dudan jolasten eman ditut... [+]
Beyoncé futbol amerikarreko partida baten atsedenaldian, Houstonen (Texas). Kantari estatubatuarra cowboy jantzirik atera da estadio erdira. Kapela hegaluzeak tapatzen dio burua, zangoak belaunetarainoko bota luzeek. Soineko zuri urriak, berriz, izterrak eta paparra... [+]
Urte berri goiza Joxe Ansorenak, gure aitona Isidroren anaiak, sortutako biribilketa baten izenburua da, urteberri goizean txistulariek kalez kale jo zezaten asmatua. Doinu horren airean, gaueko kondarrak bilduz joaten ginen, zabor kamioiak bezala. Behin, Sakito mozkor galanta... [+]
17 urteko musika ibilbideari itxiera emango dio Odolaren Mintzoak hilaren 25ean Usurbilen eskainiko duen kontzertuan. Amaiera kontzertuaren inguruan egun osoko egitaraua antolatu dute. Bidelagun izan dituzten herriko taldeek hartuko dute oholtza: Rukula, Ameba, Viafara edota... [+]
Alosia
Perlata
Autoekoizpena, 2024
----------------------------------------------------
Arrasateko Perlata taldeak lan berria kaleratu du. Hainbat disko ditu bizkarrean, eta azkeneko lana bere jaioterriko punk, Oi! eta rockaren zubi-lana egindako Jesusi Etxeberria... [+]