Ipar Euskal Herrikoak berriz ere konfinaturik, etxetik hamar kilometroko perimetroan

  • Apirilaren 3an hasi eta lau astez iraunen du konfinamenduak. Martxoaren 31 honetan, 20:00etan hartu du hitza Frantziako presidenteak, COVID-19aren izurriteari aurre egiteko neurri berriak plazaratzeko. Neurri zorrotz horri txertaketa kanpaina gehiturik, maiatza erditsutik goiti aurreikusten du kultur guneen, kirola praktikatzeko aukeren, tabernen zein jatetxeen irekitzea.


2021eko martxoaren 31n - 23:15

"Konfinamendu" hitza erabili gabe lortu du konfinamenduaren berri ematen Emmanuel Macron Frantziako presidenteak... agian pentsatzen zuelako hitza erabili gabe neurria errazkiago pasako zela? "Frenatze neurria" hitzarekin ordezkatu du  2020ko martxoaz geroztik hirugarren aldiz gauzatzera doazen neurria. Dena dela, apirilaren 3tik goiti eta ondoko lau asteentzat Ipar Euskal Herriko eta orokorki Frantziako Estatuko herritar gehienak –Itsasoz Haraindiko Frantziakoak salbu– konfinaturik izanen dira, etxebizitzatik hamar kilometroko perimetroan.

Martxoaren 20az geroztik hemeretzi departamendu ziren konfinaturik, eta "frenatze neurrien zabaltzearen" berri eman du presidenteak, martxoaren 31ko diskurtsoan. COVID-19aren aldaera britainiarraren hedapenarengatik zabaldu behar izan dute lurralde osora konfinamendua. Birus hau "kutsakorragoa" eta "hiltzaileagoa" dela azaldu du, ohartaraziz gaur egun Frantzia mailako zaintza intentsiboan daudenen %44ak 65 urte baino gutxiago dituela. Ospitaleak "gaindituak izanda ere, egoerak kontrolaturik segitzen du", Macronen iritziz... zaintza intentsibora bideraturiko 7.000 ohe dira orotara Frantzia mailako ospitaleetan eta kopurua 10.000tara igoko dutela zehaztu zuen presidenteak bere diskurtsoan. Ohartaraztekoa da hala ere, iazko urriaren 28an egindako diskurtsoan jadanik gauza bera hitzeman zuela.

"Asko dugu jokoan apiril honetan, denon mobilizazioa ezinbestekoa dugu", Macronen hitzetan. Asteburu honetan mugitzen ahalko da "isolatzeko eskualdez aldatu nahi duena" –ulertu, bigarren etxebizitza duena–.

Lanerako, premiazko erosketentzat eta betebeharrentzat, kirola egiteko edota airea hartzeko etxetik ateratzeko agiririk ez dute beharko herritarrek –hamar kilometroko perimetroa gaindituz gero soilik bete beharko dute dokumentua–. Etxeratze-aginduak bere horretan segitzen du eta 19:00etatik aitzina ezingo da karrikan egon. Konfinamendua errespetarazteko eta jende-metaketak saihesteko gisan, kontrolak eta isunak areagotuko dituztela argi utzi du presidenteak. Gaur egun sei lagunetara mugatuak dira elkarretaratzeak Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoan.

Lanari dagokionez, "telelana sistematizatzeko" erabakia ere azaldu du hitzartzean eta premiazkoak ez diren komertzioek hetsirik segituko dute. Kaltetutako enpresak sostengatzeko, orain arteko diru-laguntzek aitzina egingo dute.

Ikastetxeak hetsirik

Neurri hau saihestu nahi bazuten ere, hartu behar izan dute: ikastetxeak hetsiko dituzte ondoko hiru asteentzat. Apirilaren 5eko astean etxetik bideratuko da eskola, 12an bi astetarako oporrak izanen dira eta ondotik apirilaren 26an hasiko dituzte berriz ere kurtsoak presentzialki lehen eta bigarren mailakoek eta aste bat berantago kolegio eta lizeokoek. Telelana ezinezkoa duten gurasoek baina umeak zaindu beharko dituztenek langabezia partziala jasotzen ahalko dute.

Unibertsitateetan haatik, astean behin bakarrik elkartzen ahalko dira ikasleak.

Maiatza erditsutik goiti, aldaketa

Lau astez iraunen duen konfinamenduaz gain, txertaketa kanpainarekin segitu nahi du Frantziako Gobernuak, hau delako "aterabidea". Gaur egun, Frantziako Estatuan 8,5 milioi herritarrek dute lehen txertoa jaso eta beste 3 milioik bi dosiak. Presidenteak zehaztu duenez, uda bukaerako 18 urteko herritar guztiak dira –nahi izanez gero– txertatuak izanen. Agenda ere aurkeztu du: apirilaren 16tik aitzina 60-70 urtekoentzat irekita izanen da txertaketa, maiatzaren 15etik aitzina 50-60 urtekoentzat eta ekaina erditsutik goiti guztientzako. Hori horrela "uda bukaeratik aurrera, biziarekin harremantzen ahalko gara, gure herria berriro irekitzen ahalko dugu", Macronen hitzetan.

Tartean, kultur guneak, tabernetako terrazak, jatetxeak eta kirol-guneak aipatu ditu, zehaztuz maiatza erditsutik aurreikusi dezakegula hauen irekitzea, "neurri zorrotz batzuei segi". Ondoko egunetan zehaztuko du irekitze-agenda Frantziako Gobernuak.

Batez beste, egunero 40.000 kasu berri agertzen dira Frantziako Estatuan eta eskualdeen artean ezberdintasun handiak direla, Ipar Euskal Herrian dugu kutsatze tasa apalena: 84 kasu 100.000 biztanlerentzat Pirineo Atlantikoetako departamenduan, beste departamendu batzuetan haatik 800 kutsatu 100.000 biztanlerentzat dituztelarik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


COVID iraunkorra duen langile bati ezintasun iraunkor absolutua aitortu dio Bilboko Lan Arloko Epaitegiak

Bilboko Lan Arloko Epaitegiak arrazoia eman dio ELA sindikatuari eta ezintasun iraunkor absolutua onartu dio COVID19 iraunkorra duen osasun zentro bateko zeladore bati.

 


2023-01-26 | ARGIA
Otsailaren 7an amaituko da garraioan musukoa eramateko derrigorra Hego Euskal Herrian

Espainiako Gobernuko Osasun ministro Carolina Dariasek jakinarazi duenez, Ministroen Kontseiluak otsailaren 7an sinatuko du garraio publikoan musukoa derrigorrezkoa ez izatearen dekretua.


Txina: Covid-19aren aurkako neurriak murriztearen opakutasuna

Txinan derrigorrezko isolamendu neurriak kendu dituzte nazioarteko bidaiarientzat, eta eguneroko kutsatzeen datuak emateari utzi. Politika aldaketa baten ondorioz dira neurriok, baina egoeraren kontrolik ezak nazioartean izan dezakeen eraginaz ohartarazi dute zenbait adituk.


2022-12-20 | ARGIA
COVIDen aurkako 14 milioi txerto iraungi zaizkiola onartu du Espainiako Gobernuak

Iraungi diren gehienak Pfizer markakoak dira, Europar Batasuneko hornitzailerik handiena.


2022-11-29 | Leire Artola Arin
Zero COVID politikaren aurkako protestak areagotu dira Txinan

Milaka herritar kalera atera dira hiriburu nagusietan, Txinako Gobernuaren zero COVID estrategiak eragiten dituen kalte ekonomikoak eta psikologikoak salatzera. Aspaldi ikusi gabeko mobilizazioetan orri zuria erakusten dute manifestariek, zentsura irudikatzeko. Pandemia hasi... [+]


2022-10-14 | Mikel Aramendi
Zero-covid, zero eskrupulu

Sumindura pikor batekin hartu dute batzuek zero-covid estrategiaren inguruan Renmin Ribao egunkari txit ofizialak aste honetan bertan argitaratu duen artikulu-segida. Ondorioztatu baitute –zuzen, behingoz– Beijingeko agintariek, Partiduaren XX. Kongresua amaitu... [+]


Hondatu da mendia, jausi zaigu bizia

Heriotza, drama, lana, luizia, mina, angustia. Mugak, neurriak, grinak, maitasuna eta sendia. Inauteria. Zaldibar eta pandemia; bizitza zabortegian. Estreinatzear da Axut eta Artedrama antzerki konpainiek elkarlanean sortu duten azken lana: Hondamendia. Urriaren 14an egingo dute... [+]


2022-09-15 | ARGIA
“Pandemiaren bukaera begi bistan dago”, Munduko Osasun Erakundearen arabera

 "Azken txanpan" sarturik, arrisku taldeak txertatu, aldagai berriak kontrolatu eta osasun sistemak hobetu behar direla dio MOE erakundeak.


2022-09-01 | Leire Artola Arin
Aldaketekin hasi dute ikasturtea Ipar Euskal Herriko ikasleek

Irailaren 1ean ekin diote 2022-2023 ikasturteari Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin, COVID-19aren aurkako neurririk gabe. Berrikuntza gehiago ere izan dituzte: Seaskako ikastola eta kolegioetan ehun ikasle gehiago dituzte, eta Irisarrin, Larrainen eta Barkoxen murgiltze... [+]


Koronabirusaren aurkako txertoak hilekoan aldaketak eragiten dituela berretsi du ikerketa batek

Ikerketan ia 40.000 hilekodun pertsonek parte hartu dute eta haietatik ziklo erregularra dutenen %42k txertoaren ondoren odoluste handiagoa izan dutela ondorioztatu dute ikerketan.


Eguneraketa berriak daude