Iparretarrak taldeko militanteen omenezko margolana aurkeztu dute Baigorrin

  • Filipe Bidart Iparretarrak taldeko kide ohiak Kazetari azaldu dioenez, "borrokan erori diren militanteak oroitarazteko" xedea du margolanak. Xabi Tapia Xabxab artista urruñarra da haren egilea, eta Baigorriko Lagundu elkarteak antolatuta egin dute aurkezpen ekitaldia larunbatean. Nafarroaren Eguna ere ospatu dute igandean Baigorrin, Nafarroa Beherea eta Nafarroa Garaia elkartzen dituen jaia.


2025eko apirilaren 28an - 11:19
Azken eguneraketa: 2025-04-29 15:03
Iparretarrak talde armatuko sei militanteren aurpegiak irudikatzen dituen margolana, Baigorrin. Patxi Beltzaiz

IK Iparretarrak erakunde armatuko sei militanteren aurpegiak irudikatzen dituen margolan bat aurkeztu dute larunbatean Baigorrin (Nafarroa Behera): Txomin Olhagarai, Ramuntxo Arruiz, Didier Lafitte, Maddi Hegi, Kristof Isteque eta Jean Louis Larre Popo. Sei horietatik bost hilik daude. Popo 1983ko abuztuan Frantziako Poliziarekin Landetako Leon herrian izandako tiroketa baten ostean desagertu zen, eta ez da haren berri gehiagorik eduki geroztik. Xabi Tapia Xabxab artista urruñarrak egin du margolana herri sarrerako etxe baten kanpoko horman, eta Lagundu elkarteak antolatu du aurkezpen ekitaldia.

Filipe Bidart baigorriarrak eta IK-ko militante historikoak hartu du hitza omenaldian. Haren arabera, "memoria zaindu eta oroitaraztea beharrezkoa" da, aurreko belaunaldiek egindakoa "ezabatu" nahi baitute: "Zer gertatu zen aipatu behar da, gure historiaren parte baita. Iragana oroitaraztea ezinbestekoa da, iraganak oraina esplikatzen baitu". Bidartek Kazeta-ri aipatu dioenez, "borrokan erori diren militanteak oroitaraztea" du helburu margolanak, IK-ko militanteak solik ez eta "Euskal Herriarentzat erori diren militante guztiak" ere bai.

Lagundu elkarteko kideek paretek mintzatzeko duten ahala azpimarratu dute: "Betidanik mintzo dira Euskal Herriko paretak, nahiz eta beti denen gustukoa ez izan. Interneten eta telefonoen garai horietan, paretek badute beti arrakasta". Horregatik, pareta batzuk "isildu eta garbitu" nahi dituztela salatu dute, "zuri eta mutu" uzteko.

Aurkezpena egiteko egun berezia

Ekitaldirako data esanguratsua aukeratu dute antolatzaileek: 1979tik egiten den Nafarroaren Egunaren bezpera eta Gernikako bonbardaketaren 88. urteurrena. Lotura egin dute azken gertakari horrekin, "Gernikan izan zen sarraskian hil zinenei eta, oro har, Euskal Herriaren historian zehar bizia galdu duten euskaldun guztiei" omenaldia eginez.

Nafarroaren Eguna ere hartu du Baigorrik

1979tik ospatzen dute Nafarroaren Eguna, Nafarroa Beherea eta Nafarroa Garaia lotzen dituen jaia. Basaizea elkarteak antolatzen du eguna, eta aurtengo edizioa Baigorrin egin dute igandean. "Euskararen kateek inoiz baino indar gehiago" behar dutela azpimarratu dute antolatzaileek, azken hilabeteetan kate horiei eraso egiteko "etengabeko saiakerak" egin badituzte ere. Hain zuzen, Basaizeak "eskuin muturra eta faxismoa geroz eta indar eta leku gehiago" hartzen ari dela gogoratu du, eta horren aurrean, "kateak lotzera" dei egin du.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ipar Euskal Herria
Kanboko Marieneko lurrak irauli dituzte ELB, Lurzaindia eta Ostia sareak

Maiatzaren 17an bertaratu eta barazkiak landatzeko hitzordua jarri diete herritarrei. Karia horretara egun osoko egitaraua osatu dute, Marieneako lurrak laborantzarako atxikiak izatearen alde.


Ziburuko azoka - Azokaroa
“Azoka hedatzen ari gara, baina gure neurrian, era kontrolatuan”

2019an hasi zen Ziburuko azoka eguneko ekitaldi gisa, baina azken urteetan azoka egunaz aparteko ekitaldiak antolatu izan dira inguruko herrietan ere: Azokaroa da. Ladix Arrosagarai Baltsan elkarteko kidearekin mintzatu gara Azokaroaren nondik norakoez.


2025-04-28 | ARGIA
Uxue Alberdiren “Hetero” liburuaren aurkezpenak emango dio hasiera Azokaroari

Ziburuko Liburu eta Disko Azokaren 6. edizioa ekainaren 7an izango da. Girotzeko eta azokaren eragina inguruko herrietara zabaltzeko, aurreko asteetan zehar sei ekintza kultural antolatu dituzte Baltsan elkarteak eta ARGIAk elkarlanean. Lehena martxoaren 30ean izango da,... [+]


2025-04-28 | Garazi Zabaleta
Oihanartia
Alpeetako hegoaldetik Nafarroa Beherera, abeltzaintza estentsibo eta dibertsifikatuarekin

Proventza eskualdean, Alpeen hegoaldean abiatu zuten Lili Saint-Laurent euskaldunak eta Mathias Guibert proventzarrak abeltzaintza proiektua duela hamar urte pasatxo. “Ardi, ahuntz, behi, txerri eta pottokekin plantatu ginen etxalde dibertsifikatua landuz, baina laborantza... [+]


Frantziako lehen ministroaren alabak ere salatu du “bortizki jipoitu” zutela Betharramgo ikastetxean

Alain Esquerrek idatziriko Le silence de Bétharram (Betharramgo isiltasuna) liburuan eman du lekukotza Helene Perlantek, François Bayrouren alabak. 1980ko hamarkadan egon zen ikastetxe katolikoan ikasle eta berrogei urte luzeetan isilik atxiki ditu bertan jasandako... [+]


Sarako Idazleen Biltzarraren 42. edizioak euskal idazle eta irakurle andana bildu ditu

Ekintza sorta ugariko bi eguneko egitaraua eduki dute bertaratu diren irakurleek: besteak beste, liburu azoka, ikuskizunak, tailerrak eta mahai-inguruak izan dituzte. Maider Elcano koordinatzailearen ustez, Biltzarraren indarra idazleei eta sortzaileei lekua ematen dien... [+]


Laborantza lurrak babesteko barazki landaketa herrikoia antolatu dute Marienean

Kanboko (Lapurdi) lurrak babesteko deia zabaldu dute ELB, Lurzaindia eta Ostiak. Maiatzaren 17an ibilaldia, ekitaldia eta landaketa herrikoia antolatu dituzte. "Lurraldearen oraina, eta geroa ere, gure inplikazioaren araberakoa da", adierazi dute.


Baionako Xingar Ferian salatutako bortxaketa gaitzesteko elkarretaratzea egin dute

Ostegun gauean emakume bat bortxatzea egotzita atxilotu zuten gizon bat larunbatean. Gizona kasua argitu arte zaintzapean dago. Mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean 18:30ean, Baionako Herriko Etxean, eta horren erantzukizuna azpimarratu du.


Naziek deportaturikoen oroimena, diru-zorro batean

1945ean Neuengammeko nazien kontzentrazio esparruan hil zen Jean Iribarne gamerearraren diru-zorroa berreskuratu eta bere senideei eman diete. Ipar Euskal Herrian gutxienez 350 herritar deportatu zituzten erresistentzian parte hartzeagatik, eta ia erdia ez ziren bizirik atera.


2025-04-11 | ARGIA
Uztaritze, Domintxaine eta Angeluko hiru ikastetxetan izandako hamahiru eraso salatu dituzte

Hamaika eraso Uztaritzeko (Lapurdi) San Frantses Xabierko ikastetxe katolikoan gertatu ziren, beste biak Domintxaineko (Zuberoa) ikastetxe katolikoan eta Angeluko (Lapurdi) San Josepe ikastetxe publikoan. Uztaritzeko ikastetxean ikasitako bost gizonek beren testigantzak eman... [+]


2025-04-10 | Euskal Irratiak
Maider Hoki eta Ilora Capot
“Libertatearen beharra denek dugu, eta Bekat'uros bestak hori eskaintzen du”

Bekat’uros LGBTQIA+ euskal besta hirugarren urtekoz iraganen da Atharratzen. Apirilaren 12an egun osoko egitaraua antolatu du Prefosta elkarteak, usaiako karrika inguruarekin, kontzertuekin eta ikusgarriekin.


Ekainean 20. urteurrena ospatuko du preso politikoen elkartasunezko Hendaiako futbol 7 txapelketak

Hogeigarren edizioa ekainaren 14an egingo da eta futbol partida, bazkari eta kontzertuz josia egongo da. 20 urtez presoekin elkartasunez lelopean ospatuko dute eguna, eta ekintza "bereziak" iragarri dituzte.


2025-04-07 | ARGIA
Euskararentzat justizia eskatu dute ehunka euskaltzalek Baionan

EHEk deituta, Baionan manifestazioa egin dute apirilaren 6an. Euskararentzat eta euskaldunentzat justizia eskatu dute, eta Euskararen Errepublika aldarrikatu. Hilaren 11n EHEko bi kide epaituko dituzte Baionako auzitegian desobedientzia ekintza bat egin izanagatik.


2025-04-04 | Euskal Irratiak
Beñat Molimos: “Herritarren babesari esker du Laborantza Ganbarak iraun hogei urte hauetan”

Euskal Herriko Laborantza Ganberak hogei urte bete ditu. 2005ean sorturik, bataila anitzetatik pasa da Ainiza-Monjoloseko erakundea. Epaiketak, sustengu kanpainak edota Lurramaren sortzea, gorabehera ainitz izan ditu hogei urtez.


2025-04-02 | Mara Altuna Díaz
Arberoa ikastolaren suteak elkartasuna piztu du Ibarran

Nafarroa Behereako Arberoa ikastola erre zen pasa den urrian. Administraziotik laguntzarik jaso ez duten arren, herritarrek berehala erantzun dute. Astelehenean, hain zuzen, elkartasuna eta berotasuna jaso dute Gipuzkoako Ibarran. Elkartasunak eraikitako sarea da gakoa.


Eguneraketa berriak daude