Datorren astean Barakaldon ospatuko den MTV-EMA ekitaldia dela-eta, Irabazik horri lotutako ekintzen gardentasuna eskatu dio Udalari. Oposizioko taldeek Udalak MTVko ekitaldiei 220.000€ bideratuko dituela jakin ostean, ostegun arratsaldean argitaratutako dekretu baten eta prentsaren bitartez, Alkatetza batzordea biltzera behartu dute.
Ezker Anitza-IU, EQUO-Berdeak eta Independenteez osatutako koalizioak, Barakaldon antolatuko diren ekintzen gaineko "benetako eta unean-uneko informazioa" eman dezala esan dio Udalari. Irabaziko bozeramaileak salatu du oposizioko taldeek eta auzo zein dendari elkarteek informazioa "tantaka eta prentsaren bitartez" jaso dutela. "Gobernu taldeak segurtasun-neurriak prentsari aditzera eman dizkio elkarteei eta oposizioari jakinarazi baino lehen", adierazi du Eder Alvarezek. Horrexegatik beragatik eta EAJren gelditasuna dela-eta, oposizioko alderdiek, elkarrekin adostuta, informazio batzordea egitera behartu diote gobernu taldeari azalpenak eman ditzan.
"EAJk gehiegikeria eta zarrastelkeria hutsean bihurtu ditu MTV-EMArekin zerikusia duten ekintza guztiak" esan du Alvarezek. Gogorarazi du Irabazik igandean dagoeneko salatu zuela Udalak 220.000€ emango dizkiola MTVko ekintzei, "auzoek jaiak ospatzeko urtean jasotzen dutenaren bikoitza".
Irabaziko bozeramaileak esan du Barakaldoko EAJk "gure udalerria konpartsakide bihurtu duela Herriko Plazan kontzertu garesti baten truke". "Barakaldok 220.000€ baino gehiago ordainduko du garbiketan, polizia operatiboan eta era guztietako eragozpenetan", gaineratu du Alvarezek.
Albiste hau Herrikolorek bere webgunean argitaratu du eta CC-BY-SA lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.
Jaime Gómez-Obregón ingeniariak oso tresna baliagarria sortu du Jaurlaritzaren diru publikoaren erabileraz gehiago jakiteko. 2018tik 2022ra erakunde horrek hedabideen artean banatu dituen publizitate kanpaina guztien datuak prozesatu, aletu eta era ulergarrian... [+]
Donostiako udalbatzak legegintzaldiko azken ikasturteari hasiera ematen dioten ondasunen aitorpena aurkeztu du Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Donostiako alkateak eta zinegotziek adierazi dute 24 etxebizitza dituztela –jabetzan edo partekatutako titulartasunean–, 9... [+]
Jaurlaritzako Ingurumen sailak 2016ko apirilaren 11ko ebazpenaren bidez, aldaketa batzuk egin zizkion erraustegiaren Ingurumen Baimen Bateratuari. Ebazpen hori ez dago publiko eginda buletin ofizialetan. ARGIAk egin du publiko herritarren eskura egon dadin.
Anerreka Ingurumen Elkarteak Jaurlaritzako Ingurumena sailari eskatu dio Donostiako erraustegiak orain arte airera isuri dituen gai kutsakorren kopuruari buruzko datuak eman diezazkiola eta orain arte ez du inolako erantzunik jaso. Erraustegiak Ingurumen Baimen Bateratua... [+]
Azken urteotan, komunikazio eta informaziorako teknologien garapena baliatuz erakunde publikoek datu ugari paratzen dute euren atarietan gardentasunaren izenean. Baina nahikoa al da hori bestelako gobernantza eredu bat bultzatzeko? Aurtengo Euskarabildua jardunaldian Gobernu... [+]
Soldata publikoen neurriak beti eragin izan du eztabaida. “Asko al da herriko alkateak kobratzen duena?”, “gurea bezalako herri txiki batean hainbeste ordaindupeko zinegotzi, zertarako?”, “zer da soldata duina?”… hauteskundeen osteko... [+]
Publizitate instituzionalen eta babesletzen bidez, zein komunikabidek jasotzen du diru gehien eta zein dira bazterrean geratzen direnak? Zein dira banaketarako irizpideak? Gipuzkoako Aldundiaren kasua aztertu du ARGIAk, datu publikoak ematen hasi baita –bera da... [+]
Espainiako Gardentasun Kontseiluak zortzi ministeriori iragarkien datuak publiko egin behar dituztela exijitu ostean, salaketa jarri dute Auzitegi Nazionalean erabakia ez betetzeko.
Familia Aznar Botella-ren akronimoa ezagun egin da, komunikabide batzuetan zabaldu denaren arabera, familia enpresak ustez zergak behar bezala ordaindu ez dituelako. Askoren ahotan, azkenaldiko paperen eta aferen karruselean, beste bat.
Zuri arreta erakarri dizuna, baina,... [+]
Eguneroko sagar ustelak. Goizero egunkariaren aurrean gosaltzen ditugu kafe eta tostadarekin batera. Gaur Barcenas, bihar CAN, etzi Noos, FIFA Gate, De Miguel, Gurtel, Taula, ate birakariak, paradisu fiskalak… guztiak aipatzeko ez dira aski orrialde honek eskaintzen... [+]
Martxoan sartuta, hiriburutzaren inaugurazio arrakastarik gabeak zeresana ematen jarraitzen du. Oraingoan, urtarrilaren 20tik 24ra bitarteko ospakizunen gastuak eman du zeresana.
Abuztuaren 31n Pablo Sarasate Fundazioa desegingo du Nafarroako Gobernuak. Kontuen Ganberak Orkestra Sinfonikoan izandako irregulartasunen ondorioz hartu dute erabakia.
Urtarrilean Nafarroako Kontuen Ganberak foru erkidegoko orkestra sinfonikoaren kudeaketari buruzko txostena argitaratu zuen, zenbait irregulartasun nabarmenduz. Asteartean azalduko ditu Gobernuak txostenaren ondorioz hartuko dituen neurriak.
Nafarroako administrazioan lanean ari diren 35 goi karguren ondarearen berri eman dute Gobernu Irekiaren interneteko atarian.