Karrikako jende askok gero eta gehiago estimatzen duela eta urtero Iparraldean hiruzpalau laborari berri barazkigintzan hasten dela gogoratuta, BLEk mahai gainera atera du Iparraldeko baratzezainek zein baldintza neketsuetan egin behar duten lan: PAC diru-laguntza europarrak bazter uzten ditu, aseguru sistemak oso garestiak zaizkie eta ez daude baratzegintzaren lan moldeetara egokituta. Gero eta sarriago –klimaren zoratzea tarteko– gertatzen diren ekaitz eta muturreko fenomenoek eragindako kalteez gain, baserritarroi ordaindu gabeko lan ordu asko eragiten dizkie eta etsipen handia behin eta berriro eraikitakoa suntsitzen ikusita.
Herritar eta kontsumitzailei elkartasuna eskatuta, Iparraldeko agintariei dei egiten die BLEk lekuko elikadura sustatzeko berrikitan hartu dituzten erabakiak ekintza zehatz bihurtu ditzaten.