Iparraldeko batua?

  • Euskalki andana batetik, euskara batu edo “estandarrak” hizkuntza nazionala sortu digu. “Estandar” hori zer puntutan dugu zinez baturik? Grafian, deklinabidean, aditzan, erakusleetan, herri eta leku izenetan, Euskaltzaindiko Hiztegi batuan. Azken horren erabileran gara gehienik bereizten mugaren bi aldeetakoak, beherago zehaztuko dugunez.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2021eko apirilaren 27an - 07:54

Hegoaldetik batzuek galdetzen digute: “Zergatik eta zertako duzue Iparraldeko batua?” Erantzuna sinple da: zuek askotan Hegoaldeko batu bat erabiltzen duzuelako, hiztegian guretzat aski urruna, ez errateko arrotza, gainera maiz erranaldietan gazteleraren pleguetara tolestua. Hortik euskara batuaren izenean saltzen zaiguna, frankotan gipuzkera osatua da, hots gipuzkera gehi H letra, eta det aditz formaren ordez dut, izkirioz bederen. Haatik aho-mihiz hori ere ez: H ez duzue ahoskatzen gutiz gehienek, eta det hara, det honara zabiltzate, baita ondo hara, ondo honara, adibidez euskalki ezberdinetako bertsolari saioetan ere, hainbestetaraino non Iparraldeko eta Nafarroa Garaiko euskaltzale batzuek uste duten hori dela batukoa.

Zinezko batua, mugaren bi aldeetako euskalki ezberdinen arteko hurbilketaren fruitua dugu. Hor beti gogoan dut Koldo Mitxelenari behin entzuna: “Erdiko euskalkiak ados daudenean, hori da batua. Haatik erdikoak ez, baina bazterretakoak ados daudenean, hori da batua”. Euskara batua lapurteraren eta gipuzkeraren artean egiten da nagusiki: erran dezagun hamarretarik zortzia, nonbait han. Euskal literaturan halako toki handia daukan lapurtera baztertzen duen euskara bat enetzat ez da batua, gipuzkera osatua baizik ez da. Txillardegirekin hasirik bi belaunaldiz egin dugun lanak zorte hobea merezi du nire ustez, nahiz lan horrek jada ekarpenik utzi duen mugaren bi aldeetarik, baina gehiago agertu behar luke geroan, borondate on eta irekidura pixka batekin.

Hiztegian ditugu arazorik handienak, Euskaltzaindiko Hiztegi batua ez dugulako aski erabiltzen, edo gaizki erabiltzen dugulako. Hor agertzen dira euskalki guztietako hitz klasikoak, literaturan aski erabili direnak. Hitz batzuen ondotik horien iturriko euskalkia aipatzen da, adibidez “prefosta” hitzari “Zub” oharra gehitzen zaio. Ondorioz Hegoaldeko askok eta Iparraldeko batzuek uste dute hitz horiek tokiko hiztunei utzi behar zaizkiela, eta ez batuan baliatu. Beraz Zub, Lap, Naf, Ip… marka daukaten hitz guztiak bazter uzten dituzte, beraz irakaskuntzatik desagertzen zaizkigu Iparraldean ere maizegi.

Prefosta erdiko euskaldunen kontra ez dut ezer, bereziki ekialdeko gipuzkoarren aurka: euskararen bizkar hezurra osatzen dute, beharrik hor ditugu: bizkaierarekin batzea askoz ere zailagoa izango zitzaigun! Baina kontutan har dezatela zer lana kosta zaigun bazterretakoei geure buruak euskara batuan moldatzea, eta lehenik horren eraikitzean parte hartzea, batzuk 1963 urtetik hasiz Txillardegiren inguruan: beraz erdiko euskaldun horiek ere indar bat egin dezatela beren euskara pixka bat zabaltzeko, adibidez ongi beretuz, baita bereziki (batez ere bikoteak ehortzi berri diguna), eduki / ukan (eta ez beti izan), ohiko (eta ez ohizko), aurkitu, ediren, kausitu, topatu (eta ez beti atzeman pobre hori, berriki hemendik sartua)… Urrats erdi baten egitea lukete.

Euskaltzaindiko arauak eta gomendioak kontutan har ditzagun. Batzuen eta besteen laguntzeko, berak Euskara Batuaren Eskuliburua (EBE) agertu berri digu, eta berrikiago digitalizatu euskaltzaindia.eus webgunean, euskaraz ikasi nahi dutenentzat frantses itzulpena gehituz euskaltzaindia. eus delakoan. Arauen aurkeztean Iparraldeko hizkeren berezitasunak azpimarratzen ditu, adibideetan Iparraldea eta euskara batuan onarturiko ipartar formak lehenesten. Hori ote da “Iparraldeko batua”? Gainera denek ere gehiago irakurri behar genuke. Literaturan hiztegi zabaleko euskara batua maisuki eta naturalki bezala erabiltzen duten idazleak baditugu Euskaltzaindian berean, hala nola Atxaga, Kintana, Peillen, Zabaleta… inguruan kopuruz joriago, Gabriel Aresti, Txillardegi, Hasier Etxeberria (hiruak zenduak, baina horien idazkiak hor ditugu), Egaña, Koldo Izagirre, Lertxundi, Saizarbitoria, Sarrionaindia, Kirmen Uribe, Itxaro Borda, eta gazteagoetan beste idazle on mordo bat. Beraz badugu non zer hauta eta zer goza, baita zer ikas.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskalkiak
2023-06-26 | Ilargi Manzanares
Berbategia aurkeztu dute, euskalkien altxortegia

Euskalkien Lagunak lantaldeak eta Iberba aholkularitza zerbitzuak sustatuta, Berbategia aurkeztu zuten ostiralean Bilboko Burtsan. “Berbategia euskalkien altxorra jasotzeko diseinatu den eta auzolanean egiteko asmoa duen hiztegia da”, azaldu dute.


Uskararen Eguna egingo dute Erronkarin eta euskara hizkuntza ibiltaria izan dela gogoratuko dute

Erronkaribarreko ehunka lagun biltzen duen urteroko zita ospatuko dute maiatzaren 20an Erronkariko herrian bertan. Uskararen Egunak 26. edizioa du aurtengoa, eta ibarreko herritarrak kohesionatzeko eta jendartea biziberritzeko ezinbesteko ekimena bihurtu da.


2023-05-05 | Axier Lopez
‘Ziberouko Egunaria’ guztiak digitalizatu eta sarera igo dituzte

1887. urtetik 1914. urtera almanaka bat zuberera hutsez argitaratu zen. Euskaltzaindiaren webgunera igo dituzte zenbaki guztiak PDF formatoan.


2022-05-12 | ARGIA
Uskararen Eguna ekitaldiz gainezka itzuliko da Erronkaribarrera, bi urteko etenaldiaren ondoren

Burgin ospatuko dute Uskararen Eguna maiatzaren 21ean, eta azkeneko bi urtetan ez bezala, aurten egun osoko egitarauarekin itzuliko da festa Erronkaribarrera. 25 urte dira Nafar Pirinioetako ibar horretan euskara sustatzeko ekimena abiatu zuela Kebenko elkarteak.


Euskarak baditu milaka aurpegi

Cristina Ruiz Uriarte Baionan bizi den bizkaitarrak, esku bat bota die ARGIAko kazetariei, Iparraldeko esamolde eta hizkuntza formulak egokiago erabiltzen ikasteko


Herritarrak eta natura, hurbilago euskararen bidez

Urumea bailarako faunaren eta floraren berri ematen duen liburua kaleratu dute Eñaut Agirre Goiak eta Iñaki Sanz-Azkuek Hernaniko Dobera euskara elkartearen eta Aranzadiren eskutik. Ahozko ondarearen eta sinesmen zein ohituren bidez, erakutsi nahi dute euskal... [+]


Erronkariera eta zuberera
Lurraldearen mugetako hizkelgi beti bazterrekoak

Auñamendietako euskalkien gainean mintzatu ziren martxoan Gasteizen Hitz adina mintzo zikloaren barruan. Behialako erronkarieraz solastatu zen Alberto Angos, eta zubereraren gainean, berriz, Argitxu Camus.


2021-04-22 | ARGIA
Pirinioetako euskalkien egoera aztertuko dute Ariben igandean

Pirinioetako euskalkiei eman beharreko trataera eta erabileraren inguruan hausnartzeko jardunaldia antolatu du Bortuetako Euskalkien Foroak, Gu Pirinioa ekimenaren baitan. Apirilaren 25ean izango da saioa, Aribeko Aezkoako Etxean.


Zaraitzuerari buruz gehiago jakin nahi? Wikipedian informazio ugari jarri dute

Interneteko entziklopedia askera igo dituzte azken hilabeteetan ekialdeko nafar euskalki horren inguruko eduki, erreferentzia eta iturri nagusiak.


Eguneraketa berriak daude